"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mundu mailako estreinaldia
"Asier eta biok batera hazi ginen Euskal Herriko kaleetan. Ondoren, ni Madrilera joan nintzen bizitzera. 2002an ETAn sartu zen Asier. Nola ulertarazi Madrilgo nire lagunei zerk eraman zuen niri ere ulertzeko zail egiten zaidan erabaki hori hartzera? Asier kartzelatik irtetean kamera bat hartu eta pelikula bat egitea erabaki nuen, galdera horri erantzuna bilatzen saiatzeko eta, zergatik ez, jarrerak hurbiltzeko. Hala ere, nire plana ez zen uste bezain erraza." (Aitor Merino)