Aitor Aspe Fid
1615eko ekainean, 86 euskal balea-arrantzalek Islandiako iparraldeko ur hotzetaraino nabigatu zuten, Martín de Villafranca, Pedro de Aguirre eta Esteban de Tellería kapitainak zituztela buruan. Han, herrialde hartako gertakari beltzenaren protagonista izaten amaitu zuten.
Maider Oleaga
Iragan Gunea Berlin filmak Berlineko kaleetan dabiltzan bost pertsona anonimoren erretratua egiten du. Jatorri desberdinekoak guztiak, bakoitzak beste bizitza bat dauka beste nonbait, eta nora joan aurkitzeko ahaleginetan daude.
Juan Barrero
19 urte zituenean, Eduardo Chillida (1924-2002) talentu aparteko atleta bat zen, futboleko mito bihurtzeko bidean. Baina partida batean izandako lesio izugarri batek betiko aldendu zuen kirol profesionaletik. Une horietan inork ez zuen susmo, Pilar Belzunce bikotekideak izan ezik, Hernaniko atezain gazte hura bere patua berridaztekotan zegoela, eta hamarkada batzuk beranduago XX. mendeko eskultore garrantzitsuenen artean hilko zela. Chillida: Esku Huts ez da biografia konbentziala, baizik eta artista paregabe bat –bere obraren, zortzi seme-alaben eta gertueneko lankideen bitartez bizirik jarraitzen duen pertsona bat– gogora ekartzeko lan poetiko eta intimista.
Justin Webster
Dokumentala Euskadiko Alderdi Sozialistaren orduko presidentearen, Jesús Eguigurenen, eta Batasunako buru Arnaldo Otegiren arteko elkarrizketekin hasten da. Txilarre baserrian (Elgoibar, Gipuzkoa) egin ziren, 2000tik 2004ra bitartean. Josu Ternerak eta Eguigurenek Suitzan izandako bilerei buruz hitz egingo dute, baita bilera horietan izandako faseei buruz –direla onerako, direla txarrerako–. Tartean, bidaia gehiago Suitzara eta Norvegiara. Horrez gain, ezker abertzalearekin izandako elkarrizketak ere kontatuko dizkiote elkarri. Askotan parte hartuko du Josu Jon Imazen et a Iñigo Urkulluren EAJek, halaber. Ordura arte aurreratutako lan guztia desegitear geratuko da, alabaina, ETAra zuzendaritza militar berri bat iristen denean: Francisco Javier López Peña "Thierry", erakundearen mutur gogorrenaren ordezkaria.
Jon Maia Soria
Euskal Herriaren idiosinkrasiak basoan eta zuran ditu bere zimenduak. Dokumental honetan antzinarotik etorkizunerako bidaia bat egingo dugu, eta pertsonaren eta zuraren arteko harremana erakutsiko. Horretarako, aukeratutako pertsonen bizi-esperientzia erabiliko dugu, eta mundu osoan prestigoa duten espezialista batzuen iritziak ekarriko, historiaren eta istorioen konbinazio poliedriko baten bitartez basoaren eta zuraren gako nagusiak erakusteko: lehengoak, oraingoak nahiz gerokoak.
Patxo Telleria de la Fuente
Pello, banku-sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusia ere inplikatuta dago, eta Pellok, bakarrik utzi duela konturatzean, kartzela ekiditeko ihes egingo du. Patuaren kapritxo bategatik desahuziatuen elkarte batek okupaturiko etxe batean aurkituko du babesa. Pellok bere kide berrien konfiantza bereganatuko du. Bere asmoa: dokumentazio faltsua lortzeko eta atzerrian bizitza berri bat hasteko behar duen dirua lapurtu nahi die.
Mikel Rueda
Zerk bultzatzen du jendea egiten duena egitera? Zer arrazoi bitxi dela-eta dago oraindik, mundu hain indibidualista batean, bere denbora guztia besteei laguntzera ematea erabakitzen duen jendea? Hainbat pertsonaren lekukotzaren bitartez, rara avis horietako bat ezagutuko dugu. Bere bizitzaren zati bat besteei laguntzera eman zuen norbait, berak jakin gabe gure garaiko aldaketa handienetako bat eragin zuena.
Juan Palacios
Zinemagile hasiberri bat hiru laguni segika dabil bidaia nautiko surrealista batean. Bigarren eskuko pedalontzi batean igota, Euskal Herriko kostatik 150 kilometro egiteko asmoa dute. Pedalontzia, tamalez, ez da Kantauri itsasoko uretan ibiltzeko sortua, eta hasi bezain pronto, zoramen bihurtuko da bidaia: ezbeharra, parranda, biharamuna, xamana, hileta eta abar. Hiru "marinel" hauen espedizioa dokumentatzen doan heinean, zuzendaria bidaia paralelo batean murgilduko da.
Juanma Bajo Ulloa
Gasteizko Azkena Rock jaialdiko urteroko hitzordua elkargune gisa balioko du, Rock and Rollagatiko grinari, haren nolakotasunari eta gizartean duen aparteko proiekzioari buruz hausnartzeko.
Helena Taberna
Gabrielek Kanarietako sekta baten talde-suizidioaren berri izango du. Haren arreba txikia, urteetan ikusi ez duena, jarraitzaileetako bat zen. Gabriel, irlara bidaiatu, eta desagertutako arrebaren bilaketan murgilduko da.
Lehiaketatik kanpo
Eriz Zapirain
2003an Audientzia Nazionalak euskaraz idatzitako egunkari bakarra ixteko agindu zuen: Euskaldunon Egunkaria. Egunkaria itxi eta bere zuzendaritzako partaideei ETAko kideak izatea leporatu zieten. 7 urte beranduago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatu zen: akusatu guztiak absolbituak izan ziren. Dokumental hau ez da ordea bidegabekeria tamalgarri horien bilduma; lehenengo euskarazko egunkariaren sorrera pozgarri eta itxaropentsua dauka hizpide.
Lehiaketatik kanpo
Iratxe Fresneda
Irrintziaren oihartzunak Mirentxu Loyarteren (Iruñea, 1938) sorkuntza-erbestearen erretratua da. Loyarte anonimotasunean dirauten Europako zinemako emakumezko aitzindari ausartetariko bat da; burutugabeko proiektuak gorabehera, Loyartek ez dio inoiz zinemagilea izateari utzi.
Lehiaketatik kanpo
David Aguilar Iñigo
Gizadiak hainbat modutara ikusi eta bizi izan du heriotza. Pentsa genezake gure modua beste bat dela, baina pentsa genezake ere hain dela berezia eta desberdina, iraganeko koherentzia erlatiboa ere hautsi egiten duela. Mara-mara, euskaraz, elurrak lurraren aurka egiten duen soinua da. Argiak eta iluntasunak zeharkatzen dute film hau, zeina Piriniotan filmatu baitzen, elur-denborale batean.
Lehiaketatik kanpo
Fermin Muguruza Ugarte
Fermin Muguruza The Big Easy-ra joango da, hiriak liluratuta, disko bat grabatzera: Irun Meets New Orleans, non bere lan-ibilbideko zortzi abesti moldatzen baititu, New Orleanseko doinuetara egokitzeko, eta hiriko bi klasiko interpretatzen. Dokumental bat ere filmatuko du, Nola?, Katrinatik hamar urtera dagoen egoerari buruz. Hori guztiori, hango eszenatokietako onenaz inguratuta: hasi Preservation Hall Jazz Band talde historikotik eta Katey Red bounce-kantarira arte, baita Galactic, Dr. John eta Trombone Shorty-ren lankidetzak ere.
Lehiaketatik kanpo
Juanmi Gutiérrez Márquez
Mundu osoan 10 milioi armeniar daude. Horietatik 3 milioi gaur egungo Armeniako errepublika independentearen mugen barruan bizi dira; gainerako 7 milioiak, berriz, hainbat herrialdetan sakabanatuta daude. Armeniar diaspora delakoa osatzen dute. Haiek guztiek, hala barrukoek nola kanpokoek, sentimendu bera daramate beren baitan, ia sakratua, Armenia aldi berean bikain eta atsekabetuarekiko.
Lehiaketatik kanpo
Rusudan Glurjidze
Georgia, 90eko hamarkada. Bi familia onik atera dira, gorputzez behintzat, Abjaziako autonomian izandako gerra labur baina suntsitzailetik. Irabazi duen aldeko kide direnez, galtzaileek bertan behera utzi dituzten etxeak egokituko zaizkie. Hala ere, ez dira gauza izango bizitza berri baketsu bat eraikitzeko.
Lehiaketatik kanpo
Olatz González Abrisketa, Jørgen Leth
Esku pilotari buruzko film dokumentala, pilotariaren eta pilotaren arteko harreman fatidikoaren inguruan ardaztua. Protagonistek beren partidarako pilota egokienak bilatzeko duten obsesioari jarraituz, modernitatea iritsita ere bere pasio existentziala alboratu ez duen herrialde batean barneratuko da filma.
Lehiaketatik kanpo
Ageda Kopla Taldea , Bego Vicario , Ibon Markaida , Kote Camacho , Arrate López Apellániz , Izibene Oñederra , Mariñe Arbeo , Oihana Leunda , Aitor Oñederra , Ximon Agirre , Jon Zurimendi , Xara Agirre , Irantzu Yaldebere , Andere Molinuevo , Iosune Etxarte , Malen Amenabar , Naiara Zuria Mauleón , Zaloa Ipiña , Alots Arregi , Roberto Zabarte , Jon Munarr
Santa Agata bezperako ospakizunaz baliatuta, Maialen Lujanbio bertsolariak genero-indarkeriaren aurkako salaketa gogorra egiten du. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren askotariko agerpenak salatzen ditu, baita indarkeria hori gainditzeko gure ezintasuna ere. Kopla horiek aitzakia hartuta, hogei euskal artista gaztek sorkuntza-lan kolektibo bat zuzendu dute, zenbait animazio-teknika erabilita.
Zinemira Kimuak
Mikel Rueda
Errepide bat ezerezaren erdian. Auto bat. Bizikleta bat. Bi pertsonaia bakarti, gauza beraren bila. Eta topo egingo dute.
Zinemira Kimuak
Asier Urbieta
Adem Lethani torturatu egin dute eta garaje abandonatu batean dago, eskuloturik. Eskuak lotzen dizkion soka apurtzen saiatzen da, baina 4 X 4 bat garajera sartuko da orduan, eta argia piztuko dute.
Zinemira Kimuak
Maria Elorza, Maider Fernandez Iriarte
Etxeko Andreen auzoa. Lo Ezinak Jotakoen distritua. Ama Ezezagunaren kioskoa. Emakume Bakartien lurpeko bidea. Gure hormek gure maiteak omentzen dituzte.
Zinemira Kimuak
Kepa Sojo
Euskal herri txiki batean, 1925ean, Mikel Martikorenaren emaztearen hilbeila egiten ari dira, Inge gaztearena, ustekabean hil baita. Herriko indar bizien bisita jaso dutelarik, Martin, familiaren patriarka, Joanes seme ertaina falta delako kezkaturik dago. Joanes, Teologia ikasi zuenetik, eroturik dabil, eta hara eta hona dabil mendian, hilen piztuerari buruz predikatzen.
Zinemira Kimuak
Alejandro Díaz Castaño
Maitanek sabaian itogin bat dutela jakinaraziko dio Iosuri, bere senarrari. Iosuk goiko pisura joko du, kontua argitzera, baina bisitak ustekabeak ekarriko dizkio.
Zinemira Kimuak
Jon Garaño, Jose Mari Goenaga
Bikote-harremana hautsi eta urte batzuetara, Taniak eta Joseanek topo egingo dute energia berriztagarriei buruzko kongresu batean. Taniak gauza asko ditu Joseani esateko...
Zinemira Kimuak