72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Perlak
Perlak
Filmak
Filmak
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
Benedict Andrews
AEB 
102 min.
Benetako gertakarietan oinarritutako film honek Jean Seberg (Kristen Stewrt) aktore ezagunaren istorioa kontatuko digu. 60ko hamarkadako amaieran, FBIren legez kanpoko zaintza-programaren zelatapean egon zen Nouvelle Vague mugimenduaren izar eta ikono hori. Izan ere, Hakim Jamal (Anthony Mackie) giza eskubideen aktibistarekin harreman erromantikoa eta politikoa zuenez, FBIk Black Power mugimendua eteteko, lohitzeko eta agerian uzteko egin zituen ahalegin ankerren jomugan egon zen. Jack Salomon (Jack O'Connel) FBIko agente anbiziodun eta gazteari esleituko diote hura zelatatzeko lana, eta bien patuek lotura arriskutsua dutela aurkituko du.
Klausurako filma
Michael Angelo Covino
AEB 
98 min.
Kyle eta Mike oso harreman estua duten bi lagun min dira, harik eta Mike Kyleren andregaiarekin oheratzen den arte. The Climb-ek bi gizonen arteko harreman tirabiratsu baina iraunkorra kontatuko digu, barrez, oinazez eta haserrez jositako urteetan zehar. Haien arteko lotura estua lagun on guztien artean dauden (edo falta diren) mugei buruzko film aberats, bihozbera eta sarri barregarria bihurtu duten benetako adiskide batzuen istorioa ere bada.
Lehiaketatik kanpo
Nicolas Pariser
Frantzia - Belgika 
103 min.
Lyongo hiriko alkatea, Paul Théraneau, egoera zailean dago. Politikan 30 urte egin ondoren, ideiarik gabe geratzen hasia da, eta hutsune existentzial moduko bat bizi duela iruditzen zaio. Ezbehar horri aurre egiteko, Alice Heinmann filosofo bikaina kontratatzea erabakiko du. Bien artean garatuko den elkarrizketan, haietako bakoitzaren izaerak drastikoki aldatuko du mundua ikusteko eta ulertzeko duten modua. Label Europa Cinema saria Cannesko azken Errealizadoreen Hamabostaldian.
Alan Elliott, Sydney Pollack
AEB 
87 min.
1972ko urtarrilean, Aretha Franklin handia bi egunez aritu zen Los Angelesko Watts auzoko New Temple Missionary Baptist Church elizan, bere diskorik salduena izango zena, Amazing Grace, grabatzeko. Sydney Pollack zinemagileak zuzendutako talde batek filmatu zituen saio horiek, baina artxiboko materiala ahaztuta egon da lau hamarkadaz. 2008an hil aurretik, filma osatu nahi zuela azaldu zuen Pollackek, eta Alan Elliott ekoizleak proiektuari emandako talde batekin ekin zion lanari. Spike Lee da koproduktoreetako bat. Berlineko zinema-jaialdian lehiaketaz kanpo estreinatu zuten.
Kantemir Balagov
Errusia 
137 min.
1945, Leningrad. II. Mundu Gerrak ingurua suntsituta utzi du, bai eraikinak, bai biztanleen bizitzak. Bi emakume gazte, Iya eta Masha, hondamendi horretan beren bizitzak berregiten saiatuko dira. Tesnota / Closeness (Zabaltegi-Tabakalera, 2017) filmarekin debuta egin ondoren, Cannesko Un Certain Regard saileko zuzendari onenaren saria eskuratu zuen Kantemir Balagov errusiar zuzendari gazteak.
Wang Xiaoshuai
Txina 
185 min.
Txinan 1980ko hamarkadatik orain arte izandako aldaketa sozial eta ekonomiko handietara egokitu beharko dira bi bikote. Berlineko zinema-jaialdiaren azken edizioan, Yong Mei eta Wang Jingchun protagonistek, hurrenez hurren, emakumezko eta gizonezko aktore onenen Zilarrezko Hartza lortu zuten.
Pablo Larraín
Txile 
107 min.
Gertakari traumatiko batek bere familiako bizitza eta koreografo odolbero batekiko ezkon-harremana kolokan jarri ondoren, bere burua askatzeko odisea batean abiatuko da Ema reggaeton-dantzaria, arteari, desioari eta familia modernoari buruzko drama subertsibo honetan.
Bong Joon-ho
Hego Korea 
131 min.
Ki-taeken familiako guztiak langabezian daude, eta Park familia aberatsaren bizimoduak izugarrizko interesa pizten die. Egun batean, Parken etxean ingelesezko eskolak emateko gomendatuko dute semea. Bidaia kontrolaezin baten hasiera izango da, eta inor ez da onik aterako. Barking Dogs Never Bite (Sail Ofiziala, 2000), Memories of Murder (zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eta New Directors saria, 2003), Mother (Perlak, 2009) eta Snowpiercer (2013) lanen zuzendariaren azken filmak Urrezko Palmorria eskuratu du Canneseko azken zinema-jaialdian.
Olivier Nakache, Éric Toledano
Frantzia 
114 min.
Bruno eta Malik lagunen istorioa. Hogei urtez bestelako mundu batean bizi izan dira biak: autismoa duten umeen eta nerabeen munduan. Irabazi asmorik gabeko bi erakunderen arduradunak dira, eta gazteak prestatzen dituzte autismo larria duten pertsonak zaintzeko. Hala, elkarte berezi bat sortuko dute, ohiko inguruetatik kanpo, berdinik gabeko pertsonaia batzuentzat. Intouchables (Sail Ofiziala, 2011) eta Samba (Sail Ofiziala, 2014) lanen egileen azken film luzeak Canneseko zinema-jaialdia itxi zuen, lehiaketaz kanpo.
Hirokazu Koreeda
Frantzia - Japonia 
106 min.
Fabienne Frantziako zinemako izar bat da. Maite eta miresten duten gizonez inguratuta bizi da: bikotekide berria, senar ohia, agentea… Bere oroitzapenak argitaratzea erabakiko du, eta bere alaba, Lumir, New Yorketik itzuliko da, han bizi baita familiarekin. Elkartu orduko liskarrean hasiko dira ama eta alaba: elkarri egiak esan eta kontuak eskatuko dizkiote, eta maitasunaz eta erresuminaz hitz egingo dute. 
Ladj Ly
Frantzia 
104 min.
Stéphanek delinkuentziaren aurkako brigadarekin bat egin berri du Montfermeilen, Parisko aldirietako ekialdeko auzo batean. Han eskarmentu handiko bi kide ezagutuko ditu, Chris eta Gwada, eta laster auzoko taldeen arteko tentsioen berri izango du. Malin jaiotako Ladj Ly frantziar zuzendariaren lehen lana, Epaimahaiaren Sariaren irabazlea Cannesko azken zinema-jaialdian (ex aequo Bacurau filmarekin).
Casey Affleck
AEB 
119 min.
Aita-alaba batzuk, emakumeak ia-ia desagertu diren mundu batean. Kontakizun honek gehiegi babesten duen aita bati buruz hitz egingo digu, agerian utzirik zein zaila den seme-alabak heztea eta haiei bizitzen irakastea, egun batean bakarrik hegan egin ahal izan dezaten.
Oliver Laxe
Espainia - Frantzia - Luxemburgo 
85 min.
Amadorrek ez du inor bere zain sute bat eragiteagatik zigorra bete ondoren espetxetik ateratzen denean. Etxera itzuliko da, Lugoko mendietan galdutako herrixka batera, eta han berriz bizi beharko du Benedicta amarekin, Luna txakurrarekin eta bere hiru behiekin. Bizitzak astiro-astiro igaroko dira, naturaren erritmoan, harik eta sute bortitz batek ingurua suntsitu eta dena aldatu arte.
Céline Sciamma
Frantzia 
119 min.
Frantziako Bretainia, 1770. Mariannek Héloïseren ezkontza-erretratua margotu beharko du neskak komentua utzi eta gutxira. Héloïsek ez du onartuko halabeharrez ezkondu behar duenik, eta erretraturako paratzeari uko egingo dio. Beraz, Mariannek ezkutuan lan egin beharko du. Horretarako, konpainiako damatzat aurkeztuko da, hala egunez begiratu eta gauez margotzeko. Héloïsek ezkondu aurretik dituen azken askatasun-uneak elkarrekin eman ahala, gero eta biziagoa bihurtuko da haien arteko harremana.
Ken Loach
Erresuma Batua - Frantzia - Alemania 
102 min.
Ricky, Abby eta haien bi haurrak Newcastlen bizi dira. Familiak oso harreman estua du. Ricky lan batetik bestera dabil; Abbyk adinekoak zaintzen ditu, eta gogoko du bere lana. Gero eta gehiago egiten dute lan, baina badakite ez dutela inoiz lortuko nahi duten segurtasun ekonomikoa eta ez direla inoiz etxejabe izango. Rickyk aukera bat ikusiko du orduan, aplikazioen iraultzari esker. Bikoteak den-dena jarriko du apustu horret. Abbyk bere autoa salduko du Rickyk furgoneta erosi eta bere kontura lan egin dezan: azkenean bera izango da bere nagusi. Mundu modernoa familiako sukaldean sartuko da, eta bestelako etorkizun bat eskainiko die.
Makoto Shinkai
Japonia 
114 min.
Institutuko lehen urtea, uda. Aldirietako irla batean, Hodaka etxetik joango da Tokion kokatzeko. Laster txirotuko da, ordea, eta bakardade-egun askoren ondoren azkenean lana aurkituko du okultismoko aldizkari dudagarri bateko freelance idazle gisa. Egunak joan eta egunak etorri, etengabe ari du euria, Hodakaren bizitza itxuratuz bezala. Hala ere, hiri handi eta jendetsuan batetik bestera dabilela, neska bat ezagutuko du. Hina gazte alai eta irmoa da, eta neba txikiarekin bakarrik bizi da inguruabar jakin batzuengatik. Hark ere botere bitxi bat du. “Guztia argituko da orain”. Apurka-apurka, atertu egingo du eta hiriko paisaiak distira ederra agertuko du. Besterik gabe otoitz eginez, zerua garbitu dezake Hinak…
Steven Soderbergh
AEB 
96 min.
Aseguru-iruzur bat ikertzen, Panama Hiritik finantza-munduaz baliatzen ari diren bi abokaturenganaino iritsiko da alargun bat.
Robert Eggers
AEB - Kanada 
109 min.
Ingalaterra Berriko kostaldeko irla urrun batean, ekaitz itxuraz amaigabe batean harrapatuta eta isolatuta, elkarrekin liskar gero eta zakarragoetan nahasiko dira bi farozain. Bien arteko tirabirak larritu ahala, badirudi benetako nahiz ustezko indar misteriotsu batzuk jabetu direla haietaz.
Ciro Guerra
Italia 
112 min.
Magistratuak, inperio izengabe bateko mugan isolatutako kokaleku bateko administratzaileak, erretiro lasaia izan nahi du. Halako batean, ordea, Joll koronela iritsiko da, 'barbaroen' jardueren eta mugako segurtasun-arazoen berri emateko. Jollek galdeketa errukigabeak egingo ditu. Koronelak 'barbaroei' ematen dien tratamendua eta gazte “barbaro” baten tortura bateratzen direnean, kontzientzia-krisia sortuko zaio magistratuari, eta ekintza kixotesko baten bidez matxinatuko da.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: