72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Horizontes Latinos
Horizontes Latinos
Inaugurazioa
Marcelo Martinessi
Paraguai - Alemania - Brasil - Uruguai - Norvegia - Frantzia 
97 min.
Asunción, Paraguai. Chela eta Chiquitaren arteko bikote-harremana hondatzen ari da. Batez ere, haien egoera ekonomiko zailari aurre egiteko oinordekotzan jasotako ondasunak saltzen hasi zirenetik. Chiquita, bien artean dinamikoena, iruzurra leporaturik espetxeratzen dutenean, Chelak bertan behera utzi beharko du burges txikiaren bizitza erosoa eta, bere automobila erabilita, andre zahar batzuentzako taxi-zerbitzu bat jarriko du martxan. Ustekabean Angy ezagutuko du, bere bezero baten alaba, bera baino emakume gazteagoa eta oso irekia. Bat-bateko lanarekin batera, harreman berri horrek eragin sakona izango du Chelaren bizitzan eta barne-iraultza piztuko dio.
Julio Hernández Cordón
Mexiko 
84 min.
Mexiko etorkizun hurbilean… Emakumeak desagertzen ari dira eta Huck izeneko neska batek maskara bat darama bere generoa ezkutatzeko. Aita drogazale oinazetsua du, eta narkoek bilerak egiteko erabiltzen duten beisbol-zelai abandonatu bat zaintzen laguntzen dio. Hucken lagunak basamortu haizetsuan ezkutatzeko gaitasuna duten haur galduak dira, eta haien laguntzarekin, Huckek bere errealitatea gainditu eta tokiko mafiaburua garaitzeko borrokatuko da.
Agustín Toscano
Argentina - Uruguai - Frantzia 
93 min.
Argentinako Tucumán hirian, Miguelek motochorro gisa irabazten du dirua: motorretik bertatik jendearen jabetzak lapurtzen ditu. Elena adineko emakumea da, eta, poltsa lapurtzen dionean, larriki zaurituko du Miguelek. Gertakizun lazgarriaren ondoren, Miguelek, erruak jota, ezingo du biktima ahaztu. Gauzak ongi egiten saiatzeko, benetan nor den ezkutatutako dio Elenari eta emakume zauritua zaintzen hasiko da, inolako susmorik sortu gabe. Zenbat eta gehiago hurbildu, orduan eta handiagoa bihurtuko da gezurra. Elenari egia esateko beldur, iraganaren zamarekin jarraituko du Miguelek, eta ez da gauza izango benetako erredentzioa bilatzeko.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2015
Ignacio Juricic Merillán
Txile 
80 min.
Nancyk argitu gabeko misterioei buruzko telebista-programa bateko eskaintza jasoko du bere alabaren istorioa kontatuko duen kapitulu batean parte hartzeko. Haren alaba gaztea lesbiana zen eta kolpeka hil zuten. Krimena gertatu zenetik zortzi urte igaro dira, baina ez da errudunik aurkitu. Nancyk bere familiari eta gertatutakoari buruz bakoitzak duen bertsioari aurre egingo dio, eta, aldi berean, programan parte hartu eta bere alaba zenarekin berriro topo egin nahi duen ala ez erabaki beharko du.
Zinema Eraikitzen 33
Maria Alché
Argentina - Brasil - Alemania - Norvegia 
69 min.
Buenos Aires hirian uda da, eta hutsik eta bero-bero dago. Marcelaren ahizpa hil egin da eta bera arrotz eta lekuz kanpo sentitzen da. Dolua pasatzeaz gain, ahizparen etxearen zatiketari aurre egin behar dio. Haren bizitzan alabaren lagun gazte bat agertuko da, laguntzeko prest, eta harekin batera bidaiak eta abenturak iritsiko dira. Egun nahasi horietan, beste garai bateko pertsonak eta elkarrizketak izango ditu galdezka; aldi berean, gero eta hurbilago sentituko du bere eguneroko bizitza.
Zinema Eraikitzen 32
Aly Muritiba
Brasil 
100 min.
Tati 16 urteko neska alaia eta bizkorra da, eta bere momenturik zoriontsuenak sare sozialetan partekatzea gustatzen zaio. Eskolako lagunekin asteburuan bidaiatzeko irriketan da. Ziur dago Renet eskolakide misteriotsua hobeto ezagutzeko aukera ona izan daitekeela. Reneten familian ez dute gauzei buruz hitz egiteko ohiturarik, nahikoa dute iradokizunak egitearekin, baita isilean ere. Uneotan, Reneten amak alde egin zuela eta haren senar ohia, David, semearen zaintzaz arduratzen utzi zuela gordetzen dute aitak eta Renetek isilpean. David irakaslea da, Tatik eta Renetek ikasten duten eskola berean hain zuen. Eskolan, puri-purian da ikasleen artean partekatutako bideo bat, eta egoera konprometituan erakusten du neskatoa.
Zinema Eraikitzen 32
Eugenio Canevari
Espainia - Argentina 
88 min.
Stella Espainian bizi den argentinar etorkina da. Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) dauka eta etengabeko zainketak behar ditu. Pacok, haren aspaldiko bikotekideak, mugitzen, jaten eta komunikatzen laguntzen dio. Stellaren alaba, Valeria, noizean behin etortzen da bisitan eta, bere amaren ageriko narriadurak nahigabetuta, ihesbide bat aurkituko du parrandan. Babes ofizialeko etxebizitza bat lortzeko aukerari buruzko erantzuna jasotzeko zain daude, eta umorea eta maitasuna baliatuz saiatuko dira egoerari aurre egiten. Benetako familia bat, benetako istorio bat interpretatuz.
Alvaro Brechner
Espainia - Argentina - Frantzia - Uruguai 
123 min.
Iraila, 1973. Uruguain diktadura militarra dago boterean. Tupamaros gerrilla-mugimendua duela urtebete zanpatu eta desegin zuten. Kideak espetxeratu eta torturatu dituzte. Udazken gau batean, hiru preso Tupamaro espetxetik aterako dituzte hamabi urte iraungo duen operazio militar batean. Une horretatik aurrera, herrialde guztietako kuarteletan zeharko ibilbidea hasiko da, esperimentu makabro baten mende; tortura-molde berri bat, haien erresistentzia mentalaren muga gainditzeko asmoz. Agindu militarra zehatza da: "ezin izan genituenez akabatu, ero bihurtuko ditugu". Hamar urtez baino gehiagoz, gela txiki-txikietan isolatuta edukiko dituzte presoak, burua estalirik, loturik, isilik, oinarrizko premiez gabeturik, ia-ia elikatu gabe eta zentzumenak gutxienera murrizturik. Haien gorputzak eta gogoak mugez harago bultzatu zituztenean, La noche de 12 años filmak bizirik nola atera ziren kontatuko digu.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2015
Pyramide International
© Pyramide International
Beatriz Seigner
Brasil - Frantzia - Kolonbia 
89 min.
Nuria, Fabio eta haien ama, Amparo, Amazoniaren erdian dagoen uharte batera iritsiko dira, Brasil, Kolonbia eta Peruren arteko mugan. Haien aita desagerrarazi zuen Kolonbiako gatazka armatutik ihes egin dute. Egun batean, haien etxe berrian agertuko da berriz. Familia sekretu arraro horren torturapean bizi da, eta irlan mamuak bizi direla ohartuko da.
Zinema Eraikitzen 33
Martín Rodríguez Redondo
Argentina - Txile 
80 min.
Marcosek, hamazazpi urteko laborantzako behargin batek, etsai-giro batean topatuko du bere sexualitatea. Herriko nerabe batzuek "Marilyn" goitizena jarriko diote, eta desioaren eta bereizkeriaren jomuga bihurtuko da. Marcos egunetik egunera itoago sentituko da.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa 2014 Zinema Eraikitzen 31
Carlos Reygadas
Mexiko - Frantzia - Alemania - Danimarka - Suedia 
173 min.
Familia bat Mexikoko landa-eremuan bizi da, zezenketarako zezenak hazten. Esther etxaldeaz arduratzen da; senarra, Juan, mundu osoan ezagututako poeta bat da, eta hark hazten eta hautatzen ditu animaliak. Esther Phil izeneko zaldi-hezitzaile batekin maitemintzen denean, krisi emozionala gainditzeko ahaleginak egingo ditu bikoteak.
Ana Katz
Argentina - Brasil - Frantzia 
107 min.
Pedro eta Lucrecia Brasilera doaz bidaia batean euren seme-alaba nerabeekin. Banantzeko erabakia hartu dute duela gutxi, baina oporrak elkarrekin pasatzeko planari eutsi diote. Marco opor-etxea alokatu dien mutil brasildarra da, eta Larissa, haren neska ohia. Pedro eta Lucreciaren lagun bihurtuko dira biak. Hondartzetan, olatu, karaoke eta uretako ibilaldien artean, erromantze gurutzatuak sortuko dira, eta erakarpenak bi bikoteen seme-alabak ere zipriztinduko ditu. Gurasoek eta seme-alabek ongi pasatuko dute eta "alaitasun brasildarra" praktikatuko dute. Sanba infinitu batek turistak lozorrotik esnatuko ditu, eta pixkanaka elkarrengandik bereiziko dira pasioari bide emateko, eta ustekabean norberaren bertsio askeagoak aztertzeko.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: