"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Yuli filmak Carlos Acosta (bere burua antzezten du) kubatar dantzariaren bizitza kontatzen du, Habanako auzo xumeko hastapenetatik, munduko ballet-konpainia handienetako bateko izar bihurtu arte. Yuli (Carlosen familia-ezizena) gaitasun handiak izan arren dantzari izan nahi ez duen haur bat da. Bere aitak, Pedrok, horretara behartuko du, eta Kubako Ballet Eskola Nazionaleko irakasle eta zuzendari Cherryren tutoretzapean, bere belaunaldiko dantzari onenetako bat bihurtuko da. Hala, tabuak hautsi eta Romeo interpretatzen duen lehenengo dantzari beltza izatera iritsiko da, Londreseko Royal Ballet konpainian, non ibilbide bikaina landu eta bere mitoa eraikiko baitu 17 urtez. Yuli sustraiei eta dantzari buruzko film bat da, eta Carlosek aitarekin, familiarekin eta Kubarekin duen harremanari buruzkoa.Yuli-k artea, bizitza hari emateak eskatzen duen sakrifizioa eta, batez ere, norberaren zerizana ditu hizpide.