"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Benetako gertakarietan oinarritutako film honek Jean Seberg (Kristen Stewrt) aktore ezagunaren istorioa kontatuko digu. 60ko hamarkadako amaieran, FBIren legez kanpoko zaintza-programaren zelatapean egon zen Nouvelle Vague mugimenduaren izar eta ikono hori. Izan ere, Hakim Jamal (Anthony Mackie) giza eskubideen aktibistarekin harreman erromantikoa eta politikoa zuenez, FBIk Black Power mugimendua eteteko, lohitzeko eta agerian uzteko egin zituen ahalegin ankerren jomugan egon zen. Jack Salomon (Jack O'Connel) FBIko agente anbiziodun eta gazteari esleituko diote hura zelatatzeko lana, eta bien patuek lotura arriskutsua dutela aurkituko du.