"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Donostia Zinemaldiaren hurrengo edizioan jardunaldi bat egingo da, irailaren 24an, Europako eta Latinoamerikako zinema sustatzeko funtsei buruz. Zinemaldiaren posizionamendu estrategikoa dela eta, ekitaldia -Europa Creativa MEDIAk sustatua, European Film Forum ekimenaren esparruan- elkargune ona izango da nazioartean zinema finantzatzeko oinarrizkoak diren eragileak biltzeko.
Zenbatekoei, laguntza-lerroei eta emaitzei begira garrantzitsuenak diren funtsak aurkeztu nahi dira, eta profesionalekiko elkarrizketari bide eman, ikus-entzunezkoen paradigma berrian halako pizgarriek etorkizunean izango dituzten joerak azaltzeko.
Zinema babesteko funtsek, estatuek beren zinematografiei ematen dizkieten laguntzez harago, ekoizpen-gaitasun txikiagoa duten herrialdeekiko koprodukzioak sustatzen dituzte; hala, ezinbesteko zeregina betetzen dute herrialde horietako ikus-entzunezkoen industria garatzeko. Sortzaileen, bakide posibleen eta zinema-jaialdien arteko bitartekari gisa dihardute, eta ikus-entzunezkoen ekoizpena eta nazioarteko proiekzioa mesedetzen dute.
Orobat aztertuko da zer funtzio betetzen dituzten beren estatu kideen artean koprodukzioak sustatzeko laguntzak ematen dituzten estatuz gaindiko erakundeek, esate baterako, Europa Creativa MEDIAk, Eurimagesek eta Ibermediak, ikus-entzunezko industria sendotzeko, munta handiagoko obrak sustatzeko eta filmen nazioarteko zirkulazioa laguntzeko funtsezko tresna gisa.
PROGRAMA - Astelehena, irailaren 24an (17:00 - 19:30). San Telmo Museoko ekitaldi aretoa
|
ONGIETORRIA
|
KEYNOTE
|
Lucia Recalde | MEDIA Unitateko arduraduna - Europa Creativa Programa (Belgika)
Nazioarteko funtsak, zinemaren ekoizpen eta banaketako bitartekaritza.Etorkizuneko joerak.
1 PANELA
|
Moderatzailea: Pablo Iraola | Ukbar Filmes (Portugal)
2 PANELA
|
Moderatzailea: Pablo Iraola | Ukbar Filmes (Portugal)
*Sarrera akreditazioarekin
Industria Saila ondorengoen babesarekin: