72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa
Jeremy Hatcher
Txile 
15 min. Film laburra
Danielek 12 urte ditu eta goi gizarte klaseko mutila da. Termetan oporretan dela, bere gurasoak dibortziatu egingo direla jakingo du. Daniel bere sentimenduak ezkutatzen saiatuko da, eta itxurak egingo ditu familiaren eta tokiko jendearen aurrean, baina bere anaia txikiarekin izandako gertaera batek agerian utziko ditu bere frustrazioak eta indarkeria psikologiko guztia fisiko bilakatuko da.
Jeffrey Frígula
Espainia 
13 min. Film laburra
Kamuflaje-prozesu baten bidez “mandatariak” esperimentu handi batean sartuko du hautatutako subjektua. Helburua: haren osotasun psikologiko eta emozionala apurtzea. Normalean, mandatariak ez dira berdeak izaten eta ez dute antenarik buruan; oraingoan, helburua 8 urteko haurra da.
Jeroen Bogaert
Erresuma Batua - Belgika 
22 min. Film laburra
Mila 12 urteko neska errebeldea da eta, ezkutuan, Sam bizilagunarekin dago maiteminduta. Sam entrenatzailea da eta 40 urte ditu. Sam Italiara doala eta han, gutxienez, urtebete igaroko duela jakitean, Milak harekin joateko plan bat asmatuko du.
Gabriel Azorín
Espainia 
18 min. Film laburra
Rafa, Lucas eta Jorge lagun-minak elkarrekin daude txikiak zirenetik, eta asteburu bat landan igarotzea erabakiko dute. Festa eta alkohol gau baten ostean, galgo batzuk basoan barrena paseatzera eramatea erabakiko dute. Jorgeren deskuidu bategatik, galdu egingo dituzte txakurrak. Garrantzi handiegirik eman gabe eta lurrean botata, euren artean guztia ezin hobe doala dirudi. Barreak, distentsioa eta lasaitasuna dira nagusi, Lucas eta Rafa Jorge desagertu egin dela konturatzen diren arte.
Yuval Hameiri
Israel 
9 min. Film laburra
Oso baliabide gutxi erabilita, gizon batek galdutako oroitzapen bat berregingo du: amarekin igarotako azken egunarena. Objektuek bizitza propioa izango dute dagoeneko igaro den momentu bat berpizteko saiakera etsian.
Dania Reymond
Frantzia 
17 min. Film laburra
Jeanne ospitale psikiatriko batean dago sartuta: Joana Arc-ekoa dela dio.Joana Arc-ekoaren prozesuari buruzko artxiboko dokumentuetatik egokituriko lana.
Orit Fouks Rotem
Israel 
20 min. Film laburra
Alma, zinema-zuzendari gaztea, idatzi duen filmaren gidoiko indarkeria-eszena baterako emakumezko eta gizonezko aktore banaren bila ari da. Eszena hori da gidoiaren muina. Probatara aurkeztu direnetatik batek ere ez du asmatu eszenari behar duen zirrara ematen. Krisi une batean, protagonistaren rola berak egitea erabakiko du Almak. Eszenak egiazko itxura hartuko du, baina Almak errealitatearen kontrola galduko du.
Ernesto Martínez Bucio
Mexiko 
16 min. Film laburra
Javierrek eta Elisak pertsona bat hil dute. Mariak, Javierren amak, semeari lagundu edo ez erabaki beharko du.
Gabriel Gauchet
Erresuma Batua 
16 min. Film laburra
Langabezian dagoen eta 55 urte dituen Richard 3 minutu berandu iritsiko da enplegu-bulegora. Haren aholkularia estututa dago lan egiten duen sistemak dituen mugengatik, eta zigortu egin beharko du atzerapenagatik. Miserian ez gehiago erortzeko, Richardek muturreko neurriak hartuko ditu.Londresen 2011n izandako gatazken ondoriozko gertakizunetan eta David Cameron lehen ministroak egin zuen diskurtso lotsagarrian oinarrituta, The Mass of Men filmak errepresioaren, desilusioaren eta apatiaren arriskuei buruzko begirada latza eskainiko digu.
Daniel Kvitko
Kuba 
12 min. Film laburra
Abelardo Kubako iraultzako armada erreboltariko borrokalari izan zen gaztetan. Orain, zahartuta, etxetik alde egin beharko du bere etxe xumea erortzear baitago. Etxe berrian dela, Bella emaztearekin, bi predikatzaile ebanjelikoren bisita jasoko du. Ez haien diskurtso erlijiosoak, ez zailtasun materialek, ez dute Abelardoren ideologia sendoa aldatzerik lortuko.
Eduardo Williams
Argentina 
17 min. Film laburra
Istripuak gazte-talde bat beren auzoko teilatuen gainetik, beren suntsipenetik igarota, lurraren sakoneraino eramango du.
Simon Filliot
Frantzia 
10 min. Film laburra
Ez da batere erraza okertutako ume bat zuzentzea.
Aleksandra Terpinska
Polonia 
18 min. Film laburra
All Souls' Day lanak Lenaren hemezortzigarren urteurreneko istorioa kontatuko ditu. Lena bere familiarekin lotura afektiboak sortzen saiatzen ari da. Hildakoen Egunean, hildakoekin harremanetan jartzeko eta norberaren errotara itzultzeko egunean, gure protagonistak bere arazoekiko eta familiarekin duen egoera konplexuarekiko jarrera aldatzeko indarra topatuko du. Egunean zehar gertatuko den guztiak hankaz gora jarriko du Lenak bere familiaz eta bere buruaz duen iritzia.
Goran Mihailov
Errumania 
19 min. Film laburra
Bi maitale. Egun handi bat. Denak perfektua izan beharko luke.
Sylvain Coisne
Frantzia - Alemania 
9 min. Film laburra
Amélie eta Flora hemezortzi urteko bi lagun dira, eta beti daude elkarrekin. Institutua amaitu ostean, kanpin egitera joango dira laku batera. Jende-talde gazte batek egoera guztiz berezia sortuko du, eta agerian utziko du bien artean dagoen lehia. Bizitza berri baten ateetan direla, egoerak proban jarriko du nesken arteko laguntasuna.
Lehiaketatik kanpo
Friederike Fiek
Alemania - Frantzia 
9 min. Film laburra
Katharine Johnsonen ezkonbizitza ona da, baina hotz samarra. Bere senarra, Robert, Nikola Tesla asmatzaile irudikorraren babesleetako bat da. Katharine txundituta dago Teslak bere lanarekiko duen pasioarekin. Teslak zauriak jasango ditu istripu batean, eta Katharine hark lanarekiko duen grinak akabatuko duen beldur da. Orduan, senarrarekin Teslaren laborategia bisitatzen ari dela, Katharinek garai batean zin egin ziona gogoratuko dio –senarraren borondatearen aurka–: azken proiektuaren ostean, alegia, orain lantzen ari denaren ostean, atsedenaldi bat hartuko duela.
Lehiaketatik kanpo
Boaz Debby , Michael Lennox, Simon Dolensky , Tomás Kratochvíl, Igor Sereg
Kroazia - Erresuma Batua - Israel - Alemania - Txekair Errepublika 
71 min.
Goiza da Israelen. Nira lanera doa. Ahmad ere lanera doa Londresen, Ralf Kolonian eta apez bat Pragan. Matija kroaziarra ere lanera doa. Tira, ez, baina lanera balioa bezala jokatuko du. Arnasestuka dagoen gazte batek eten egingo du Ahmadek egunero autobus gorrian egiten duen ibilbidea. Nira bere ikasleek harentzat konposatu duten rap abestiak etengo du. Pragak ez zuen abestietarako umorerik egun horretan, lotan luzeago geratzeko baizik. Norbait lo geratuko da, eta beste norbait maitemindu; halaxe gertatuko zaio Ralfi. Dena dela, guztiak ere erleen desagertzeari buruzko albistea entzuten ari ziren, eta gauzak ahal zuten ondoen egiten, bakoitza bere “erlauntzean”: Zagreb, Jerusalem, Londres, Kolonia, Praga.
Lehiaketatik kanpo
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: