David Alaux
Maurice pinguinoa da erabat… Baina tigre bat darama bere baitan! Tigre eme batek hezitako pinguino hau, itsas hegaztia izatetik urrun, kung-fuko profesional bihurtu da. Lagunekin batera, hemendik aurrera oihanean ordena eta justizia ezartzeko ahaleginak egingo ditu Mauricek, bere amak egin ohi zuen bezala. Baina Igorrek, jarraitzaile babuino mozolo samarrez inguratutako koala gaiztoak, oihana suntsitzeko asmoa du…
Noel Cleary, Alexs Stadermann
Maya erle gogotsuak Buzztropoliseko enperatrizarekin hanka sartzen duenean, intsektu erreboltarien talde batekin elkartu beharko du Eztiaren Jolasetan parte hartu eta, horrela, bere Erregina eta bere erlauntzeko kideak salbatzeko.
Paul King
Erresuma Batua - Frantzia
103 min.
Paddington dagoeneko zoriontsu bizi da Brown familiarekin Windsor Gardensen, eta komunitateko kide maitea da han, edonora doala ere poza eta marmelada banatzen baititu. Luci izeba maitearen ehungarren urtebetetzerako opari ezin hobearen bila, trokelatutako liburu bitxi bat aurkituko du Gruber jaunaren antzinako gauzen dendan, eta erosi ahal izateko lantxo batzuk egiten hasiko da Paddington. Baina liburua lapurtzen dutenean, Paddingtonek eta Brown familiak aurkitu beharko dute lapurra nor den…
Toby Genkel, Reza Memari
Alemania - Belgika - Luxenburgo - Norvegia
85 min.
Richard txolarrea zikoina familia batek adoptatu eta hezi du, eta haietako bat dela sinetsita dago. Baina arazoak sortuko dira zikoinak, hegazti migratzaileak direnez, Afrikarantz abiatzen direnean negua ematera. Richardek ere haiekin abiatu nahi du, eta Europa osoan zehar autostop egiten hasiko da, autobusez, trenez nahiz itsasontziz, hontza xelebre batekin eta disko-musika abesten duen perikito dibertigarri batekin, bere zikoina familiari haietako bat dela frogatu nahian.
Engin Bastürk
Baziren behin baso eta larre eder batzuk, eta bertan izaki guztiak bizi ziren zoriontsu eta harmonian. Orain lehortea iritsi da. Bertako animaliek luze daramate gosez eta egarriz hiltzen. Zer edo zer egin behar da, egoera horri amaiera emateko irtenbide bat bilatu behar da. Dortoka bat buruan, altxor baten bila aterako dira, bizi duten egoera larria konponduko duelakoan. Bidaiaren etapa bakoitza abentura berri bat izango da animalia talde honentzat.
Charlie Bean, Paul Fisher, Bob Logan
Ninjagon, onaren eta gaizkiaren indarrek elkar borrokatu beharko dute abentura epiko eta dibertigarri honetan. Hiria ohorez defendatzeko bizitzak jokatzeko prest, diziplinarik gabeko sei gaztek dohain handiko gerlari sekretuak direla frogatu beharko dute. Sensei Wu irakasle beterano eta jakintsuaren gidaritzapean, eta Lloyd “Ninja Berde” dutela buruan, Jay, Kai, Cole, Zane eta Nya hiria babesten saiatuko dira, munstroen, dragoi zibernetikoen eta robot erraldoietan doazen gainerako gaizkileen aurka. Haien etsaien artean Garmadon gerra-jauntxo zitala dago; kontua da, Ninja Berde gaztearen aita ere badela. Baina ez da borrokatu beharko duten gaizkile bakarra: Meowthra katu erraldoiak ere hiria ikaratuko du.
Karey Kirkpatrick
Smallfoot lanean, yetiaren mitoa alderantzikatu egiten da: yeti gazte eta azkar batek halakorik ez zegoela uste zuen zerbaitekin topo egingo du, gizaki batekin, hain zuzen. "Gizaki" horren berri izateak yetien komunitate xumea aztoratuko du: zenbat gauza gehiago existituko dira herrixka elurtutik hara?