"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemaldiko Bideotekak sail guztietako filmak, honetarako izena eman dutenak, streaming bidez ikusteko aukera ematen dio industriako profesional akreditatuari. Filmak jaialdia bukatu eta hilabetera arte (2018ko urriaren 29 arte) ikusi ahalko izango dira. CinandoVL-k, Marché du Film - Festival de Cannes-ek zinema industriaren profesionalentzako sortutako plataformak, Zinemaldiaren Bideoteka kudeatzen du.
Bideotekan Espainia eta Latinoamerikako filmen panorama ere izango da ikusgai Zinemaldiko Bideotekan. Enpresa bakoitzak hiru film erregistratu ahal izango ditu gehienez, honako baldintzak bete bitartean:
Zinemaldiaren bideotekan izena emateko filme bakoitzaren tasa hurrengo da:
Izena emateko azken eguna 2018ko irailaren 10 izango da, astelehena.
Film bat Bideotekan izena emateko hurrengo lotura erabili dezakezu.
Harremanetarako: videoteca@sansebastianfestival.com / (+34) 943 481 217