"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Emakumeek Irungo eta Hondarribiko alardeetan parte hartzearen alde eta kontra daudenen sentimenduak dira film honen ardatza. Festak egun bat irauten du bi herrietan. Egun hori osorik erabiliko dugu gure historia kontatzeko. Lehenengo zatian, Alardea zer den ikusiko dugu, hasiera-hasieratik; haren historia, eszenaratzea, osaketa eta ezaugarriak. Bigarren zatian, gatazkaren hasieraz hitz egingo dugu, eta lehenengo urteetan, 90eko hamarkadan, izandako bilakaeraz. Hirugarren zatian, gaur egungo egoera aztertuko dugu, 2011 eta 2012koa, eta festaren orainari eta etorkizunari buruzko gogoeta egingo dugu.