Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
Juan Vera
Hogeita bost urte ezkonduta eman ondoren, Marcosek eta Anak maitasunari, desioari eta fideltasunari buruzko gogoeta sakona egingo dute, eta beren bizitzak betiko aldatuko dituen erabaki bat hartuko dute.
Drew Goddard
Zazpi ezezagun Tahoe lakuan bilduko dira, iragan iluneko El Royale hotel narriatuan. Bakoitzak ezkutatu nahi duen sekretu bat du. Zorigaiztoko gau batean zehar, erredentziorako azken aukera izango dute guztiek… guztia pikutara joan aurretik.
Lehiaketatik kanpo
Brillante Mendoza
Gobernuak legez kanpoko drogei aurka egiteko hartu dituen neurri zorrotzen esparruan, Manilako droga-jauntxo nagusietako bat, Abel, atxilotzeko operazio bat egingo du poliziak, SWAT taldea buruan. Informazioa Espino poliziak eta haren isilmandatari Elijahk, droga-saltzaile kaskar batek, emango dute. SWATen eta Abelen gizonen artean borroka bortitza piztuko da txabola-auzo batean. Ikertzaileak gertakarien eszenan sartu aurretik, Espinok eta Elijahk Abelen motxila lapurtu eta bertatik ihes egingo dute diru eta metanfetaminekin. Bizirauteko ekintza batentzat, eta korrupziozkoa bestearentzat; haren ondorioz, gertakari sorta arriskutsua jarriko da abian eta prozesu horretan euren izena, familia eta bizitzak jokatuko dituzte biek.
Markus Schleinzer
Austria - Luxemburgo
111 min.
Angeloren historia dugu hau: XVIII. mendean jaiotako afrikarra bera, 10 urte zituenean Europara ekarri zuten. Noblezia ilustratuaren gortean mirabe bihurtuta, gai izango da bere bestelakotasuna erabiltzeko eta, hala, goi-gizarteko kideen gonbidatu estimatu eta atrakzio bihurtzeko. Enperadorearen hurko dela, Magdalena neskame gaztearekin ezkontzeko erabakia hartuko du hartaz maitemindu eta gero. Hala eginik, gortearen arbuioa jasango du Angelok ezinbestean. Bere prestigioaren gorenean, ohartuko da bere bestelakotasuna ez dela inoiz ezeztatuko. Ez du inoiz jakingo zer den bizitza normala, beti izango da arrotz. Benetako gertakarietan oinarrituta.
Liu Jie
Jiang Meng duela 19 urte jaio zen, Nanjingen, VACTERL sindromearekin. Gurasoek abandonatu egin zuten. Bere harrera-amak eta Wang zuzendariak lagunduta, ospitale batean garbitzaile dabil Jiang. Egun batean, ospitalera jaioberri batekin iritsi den gizon batekin topo egingo du Jiangek. Haurtxoa VACTERL sindromea duen neskatxa bat dela jakingo du, eta aitak alaba ez tratatzea erabaki duela.
Felix Van Groeningen
David eta Nick Sheff aita-semeen oroitzapenen best-sellerra harturik oinarri, urte luzez adikzioari aurka egin behar izan zion familia baten biziraute, berrerortze eta berroneratze istorio lazgarri eta inspiratzailea kontatzen du Felix Van Groeningenen filmak.
Tuva Novotny
Blind Spot filmean ama batek zailtasunak ditu bere alaba nerabearen krisia ulertzeko, eta tragedia batek familia osoa astinduko du.
Simon Jaquemet
Suitza - Alemania
114 min.
Ruthek neurozientzietako ikerketa-laborategi batean egiten du lan, haren kristau-familia muturreko tradizionalista eta kontserbadorea izan arren. Bat-batean bere iraganarekin aurrez aurre aurkituko du bere burua, bere aspaldiko maitalea, hogei urtez espetxean desagertuta egon ondoren, berriz ere agertzen denean eta auzitan jartzen dituenean haren sentimenduak, bizitza eta, laster, fedea.
Rodrigo Sorogoyen
Espainia - Frantzia
131 min.
Manuelek, autonomia bateko idazkariorde itzal handikoak, guztia du bere alde estatuko politikarako jauzia egiteko, baina bere bizitza perfektua suntsituko dute filtrazio batzuek, ustelkeria-konplot batean nahasiko baitute bere lagun min Pacorekin batera. Komunikabideak eskandaluaren norainokoaren berri ematen hasten direnean, alderdikoak elkarrengana bildu eta Paco soilik aterako da onik. Manuel erresumatik kanporatuko dute, iritzi publikoak jomugan jarriko du, eta duela ordu gutxi batzuk haren lagun zirenek traizionatu egingo dute. Alderdiak erantzukizun osoa Manuelek har dezala nahi du, baina bera ez dago erortzen den bakarra izateko prest. Emaztearen eta alabaren babesarekin soilik, eta biziraute-espiral batean harrapatuta, Manuelek aurka egin beharko die urte luzez doitutako ustelkeria-mekanismoari eta erregeak amiltzen baina erresumei jarraipena ematen dien alderdi-sistema bati.
Isaki Lacuesta
Isra eta Cheíto bi anaia ijito dira: Isra drogak trafikatzeagatik espetxeratu zuten eta Cheíto itsas armadako infanterian sartu zen. Isra espetxetik atera eta Cheíto misio luze batetik itzultzen denean, San Fernandoko irlara itzuliko dira. Bi anaiak berriz elkartzeak gogora ekarriko ditu aitaren heriotza bortitzaren oroitzapenak, ia-ia haur zirenean. Hamabi urte igaro dira Lacuestaren La leyenda del tiempo filmetik, Isra eta Cheíto nerabe zirenean. Orain, Isra San Fernandora itzuliko da bere emazte eta alabak berreskuratzeko. Baina nola lortuko du Espainiako langabezia-tasa handiena duen lekuan aurrera ateratzea? Erredentzioa bilatzeak, euren bizitzak ordenatzeko eta elkarrekin bakeak egiteko beharrak, berriz ere batuko ditu Isra eta Cheíto.
Claire Denis
Frantzia - Alemania - Erresuma Batua - Polonia - AEB
110 min.
Espazio sakona. Gure eguzki-sistematik harago. Monte eta haren alaba txikia, Willow, elkarrekin bizi dira espazio-ontzi batean, erabat isolatuta. Monte gizon bakartia da, autodiziplina zorrotzaren bidez babesten du bere burua desiratik –berea nahiz besterena– , eta borondatez kontra izan zuen alaba. Haren esperma Boyse, neskaz erditu zen emakume gaztea, intseminatzeko erabili zuten. Preso talde bateko kide ziren: espazioko konbiktuak, heriotza-korridoreko presoak. Lurretik gertuen dagoen zulo beltzerako misioan bidalitako akuriak. Orain, Monte eta Willow bakarrik geratu dira. Eta Monte aldatu egin da. Alabaren bitartez, lehenengo aldiz, maitasun ahalguztidunaren sorrera biziko du. Willow hazi egingo da, neska gazte eta ondoren emakume gazte bihurturik.
Kim Jee-woon
2029an, Ipar eta Hego Koreako gobernuek herrialdea batzeko bost urteko plana iragarri eta gero, munduko nazio boteretsuenek ezarritako zehapenek ekonomia hondatu eta kaos garai ikaragarria ekarriko dute. Sekta izeneko talde terrorista armatua agertzen denean gobernuari eta batasunari aurka egin nahian, presidenteak Unitate Berezi izeneko polizia-dibisio berria sortuko du, eta botere politiko nabarmena bilduko du. Hala ere, Segurtasun Publiko inteligentzia-zerbitzua, bere eragina murrizten dela ikusirik, azpikeriatan hasiko da Unitate Berezia suntsitzeko. Bi erakunde ultra boteretsuen arteko gatazkaren erdian, Unitate Berezian "Otso Brigada" sekretua eratzen ari delako zurrumurruak agertuko dira. Giza arma horiei otso esaten zaie, "Illang" (Otso Brigada).
Peter Strickland
In Fabric filmaren eszenatokia saltegi handi bateko neguko merkealdi jendetsuak dira, eta jantzi madarikatu baten urratsei jarraitzen die, ondorio latzak eraginez eskuz esku igaro ahala.
Louis Garrel
Mariannek Abel utziko du eta haren lagunik onenarekin joango da, Paulekin, espero duen haurraren aita baita. Zortzi urteren ondoren Paul hil egingo da. Abel eta Marianne berriro elkartuko dira, baina horrek jeloskor jarriko ditu Mariannen semea, Joseph, eta Paulen arreba, Eva, haurtzarotik Abelekin sekretuan maiteminduta egon dena.
Valeria Sarmiento
Frantzia - Portugal
103 min.
Bikote bitxi batek XVIII. mendearen amaieran bizitako abenturen historia: batetik, jatorri misteriotsuko umezurtz txikia; bestetik, jatorri ezezaguneko italiar erizain gaztea. Haien arrastoak Erromatik Parisera, Lisboatik Londresera, Parmatik Veneziara eramango gaitu. Haiekin batera, Vatikanoaren intriga ilunak, zorigaiztoko pasioaren ziztadak, duelu lazgarri bat, Versailleseko gorteko txantxak eta Frantziako Iraultzaren asaldurak esploratuko ditugu; bitartean, itzaletan, ezkutuko arrazoiak tarteko, atzetik segika izango dituzte itxura susmagarriko kalabriar bat eta kardinal asaldagarri bat.
Carlos Vermut
Espainia - Frantzia
124 min.
Lila Cassen espainiar abeslari arrakastatsuena zen 90eko hamarkadan, egun batetik bestera misterio handiz desagertu aurretik. Hamar urteren ondoren, eszenatokietara arrakasta handiz itzultzeko prestatzen ari da Lila, baina esperotako eguna baina apur bat lehenago oroimena galduko du istripu batean. Violeta bere alaba Marta gatazkatsuaren mende bizi da. Egunero, errealitateari ihes egiten dio zoriontsu bihurtzen duen gauza bakarra eginez; hau da, lan egiten duen karaokean Lila Cassen itxuratzea. Egun batean, proposamen liluragarria jasoko du Violetak: Lila Casseni irakastea berriz ere Lila Cassen izaten.
Benjamín Naishtat
Argentina - Belgika - Brazil - Alemania - Frantzia - Suitza
109 min.
1970eko hamarkadaren erdialdean, gizon ezezagun bat iritsiko da hiri txiki lasai batera. Jatetxe batean, eta arrazoi nabarmenik gabe, Claudio abokatu ezagunari joka hasiko zaio. Herritarrek abokatua babestuz, ezezaguna umiliatu eta hiritik kanporatuko dute. Etxera bidean, Claudiok eta emazteak gizon ezagunarekin topo egingo dute. Gizonak mendeku hartu nahi du. Orduan, abokatuak heriotzaren, sekretuen eta isiluneen bideari ekingo dio, eta ez du atzera bueltarik izango.
Naomi Kawase
Japonia - Frantzia
109 min.
Jeanne Japoniara joango da sendabelar bitxi baten bila, eta bidaian Tomo basozaina aurkituko du. Hark bilaketan lagundu, eta iraganeko aztarnetan zehar gidatuko du Jeanne. Duela hogei urte, Yoshinoko basoan, bere lehenengo amodio istorioa bizi izan zuen Jeannek.
Icíar Bollaín
Espainia - Kuba - Erresuma Batua - Alemania
109 min.
Yuli filmak Carlos Acosta (bere burua antzezten du) kubatar dantzariaren bizitza kontatzen du, Habanako auzo xumeko hastapenetatik, munduko ballet-konpainia handienetako bateko izar bihurtu arte. Yuli (Carlosen familia-ezizena) gaitasun handiak izan arren dantzari izan nahi ez duen haur bat da. Bere aitak, Pedrok, horretara behartuko du, eta Kubako Ballet Eskola Nazionaleko irakasle eta zuzendari Cherryren tutoretzapean, bere belaunaldiko dantzari onenetako bat bihurtuko da. Hala, tabuak hautsi eta Romeo interpretatzen duen lehenengo dantzari beltza izatera iritsiko da, Londreseko Royal Ballet konpainian, non ibilbide bikaina landu eta bere mitoa eraikiko baitu 17 urtez. Yuli sustraiei eta dantzari buruzko film bat da, eta Carlosek aitarekin, familiarekin eta Kubarekin duen harremanari buruzkoa.Yuli-k artea, bizitza hari emateak eskatzen duen sakrifizioa eta, batez ere, norberaren zerizana ditu hizpide.
© Emilio Pereda /Movistar+
Enrique Urbizu, Jorge Dorado
Guerrero anaiek hamarkadaz kontrolatu dute drogaren fluxua, penintsulatik Europara. Orain, euren historiako une garrantzitsuenetako bati egin behar diote aurre. Anaia nagusia, Daniel, espetxetik aterako da hamabost urteren ondoren, familian zuen lekua berriz betetzeko gogoz. Danielek atzean utzitako mundua ez da existitzen jadanik. Aita, Abraham, gaixo dago; anaietako bat, Clemente, desagertu egin da, eta orain erdiko anaiak, Tomásek, kontrolatzen du familiaren negozioa. Guerrero anaien etsai okerrena etxean aurkituko dute, euren baitan. Aitak txakur saldo baten gisan borrokatzeko hezi zituen, bitartekoak axola gabe eta moralezko mugarik gabe, Erraldoi gisa. Anaien arteko gerra azkeneraino iritsiko da. Movistar+ kateko telesail berriaren lehenengo bi kapituluen aurkezpena.
Lehiaketatik kanpo
Telmo Esnal
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa. Bizitzaren eta heriotzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da! Gai unibertsalak, hemen sinbologia berezi batez jantziak. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoari dagokiona. Tradizioari, lurrari, haren jendeari, mitoei eta ohiturei egindako kantu poetiko bat. Izatearen mirariari buruzko kontaketa bat.
Emanaldi Bereziak
José Luis Cuerda
Espainia - Portugal
95 min.
9177. urtean, mila urte gorabehera –ez baitago zertan busti txikikeria horiek zehazten– Ordezkapen Eraikin batera eta kosmoseko langabe eta gosedun guztiak barnean hartzen dituzten aldiri zikinetara murriztu da mundu osoa –eta egile batzuen arabera, baita unibertsoa ere–. Koitadu horien guztien artean, José Maríak erabakiko du bestelako mundu bat posible dela, zailtasun guztiak gaindituta eta prestatzen duen limoi-edari gozo-gozoa Ordezkapen Eraikinean salduz.
Emanaldi Bereziak