"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Claire Denis zuzendari frantsesak Fipresci saria jasoko du bihar, larunbata, 10:00etan, Kursaaleko prentsa klubean. Zinema kritikarien nazioarteko federazioak High Life lana aukeratu du.
Beau Travail eta White Material filmen egilea lehen aldiz lehiatu da Donostian. Robert Pattinson, Juliette Binoche, Mia Goth eta Agata Buzek dira filmeko protagonistak.