Ari Folman
ISRAEL-FRANTZIA-ALEMANIA-AEB-FINLANDIA-SUITZA-BELGIKA-AUSTRALIA
2013
90 min.
Helduentzako animazioak azken urteetan sortu duen ekoizpenik txalotu eta garrantzitsuenetako bat da hau, ingelesezkoa ez den film onenaren Urrezko Globoaren irabazle, gainera. Animazioa eta ikerketa historikoa elkartzen dira hemen, Ekialde Ertainaren hurbileko historiako pasarte lazgarrienetako bat argitzeko.
Toe Yuen
Animazio-zinemako bitxi honek Annecyko zinema-jaialdia irabazi zuen 2003an, eta Hong Kongeko komiki ezagun batean dago oinarrituta. Filmak helduen bizitzari buruzko ikuspegi berezia erakutsiko digu, erantzun baino galdera gehiago duen McDull txerritxoarena, hain zuzen.
Richard Linklater
Richard Linklater zuzendariak, AEBetako egungo zinemagile pertsonal eta harrigarrienetako batek, ezin zuen animaziozko film konbentzionala egin: existentziaren eta inguratzen gaituen munduaren zentzuari buruzko azterketa filosofiko bat.
Bill Plympton
Bill Plympton animazioaren maisu lotsagabeak bere estilo imitaezina erabili du 50eko hamarkadako gazte-zinemari, tupe amaigabeen institutuko komediari, rock musikari, moto azkarrei, mutil ederrei eta dantzaldiko erreginei omenaldia egiteko. Baina, hori guztia, noski, humore beltz eta borondate satiriko ugariz jantzita.
Masaaki Yuasa
Japoniako komiki underground ezagun baten egokitzapen honek maisuki batzen ditu hainbat animazio-teknika, eta komiki-marrazkigile izatearekin obsesionatuta dagoen Nishi gaztearen peripezia harrigarriak kontatuko dizkigu.
Áron Gauder, Erik Novak
Animazio-zinemak kalea hartu du: batzuen ustez “Hungariako South Park” den film honek Annecyko jaialdia irabazi zuen, eta ijitoak, arabiarrak, txinatarrak eta hungariarrak bizi diren Budapesteko auzo bateko bizitzaren karikaturazko kronika da.
Stephen Quay, Timothy Quay
ALEMANIA-ERRESUMA BATUA-FRANTZIA
2005
99 min.
Quay anaiak animazio-zinema modernoak eman dituen artista erostezin eta irudimen handienekoak dira. Egin duten bigarren film luze honetan stop-motion teknikak erabili dituzte sendagile makur batek bahitu eta automata bihurtu nahi duen opera-abeslari bati buruzko ipuin gotikoa kontatzeko.
Miguelanxo Prado
ESPAINIA-PORTUGAL
2006
75 min.
Gure herrialdean egin diren animazioko ekoizpen atipiko eta harrigarrienetako bat da; Miguelanxo Prado marrazkigile galegoak animaturiko olio-pinturen bitartez sorturiko poema bisual eta musikala.
Satoshi Kon
Satoshi Kon Japoniako anime generoaren izen handietako baten testamentu-film hau zientzia-fikziozko fantasia bikaina da, eta tratamendu bisual ikusgarria du: zer gertatzen da besteen ametsetan sartzeko gaitasuna dugunean?
Anders Morgenthaler
DANIMARKA-ALEMANIA
2006
80 min.
Azken urteetako animazio-zinemak eman duen ekoizpen polemikoenetako bat. Biolentziaz beteriko film erdigarri honek misiolari batek bere arrebaren heriotzagatik mendekua hartzeko pornografiaren industriaren aurka egiten duen gurutzadaz hitz egingo digu. Ez da, inondik ere, familia osoarentzako filma.
Mamoru Oshii
Mockumentary honek Japoniaren historia kritikoa proposatuko digu, gerra ondorengo garaitik gaur arte, eta horretarako sintesi-lan izugarria egiten du animazio-teknika berritzaileen collageaz baliatuta; guztia, Ghost in the Shell eta Avalon animeen sortzaile Mamoru Oshiiri esker.
Blutch, Charles Burns, Marie Caillou, Pierre di Sciullo, Lorenzo Mattotti, Richard McGuire
Ilustrazioaren eta marrazkigintzaren munduko prestigio handiko izenak batu dira hainbat episodioko film honetan, beren estilo pertsonalekin gizakiak dituen beldurrik handienak islatzeko. Iluntasunerako bidaiak inoiz izan dituen trazurik ederrenak.
Tatia Rosenthal
ISRAEL-AUSTRALIA
2008
78 min.
Stop-motion teknikarekin eginiko lan honek Etgar Keret idazle israeldarraren bi kontakizun labur egokitu ditu. Historia-bilduma honetan apartamentu bloke bateko bizilagunak, haien eguneroko arazoak eta beren bizitzei zentzua aurkitzeko bilaketa dira protagonista.
Wes Anderson
Wes Andersonek Roald Dahl idazlearen kontakizun bat egokitzea aukeratu du animazio-zinemako bere lehen lanerako. Pertsonaien ahotsak egiteko, gainera, Hollywoodeko izar handien babesa izan du. Familia-zinema hutsetik harago, Anderson familiari, haien zoriontasunei eta atsekabeei buruzko gogoeta gazi-gozoetara itzuli da.
Adam Elliot
Sariak jaso ditu animazio-jaialdi ospetsuetan, esaterako Annecyn eta Ottawan, lehen begiratuan ezinezkoa dirudien gutun-bidezko laguntasun bati buruzko historia samur honek. Protagonistak: Melbourneko neskatila bakarti bat eta New Yorken bizi den eta Asperger Sindromea duen berrogei urtetik gorako gizon obeso bat. Lortuko al dute inoiz aurrez aurre ikustea?
Tarik Saleh
SUEDIA-DANIMARKA-NORVEGIA
2009
86 min.
Manipulaturiko eta ordenagailuz animaturiko argazkietan oinarrituriko teknika sofistikatua erabiltzen du film honek etorkizun hurbileko irudimenezko Europako bizitzari buruzko alegia klaustrofobikoa eraikitzeko. Vincent Gallo, Juliette Lewis eta Stellan Skarsgård daude ahotsen atzean.
Fernando Trueba, Javier Mariscal, Tono Errando
ESPAINIA-ERRESUMA BATUA
2010
90 min.
Fernando Trueba zinemagilearen eta Javier Mariscal diseinatzailearen arteko topaketaren emaitza da hauxe; Oscar sarietarako izendatu zuten eta Goya saria eta Europako Zinemaren Saria irabazi zituen filmak. Amodio-istorio baten bitartez Kubako musikan barrena eginiko bidaia argitsua.
Tomás Lunák
TXEKIAR ERREPUBLIKA-ALEMANIA
2011
84 min.
Rudis & Jaromir artista grafikoen eleberri ezagun batean oinarrituriko zuri-beltzeko kontakizun honek, iraganeko mamuengatik atsekabetuta bizi den Poloniako mugako tren-geltoki bateko burua du protagonista.
Ignacio Ferreras
Azken urteetako jaialdietan sari gehien izan duen Espainiako animazio-ekoizpen hau 59. Donostia Zinemaldian estreinatu zuten. Paco Rocak idatzitako izenburu bereko eleberriaren egokitzapen zaindua da. Hirugarren adinekoen egoitza bateko biztanleen bizitzari buruzko erretratu sentikorra.
Anca Damian
ERRUMANIA-POLONIA
2011
73 min.
Elkartu al daitezke animazio-zinema eta dokumentala? Annecyko jaialdia irabazi zuen film honek posible izateaz gain desiragarria ere badela erakutsiko digu: animazio-lan ikusgarri honek Claudiu Crulic errumaniarraren egiazko istorioa berregingo du. Crulic Polonian atxilotu zuten bere hitzetan inoiz egin ez zuen delitu bategatik.
Sang-ho Yeun
Hego Koreako azken urteetako animazioaren errebelazioa izan zen Seulgo institutu bateko ikasleen arteko botere-borrokei buruzko kronika indartsu hau: ikasle izandako bi gizonek beren bizitzak markatu zituen ikaskide bat gogoratuko dute.
Carlos Osuna
Animazio-zinemak ere konta ditzake eguneroko historia hurbilak; esaterako, Antonio Farfan notario laguntzailearena. Farfan sinetsita dago bere porrot profesionala eta sentimentala bere itxura fisiko kaskarraren ondorio direla. Norbaitek ez duela zertan hala izan erakusten dion arte.
Jean-François Laguionie
FRANTZIA-BELGIKA
2011
76 min.
Bizitza al dute koadro bateko pertsonaiek? Animazio-ariketa zoragarri honen protagonistak margolari batek amaitu gabe utzi zuen koadro bateko biztanleak dira: erabat margotuta dauden figurak, kolorerik ez dutenak eta zirriborro huts direnak.
Eric Khoo
Yoshihiro Tatsumi manga-marrazkigilearen bizitzari eta obrari buruzko erretratu eder honek artistaren memoriak eta bere kontakizun ospetsuen eta erdigarrienak uztartzen ditu, jatorrizkoaren edertasuna gordetzen duen estilo bisual oso zaindu bati esker.
Bill Jones, Jeff Simpson, Ben Timlett
ERRESUMA BATUA
2012
83 min.
1989an hil zen Graham Chapman, Monty Python talde komikoaren sortzaileetako bat. Orain, haren memoriak, “Gezurti baten autobiografia”, pantailara iritsi dira, animazioaren laguntzaz. Gerta liteke kontaturiko guztia ez egia izatea, baina horrek ez dio egiazkotasunik kentzen.