"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ninjagon, onaren eta gaizkiaren indarrek elkar borrokatu beharko dute abentura epiko eta dibertigarri honetan. Hiria ohorez defendatzeko bizitzak jokatzeko prest, diziplinarik gabeko sei gaztek dohain handiko gerlari sekretuak direla frogatu beharko dute. Sensei Wu irakasle beterano eta jakintsuaren gidaritzapean, eta Lloyd “Ninja Berde” dutela buruan, Jay, Kai, Cole, Zane eta Nya hiria babesten saiatuko dira, munstroen, dragoi zibernetikoen eta robot erraldoietan doazen gainerako gaizkileen aurka. Haien etsaien artean Garmadon gerra-jauntxo zitala dago; kontua da, Ninja Berde gaztearen aita ere badela. Baina ez da borrokatu beharko duten gaizkile bakarra: Meowthra katu erraldoiak ere hiria ikaratuko du.