"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
El precio de la libertad thriller politikoak 60ko hamarkadatik 80kora bitarteko Euskal Herria deskribatzen du, Mario Onaindia ardatz hartuta. Onaindia etakide izan zen frankismo garaian, eta heriotza zigorra ezarri zioten Burgoseko Prozesuan. Handik urte batzuetara, ETA politiko militarra desegitea lortu zuen.


