72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinemira
Zinemira
Eneko Olasagasti, Jone Karres
84 min.
Emakumeek Irungo eta Hondarribiko alardeetan parte hartzearen alde eta kontra daudenen sentimenduak dira film honen ardatza. Festak egun bat irauten du bi herrietan. Egun hori osorik erabiliko dugu gure historia kontatzeko. Lehenengo zatian, Alardea zer den ikusiko dugu, hasiera-hasieratik; haren historia, eszenaratzea, osaketa eta ezaugarriak. Bigarren zatian, gatazkaren hasieraz hitz egingo dugu, eta lehenengo urteetan, 90eko hamarkadan, izandako bilakaeraz. Hirugarren zatian, gaur egungo egoera aztertuko dugu, 2011 eta 2012koa, eta festaren orainari eta etorkizunari buruzko gogoeta egingo dugu.
Mireia Gabilondo
94 min.
Mundu mailako estreinaldia Nerea bizitza familiarra eta profesionala uztartu nahi dituen 38 urteko ama bat da. Egunkari bateko erredakzioan egiten du lan. Egun batetik bestera, ordea, bere bizitzan duen oreka eskasa bertan behera eroriko zaio Nereari, haren ama Luisa ospitalera eramango baitute memoria galera bat dela eta. Nerea errudun sentitzen da gaixotasunaren lehen arrastoak hasi zirenean erreakzionatu ez zuelako, eta orain, Luisaren ordulariak atzera salto nola egiten duen ikusiko du, iraganera jauzi nola egiten duen. Nereak bere amak ezkutuan zuen aurpegi bat ezagutuko du, beraien bien iraganeko bizipenen parekotasuna ikusiko du, beraien memorian bizi diren mamuen antzekotasuna.
Amaia Merino, Aitor Merino
94 min.
Mundu mailako estreinaldia "Asier eta biok batera hazi ginen Euskal Herriko kaleetan. Ondoren, ni Madrilera joan nintzen bizitzera. 2002an ETAn sartu zen Asier. Nola ulertarazi Madrilgo nire lagunei zerk eraman zuen niri ere ulertzeko zail egiten zaidan erabaki hori hartzera? Asier kartzelatik irtetean kamera bat hartu eta pelikula bat egitea erabaki nuen, galdera horri erantzuna bilatzen saiatzeko eta, zergatik ez, jarrerak hurbiltzeko. Hala ere, nire plana ez zen uste bezain erraza." (Aitor Merino)
Olivier van der Zee
80 min.
Urtero, uztailaren 7tik 14ra, San Ferminetako jaiek irauten duten zortzi egunetan, milaka pertsonak parte hartzen dute munduan adrenalina gehien sorrarazten duen ekitaldi arriskutsuenetako batean: Iruñeko entzierroak. Hauxe da Nafarroako hiriburuko kaleetan barrena zezenekin korri egiten dutenen historia. Kontatzeko trebezia izugarria duen film honetan inoiz ikusi ez bezalako irudiak ikusiko ditugu, Estafeta kalearen erdialdean, 270 metroko kable batean zintzilikaturiko abiadura handiko 3D kamerari esker.
Alfonso Andrés, Javier Barajas
80 min.
Mundu mailako estreinaldia Euskal kulturak eta bere jatorri misteriotsuek zenbait goi-kargu nazi erakarri zituzten. Ondorioz, Heinrich Himmler bera etorri zen Donostiara 1940ko urrian, eta izaera antropologiko hainbat film dokumental egin zituzten. Haietatik bakarra geratzen da, Im lande der Basken (Euskaldunen lurraldean). Filma 1941 eta 1942 artean errodatu zuen zinemagile alemaniar talde batek, eta Herbert Brieger ospetsuak zuzendu zuen.
Enara Goikoetxea, Monika Zumeta
82 min.
Mundu mailako estreinaldia José Luis Zumeta margolariak desordutan egiten du lan Arribeko (Nafarroa) autobus-garaje zahar batean kokaturiko bere tailerrean. Oraingoan, 200x133 neurriko bi margorekin ari da. Bere asmoa haiek Donostiako suhiltzaileen eraikin zaharrean erakustea da. Lan horien sormen-prozesua da dokumental honen muina. Margolariak lehen aldiz erakutsiko du, kamera baten aurrean, bereizgarri duen barru-barruko sormen prozesu bakana. Grabaketa-taldeak jarraipen trinkoa egingo dio: artistak mihisea eraikitzeko ematen dituen lehen urratsekin hasi, obren sorkuntzarekin jarraitu, eta haien erakusketarekin amaituko da.
Jorge Gil Munarriz
87 min.
Lourdes eta Mentxu Arrieta arazo larri batekin jaio ziren: ahizpak izan arren, eta ia denbora guztian elkarrekin egon arren, beren gorputzek ez zieten komunikatzen uzten. Ezin zituzten eskuak erabili, ezta ahotsa ere. Egun batean, ordea, beren formula aurkitu zuten; komunikazio-metodo berri bat, inongo aurrekaririk ez duena, eta, askoren ustez, inoiz funtzionatuko ez zuena. Isiltasunean hitz egiten den lengoaia bat, eta erabat ezkutuan egon dena. Orain arte, behintzat.
David Arratibel
54 min.
Dokumental honetan, David Arratibel zuzendariak bere esperientzia deskribatuko du: "Egun hartan, hots fantasma bat sortu zen nire buruan: txistu bat, nik bakarrik entzun nezakeen txitxar-soinu bat. Edo, agian beste norbaitek ere entzungo zuen? Pertsona gehienek bezalaxe, isiltasunari ihes egiten nion nire barrua ez entzuteko".
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: