"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Langabezian dagoen eta 55 urte dituen Richard 3 minutu berandu iritsiko da enplegu-bulegora. Haren aholkularia estututa dago lan egiten duen sistemak dituen mugengatik, eta zigortu egin beharko du atzerapenagatik. Miserian ez gehiago erortzeko, Richardek muturreko neurriak hartuko ditu.
Londresen 2011n izandako gatazken ondoriozko gertakizunetan eta David Cameron lehen ministroak egin zuen diskurtso lotsagarrian oinarrituta, The Mass of Men filmak errepresioaren, desilusioaren eta apatiaren arriskuei buruzko begirada latza eskainiko digu.