"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Abelardo Kubako iraultzako armada erreboltariko borrokalari izan zen gaztetan. Orain, zahartuta, etxetik alde egin beharko du bere etxe xumea erortzear baitago. Etxe berrian dela, Bella emaztearekin, bi predikatzaile ebanjelikoren bisita jasoko du. Ez haien diskurtso erlijiosoak, ez zailtasun materialek, ez dute Abelardoren ideologia sendoa aldatzerik lortuko.