72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Atzera begirako klasikoa. Nagisa Oshima
Atzera begirako klasikoa. Nagisa Oshima
Nagisa Oshima
JAPONIA  1959
62 min.
Bere opera prima honetan, Japoniako “mirari ekonomikoak” atzean utziriko izakienganako interesa erakutsiko du Oshimak, eta horretarako Masaoren kontakizunaz baliatuko da: Masao nerabeak gaixo dagoen ama eta ezintasun psikikoa duen arreba hil beharko ditu.
Nagisa Oshima
Japonia  1959
6 min. Film laburra
Oshimaren lehen garaietako lana; zuzendariak film luzerako jauzia eman baino lehen eginiko sustapen-trailer faltsu bat.
Nagisa Oshima
JAPONIA  1960
96 min.
1960ko hamarkadako Japoniako gazte “haserreen” belaunaldiari buruzko erretratua. Istorioa eskrupulurik gabeko Kiyoshi gaztearen eta Makoto erakargarriaren harreman zurrunbilotsuaren inguruan dago eraikita. Makotok Kiyoshiri lagunduko dio, berarekin oheratu nahi duten gizon helduei xantaia egiten.
Nagisa Oshima
JAPONIA  1960
87 min.
Osakako bazterreko auzoetako bizitza marjinalari buruzko kronika da hau. Prostituta bat izango da gizarte-fresko klaustrofobiko honetako protagonista eta negozio ilun baten jabea: bizirauteko beren odola saldu beharrean dauden pertsonen odol-trafikoa.
Nagisa Oshima
JAPONIA  1960
107 min.
Argi eta garbi politikoa den Oshimaren lehenengo lana da hau, eta ideologia ezkertiarreko Japoniako ikasleen Zenkyoto mugimenduaren barruan sorturiko tentsioak deskribatuko ditu. Estilo bisual harrigarriko lan honek primeran islatzen du belaunaldi oso baten desengainu ideologikoa.
Nagisa Oshima
Japonia  1961
105 min.
Kenzaburo Oé idazlearen eleberri batean oinarritutako eta II. Mundu Gerran giroturiko filma. Herri txiki bateko biztanleek pilotu afroamerikar bat harrapatuko dute. Agertoki horretan, Oshimak Japoniako gizartearen erradiografia errukigabea marraztuko du
Nagisa Oshima
Japonia  1962
101 min.
Oshima zinema historikoan barneratuko da XVII. mendeko shogunaldiaren aurkako nekazari-iraultza baten lider izan zen Shiro Amakusa erreboltari kristauaren historiaren bitartez. Etorkizunari eta 1960ko hamarkadako errepresio politikoari buruzko metafora eraikitzeko aitzakia gisa erabiliko du iragana zuzendariak.
Nagisa Oshima
Japonia  1964
90 min.
Atmosfera beltz, itogarri eta malenkoniatsuko film honetan, gizon bat hil duen beste gizon batek krimenaren lekuko baten xantaia jasango du. Prostituzioaren eta pornografiaren labirintoetan barrena eginiko bidaia, eta Yakuza anfitrioiaren rolean.
Nagisa Oshima
Japonia  1965
24 min. Film laburra
Hego Korean errodaturiko film labur dokumentala. Oshimak Taegu hiriaren aldirietan bizi den eta anai-arrebak mantentzeko mota guztietako lanak egin behar dituen Yunbogi haurraren bizipenak kontatuko dizkigu.
Nagisa Oshima
Japonia  1966
99 min.
Japoniar gizartea markatzen duten sexualtasunari eta indarkeriari buruzko azterlana. Emakumeak bortxatu eta hiltzen dituen gizon baten erretratua eraikiko du filmean Oshimak, haren emaztearen eta biktimetako baten oroitzapenen bitartez. Zuzendariaren lanik amorratu eta latzenetako bat.
Nagisa Oshima
Japonia  1967
117 min.
Oshimak Sampei Shirato artistaren manga ezagun bat eraman zuen zinemara animaziozko zinemari eginiko ekarpen harrigarri honetan. Lan esperimental honek modu oso berezi eta ezohikoan ulertaraziko digu du genero hori.
Nagisa Oshima
Japonia  1967
103 min.
Oshimak sexuarekin eta abesti lizunekin obsesionatuta dauden institutuko lau ikasleren odisea jarraituko du. Zuzendariaren ohiko gaiei (itotako desioa eta sexuen arteko harreman zailak) buruzko fantasia tragikomiko, delirante eta groteskoa.
Nagisa Oshima
Japonia  1967
98 min.
Oshimak shinju japoniar tradizioari (bi maitaleren suizidio bikoitza) helduko dio bere lan enigmatikoenetako bat den honetan. Garaiko abangoardia artistikoek elkar egiten dute estetika fineko film fatalista eta tragiko honetan.
Nagisa Oshima
Japonia  1968
117 min.
Heriotzara kondenatuta egon arren urkatzetik bizirik irtengo den korear baten zoritxarrak jarraituko ditu satira beltz honek. Egiazko gertaera batean oinarrituriko filmak erakutsiko digu zenbaterainoko etekina atera zien Oshimak Europako zinema modernoaren irakaskuntzei.
Nagisa Oshima
Japonia  1968
80 min.
Japoniako gizarteak berezko duen xenofobiaren aurkako salaketa ausarta: hiru ikasle kostaldeko herrixka batera joango dira oporrak igarotzera. Hara iristean, koreartzat joko dituzte, eta bertakoek, zinez gorroto dute gutxiengo etniko hori.
Nagisa Oshima
Japonia  1969
96 min.
Liburu-lapur batek Tokioko Shinjuku auzoan biziko dituen peripeziak dira abangoardiako antzerkian inspiraturiko collage-film honen oinarria; gaia, berriz, sexualitatearen eta aktibismo politikoaren arteko ezkutuko lotura.
Nagisa Oshima
Japonia  1969
97 min.
Egiazko gertaera ilun bat izango da, berriz ere, Oshimaren inspirazioa gizartearen ustelkeriari buruzko diskurtso zuzen eta biribilena egiteko: haur baten gurasoek beren semea erabiliko dute zirkulazio-istripuen biktima izan den itxurak egiteko eta gero kalte-ordainak kobratu ahal izateko.
Courtesy of TIFF Film Reference Library
© Courtesy of TIFF Film Reference Library
Nagisa Oshima
Japonia  1970
94 min.
Oshimak aktore ez-profesionalekin hilabetean errodaturiko lana. Underground zinemaren espiritu garbia du eta dokumentaletik gertu dagoen estetika. Garaiko Japoniako kontrakulturaren lekuko baliotsua.
Nagisa Oshima
Japonia  1971
123 min.
Japoniar tradizio ohoragarrienak agerian utziko ditu satira zorrotz honek, abiapuntu gisa jendearen itxuraren atzean ezkutatzen diren tentsio guztiak azaleratuko dituen ezkontza-zeremonia bat hartuta.
Nagisa Oshima
Japonia  1972
96 min.
Okinawa uhartean girotuta dagoen kontakizun gazi-gozo honek erakutsiko digu nola baldintzatu zuen gazte-belaunaldi oso bat iragan traumatiko batek: II. Mundu Gerrak eta Japoniaren okupazioak.
Nagisa Oshima
Japonia-Frantzia  1976
98 min.
Oshima mundu osoan ospetsu egin zuen filma, sexualitatea zineman tratatzeko moduan garai berri bat ireki zuena. Bere maitalea hil eta zikiratu zuen Sada Abe izeneko emakumearen egiazko historia da, Oshimaren eskuetan sexuaren botere subertsiboari buruzko printzipio adierazpen bilakatuta.
Nagisa Oshima
Japonia-Frantzia  1978
106 min.
Oshimak Japoniako zineman hain ohikoa den kaidan-eiga (mamuen kontakizuna) tradizioa bilduko du gizartearen tabuei aurre egingo dien amodio istorio sutsu eta tragiko bati buruzko film eder hau eraikitzeko.
Nagisa Oshima
Japonia-Erresuma Batua  1982
123 min.
Nazioarteko koprodukzio honetan izar ospetsuek egin zuten lan; besteak beste, David Bowie, Ryuichi Sakamoto eta Takeshi Kitano artistek. Lehen begi-kolpean gerran giroturiko film tradizionala badirudi ere, desioaren amildegiei buruz eginiko azterketa berri bat bilakatuko da amaieran.
Nagisa Oshima
Frantzia-AEB  1986
97 min.
Oshima urrats bat harago joango da sexu-harremanak baldintzatzen dituzten mugak eta tabuak etengabe proban jartzeko bere ahaleginean. Charlotte Ramplingek ezkonduta dagoen emakume burges baten rola egingo du. Egun batean, harreman bat hasiko du ustekabeko maitale batekin: txinpantze bat.
Nagisa Oshima
Japonia-Erresuma Batua  1991
50 min.
Oshimak bere amaren eta hura jaio zen hiriaren (Kyoto) erretratua egin zuen dokumental honen bitartez. Argazki, margo eta grabatu zaharrak, eta berak filmaturiko metrajeak osatzen dute tenpluen hiri eta Japoniako hiriburu ohiari buruzko fresko hau.
Courtesy of BFI
© Courtesy of BFI
Nagisa Oshima
Japonia-Erresuma Batua  1995
52 min.
British Film Institutek ekoitziriko dokumental hau Japoniako zinemaren ehun urtetan barrena eginiko ibilbidea da, historia horretako protagonista handietako baten eskutik: Nagisa Oshima.
Nagisa Oshima
Japonia-Frantzia-Erresuma Batua  2000
100 min.
Azken filmean bere filmografia osoan obsesionatu zuten gaiei buruzko sintesia proposatu zuen Oshimak. Samuraien zinemari helduko dio, baina oso ezohiko ikuspegi batetik: harreman homosexualak haien mundu itxiaren barruan.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: