"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Oren Moverman zinemagileak The Messenger (2009) filmarekin egin zuen debuta zuzendari gisa, eta Berlineko zinema-jaialdian gidoirik onenaren Urrezko Hartza eskuratu zuen. Halaber, Oscar sarietarako bi proposamen izan zituen: gidoi onenarena eskuratzeko bata, eta bigarren gizonezko aktore onenarena lortzeko bestea (Woody Harrelson). Era berean, 2010eko Independent Spirit Awards sarietan gidoirik onenenaren eta opera prima onenaren sariak eskuratzeko proposatu zuten, eta Deauvilleko Amerikako Zinemaren Jaialdian epaimahaiaren sari nagusia eta nazioarteko kritikaren saria eskuratu zituen.