72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zinemira - Euskadiko Filmategiaren zaharberritze-lanak
Zinemira - Euskadiko Filmategiaren zaharberritze-lanak
Gotzon Elortza
Espainia 
15 min. Film laburra
Aberriaren inguruko hausnarketa sakona eta berezia. Baserri giroko Euskal Herriaren ikuspegia islatzen du garaiko euskal kulturaren ikur ziren Valentin Enbeita eta Jon Lopategi bertsolariekin eta Victor Olaeta dantzariarekin. Garaiko zentsurari izkin egiteko, Erria izenburua jarri zion Elortzak filmari.
Gotzon Elortza
Espainia 
26 min.
Bermeotik hasi eta Gernikan bukatzen da filmaren ibilbidea. Bermeoko portuko arrantza giroaren kresal usainetik, Gernikako arbolaren sustraietara garamatzan bidai magikoa.
Gotzon Elortza
Espainia 
23 min.
Gaur egun modan dauden bidaietako erreportaje bat bailitzan, Ereagako hondartzatik Matxitxako lurmuturrera bitarteko ibilbidea erakusten du film honek. Herri eta hondartzetako ikuspegi paregabeak eskaintzen ditu.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: