Zinema Eraikitzen Latinoamerikako film luzeen ekoizpena babesten duen plataforma profesionala da, eta filmok amaitzen eta nazioartean banatzen laguntzen du. Donostia Zinemaldiak eta Cinélatino, Rencontres de Toulouse zinema-jaialdiak antolatzen dute Zinema Eraikitzen saila eta, hitzordu horren bitartez, urtean bitan Latinoamerikako eta Europako zinemagintzako profesionalei elkargune bat eskaini, eta haien elkarrizketa eta elkarreragina sustatzen dute, zinemagile independenteen aniztasuna eta talentua bultzatuz.
Besteak beste, honako film hauek parte hartu dute Donostiako eta Toulouseko Zinema Eraikitzen sailaren azken ekitaldietan eta Donostia Zinemaldian Horizontes Latinos sailean: La novia del desierto (Cecilia Atán eta Valeria Pivato), Canneseko aurreko zinema-jaialdian Un Certain Regard sailerako hautatua; Los perros (Marcela Said), Horizontes saria ere eskuratu zuena, eta La familia (Gustavo Rondón), biak ala biak Canneseko Kritikaren Asterako aukeratuak 2017an; eta Temporada de caza (Natalia Garagiola), Veneziako aurreko zinema-jaialdian Kritikaren Astean aurkeztua eta SIAE Publikoaren sariaren irabazle izandakoa. Gainera, Ferrugem (Aly Muritiba), Sundanceko azken zinema-jaialdian lehiatu zen, World Cinema Dramatic Competition sailean; eta Marylin (Martín Rodríguez), 2018ko Berlinaleko Panorama sailean izandakoa, Donostiako Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa eta Toulouseko Zinema Eraikitzen saila igaro ondoren.
Zinema Eraikitzen sailaren 33. edizioan 16 herrialdetako 201 filmek eman dute izena. Toulouseko eta Donostiako zinema-jaialdien hautapen-batzordeak sei film hautatu ditu, eta horietatik hiru opera primak dira.
Nancy, kolpeka eraildako lesbiana gazte baten ama, argitu gabeko misterioei buruzko telebista-saio batera gonbidatuko dute alabaren istorioa kontatuko duen emanaldian parte har dezan. Hilketaz geroztik zortzi urte igaro dira, eta oraindik ez dituzte aurkitu errudunak. Nancyk bere familiari eta gertatutakoari buruz bakoitzak dituen bertsioei aurre egin beharko die; bien bitartean, saioan parte hartuko duen erabaki beharko du eta bere alaba hobeto ezagutzen hasiko da. Opera prima.
Amparo amarekin iritsiko dira Nuria eta Fabio Brasil, Kolonbia eta Peru arteko mugan dagoen uharte ezezagun batera. Kolonbiako gatazka armatuetatik ihesean ari dira. Familiako sekretuak salatzeko beldurrez, mutu geldituko da Nuria. Horren guztiaren erdian, aitaren heriotza dela-eta kalte-ordaina jasotzeko ahaleginak egingo ditu familiak, baita Brasilera emigratzeko bisa bat lortzeko ere. Istorio hori ezkutatuta, familiaren iraganari buruzko beste batzuen berri jakingo dituzte. Opera prima.
Ramin irandar gaztea homosexuala da. Bere herrialdeko zapalkuntzari ihes egin zion, eta gaur egun Veracruzen dago, Turkiatik itsasontzi batean gordeta hara bidaiatu eta gero. Zer egingo duen hausnartzen duen bitartean, mutil-lagunarengandik banatzen duen distantziari aurre egiten saiatuko da Ramin, hura Teheranen geratu baita. Haren sentimenduetan itzela da paradoxa: oroiminez eta herriminez dabil, baina Irandik urrun aurkitu berri duen askatasunaz gozatzen.
Steevens haitiarrak bizimodu sinple eta egonkorra darama Txilen: lana, etxea, lagunak eta festak. Junior, haren txikitako laguna, Txilera iritsiko da. Steevensek lana lortuko dio, baina Junior liskartia da, eta, hark eragindako istiluaren ondorioz, nagusia kolpekatuko du Steevensek. Albistea biral bihurtuko da, eta komunitateak, lagunek eta inguruko guztiek Steevens arbuiatuko dute. Paperak eta etxebizitza galduko ditu. Steevens nora gabe ibiliko da hirian barrena, bizitzari berriz ekiteko lan, etxe eta babes bila, baina gizartearen bazterretan besterik ez du aurkituko babes hori. Opera prima.
Barnealdeko Itaúna hiritik Contagemeko metropoli-eremura aldatuko da Juliana, eskualde horretako gaixotasun endemikoen aurka lan egiteko. Lan berrian, beretzat ohiz kanpokoak diren pertsonak eta bizi-baldintzak ezagutuko ditu, eta bizitza aldatuko diote. Aldi berean, zailtasunak izango ditu senarrarekin: hura ere hiri handira joatear dago.
Ya no estoy aquí filmak Ulises Samperio 17 urteko mexikarraren bidaiaren berri ematen du. Kartel bateko kide batzuekin gaizki-ulertua izan eta gero, Estatu Batuetara emigratu beharko du, bere bereizgarri handienak atzean utzirik: lagunak eta hain gustuko dituen dantzaldiak. Ahaleginak eta bi egingo ditu herrialde berrira egokitzeko, baina Ulises laster ohartuko da, Estatu Batuetako bakardadeari aurre egin baino, nahiago duela etxera itzuli, Monterreyko familiarekin eta lagunekin egotera.
Zinema Eraikitzen saileko 33. edizioan honako sari hauek banatuko dira:
ZINEMA ERAIKITZEN SARIA TOULOUSE
Enpresa laguntzaileek postprodukzio-zerbitzuak eskainiko dituzte, baita saritutako filmaren Frantzian postprodukzio-lanak egiteko CNCren beka bat ere.
Toulouseko Zinema Eraikitzen saria enpresa eta erakunde antolatzaileen ordezkariz osatutako epaimahaiak emango du:
CCAS (Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières), Commune Image, Eaux Vives, Firelfly, Mactari,Titra TV.
CINE + ERAIKITZEN SARI BEREZIACINÉ
+ kanalak bermea ematen dio sariaren film irabazleari 15.000 €-tan erosi egingo duela eta telebistan emango duela. Sari hori filma Frantzian banatuko duen etxeari emango zaio.
EUROPAKO BANATZAILEEN ETA EXHIBITZAILEEN SARIA
Europa Distribution banaketa-sareak eta CICAE elkarteak (Confédération Internationale des Cinemas d’Art et d’Essai) filma sustatuko dute.
Sarien xehetasunak ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen.
Zinema Eraikitzen sailaren 33. edizioak erakunde eta enpresa hauen babesa du: Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, l’École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), Europa Distribution, Firefly, Gaumont Wilson, La Cinéfondation, Le Lokal, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network (Cannes), Région Occitanie / Pyrénées-Mediterranée, Signis eta Titrafilm; eta honako hauen kolaborazioa: Ibermedia Programa, CAACI (Iberoamerikako Zinematografiako Autoritateen Konferentzia), Creative Europe MEDIA, Ad Hoc Estudios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido, Wanda Visión eta Film Factory Entertainment.
Ondorengoen babesarekin