"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Naomi Kawase zuzendaria Vision filma aurkeztera etortzekoa zen, baina bidaia bertan behera utzi behar izan du arrazoi pertsonalengatik.
Naomi Kawasek adierazi du ez etortzeak atsegabetu egiten duela. Donostia Zinemaldiari eskertu dio Vision hautatzea Sail Ofizialareko. Marianne Slot ekoizlea eta Juliette Binoche aktorea izango dira filmaren ordezkariak.