72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Telebistako emanaldi bereziak
Telebistako emanaldi bereziak
Ana Murugarren
Espainia 
150 min. Saila
El precio de la libertad thriller politikoak 60ko hamarkadatik 80kora bitarteko Euskal Herria deskribatzen du, Mario Onaindia ardatz hartuta. Onaindia etakide izan zen frankismo garaian, eta heriotza zigorra ezarri zioten Burgoseko Prozesuan. Handik urte batzuetara, ETA politiko militarra desegitea lortu zuen.
Jordi Frades
Espainia 
70 min.
Elisabet eta Alfontso neba-arrebak zoriontsu bizi dira Arévalon, beren ama Elisabet Portugalgoarekin, Joan II.a Gaztelakoaren alargunarekin. Baina, egun zorigaiztoko batean, indarrez eramango dituzte Segoviako gortera Henrike IV.a osabak aginduta, azken horren emazte Joana Avisekoa haurdun baitago. Irrikatutako haurdunaldia, inondik ere; ondorerik gabe urteak eman ostean, erregea inpotente ote zen zurrumurruak hasita baitzeuden. Elisabet eta Alfontso erreginaren zaintzapean geratuko dira, mespretxatu egingo baditu ere. Baina aldi berean beldurra ere izango die, Elisabet eta Alfontso espero duen alabaren etorkizunarentzako mehatxu direla irudituko baitzaio.
Andrés Luque
Espainia 
101 min.
Urtain filmak pisu astunetako Europako txapeldun ohiaren bizitzaren berri ematen du; ospe eta sona handia izanik ere, arrakastak bizitza hondatu zion. Hortik abiatuta, mito haren nondik norakoa eta jatorria aztertuko ditu filmak. Agertoki gisa, boxeo-ringa; bertan, aktoreak pertsonaia desberdin bilakatu eta hainbat erregistro mamituko dira, tristura eta umorea nahasirik. Horrez gain, Urtain lanak frankismo garaiko gizartea erakutsiko digu, boxeolari euskaldunaren berri emanez.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: