"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
20:00etan saldutako behin behineko sarrera kopurua 65.135koa izan da, iaz (60.548) baino gehiago.
Salmentak goraka jarraitzen du.
El amor menos pensado, El Reino, Dantza, Yuli, Quién te cantará, L'homme fidele eta High Life filmak izan dira salduenak Sail Ofizialean. Perlak sailean Roma, A Star is Born eta First man izan dira salduenak, eta Horizontes Latinos sailean, Las Herederas. Irekiera gala, klausura gala eta Hirokazu Kore-edari Donostia sari-emate galarako sarrerak agortu dira.
Dena den, saio batzuk agortu arren, oraindik ere film hauen hainbat emanalditan sarrerak salgai jarriko dira emanaldiaren egun berean.