72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
Peter Mullan
Erresuma Batua-Frantzia-Italia 
124 min.
Glasgow, 1973. John McGill bigarren hezkuntzan sartzear dago. Mutiko azkarra da, sentikorra eta ikasteko gogo handia du, baina guztia kontran dauka. Bere familia oso behartsua da, eta aita benetan gorroto du, mozkorra eta zakarra baita. Irakasleak ere bere aurka ditu hasiera-hasieratik eta anaia zaharrena Bennyk eginiko "bekatuengatik" zigortzen dute. Ned taldeak, ingelesez Non Educated Delinquent edo heziketarik gabeko delinkuenteak esan nahi du. Mutil gaiztoak dira, armatuak eta harroputzak: droga merkeak, glam rocka, sexua, indarkeria eta adiskidetasuna. Bertako munstroak eta heroiak. Bennyren ospeak babesten du anaia. Beldurrez, saminez eta amorruz beterik, Johnek erabaki bat hartuko du. Inork ez badio aukerarik eman nahi, doazela guztiak pikutara! Kaleko bizitza basatian sartuko da. Amorruak eta frustrazioak gero eta urrunago eramango dute, hutsik dagoen horma baten aurrean bakarrik geratuko den arte. Ez dago etorkizunik. Eta orduan, askatzeko aukera ustekabeko eta zoragarri bat agertuko zaio aurrean.
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
Felipe Cazals
Mexiko 
100 min.
Pancho Villak, 1916an Columbus (Mexiko Berria) herrixkaren inbasioan jasandako porrotaren ondoren, atzera egingo du eta Guerrero hirian hankan zaurituko dute Carranzaren aldeko tropek. Mexikoko lurraldean dauden estatubatuarrek jazarpen masiboa jarriko dute martxan Villa bizirik ala hilik harrapatzeko. Osasunez makal dagoen Villa, mendien sakontasunean ezkutatuko da. Chicogrande Villaren aldeko gaztearen erantzukizuna harentzat laguntza medikoa lortzea izango da, eta horretarako bere bizia ere sakrifikatzeko prest dago.
Gilles Paquet-Brenner
Frantzia 
111 min.
2002ko maiatzean, Parisen bizitzen hogei urte zeraman Julia Jarmond kazetariari judutarren aurkako sarekadaren hirurogeigarren urteurrenarekin loturiko artikulua idaztea eskatu zioten. Bertrand Tézac-ekin ezkonduta dagoen eta Zoë izeneko hamaika urteko alaba duen Julia, zorigaiztoko 1942. urteko gertaerez jabetzen hasiko da pixkanaka eta, ezustean, Sarahren historiaren berri izango du, sinesgaitza badirudi ere, bere familia politikoarekin, Tézac sendiarekin, loturik dagoena. Aurkikuntzaren ondoren, ez du atsedenik hartuko Sarah gazteari zer gertatu zitzaion eta bere senarraren familiarekin zer harreman zuen jakin arte.
Liu Hao
Txina 
112 min.
Fabrikan lan egin ondoren erretiratuta dagoen Pop zaharra familiarekin bizi da Beijingo industriagune zahar batean. Merkatura joatea gustatzen zaio, Lao Chang aspaldiko lagunarekin. Egun batean, ahaztu ezin izan duen aurpegi bat ikusiko du: Li Ying bere lehenengo maitearena. Badirudi Li Ying emakume heldu eleganteak arazoak dituela jendeaz gogoratzeko, eta oso agerikoa da haren alabak ez duela Pop zaharra atsegin. Traba horien gainetik, biak elkar ikusten hasiko dira ezkutuan. Li Yingek Alzheimerra duela jakitean, Pop zaharrak jolasak asmatuko ditu hark memoria landu dezan. Aurreko filmetan bezalaxe, Addicted to Love lanean Liu Haok aktore ez profesionalekin lan egingo du ukitu poetikoak eta umoretsuak dituen ezohiko amodiozko historia kontatzeko.
José María de Orbe
Espainia 
85 min.
Inor bizi ez den etxe zahar bat. Etxeko zaindaria. Herriko apaiza. Espazioak, soinuak, argiak eta itzalak. Denboraren joana. Etxeko zirrikitu ezkutuenetan istorio intimoak bezain kolektiboak ageri dira. Zinema fantasma bilakatuko da filmaren fikzioaren barruan.
Kim Jee-Woon
Hego Korea 
141 min.
Kyung-chul plazer hutsagatik hiltzen duen psikopata arriskutsua da. Serie-hilketa izugarriak egin ditu metodo gaiztoak eta imajinatzeko zailak erabiliz. Bere biktimak mota askotakoak dira, neska gazteak zein haurrak. Poliziak denbora luzea darama haren atzetik baina ez dute harrapatzea lortzen. Egun batean, haren harrapakina Ju-yeon izango da, erretiratutako poliziaburuaren alaba. Neskaren gorpua egoera beldurgarrian aurkituko dute. Neskaren mutil-laguna, Soo-hyun agente sekretua, hiltzailearen bila hasiko da bakarrik. Kriminalari mendeku hartzeko bere esku dagoen guztia egingo duela zin egingo du, horrek bera ere hiltzaile zital eta anker bilakatzera eraman arren ere.
John Sayles
AEB-Filipinak 
128 min.
Amigo filmak Rafael Dacanay du protagonista, Filipinetako Luzon uharteko inguru arrozgileko San Isidro auzoko burua. Bere anaia Simon, herriko gerrillako burua da, eta Espainiako Guardia Zibila atzera egitera behartu du; bestalde, Rafaeli goarnizioko kapitaina eta Aita Hidalgo fraide espainiarra espetxean sartzeko agindu dio, Gobernu iraultzailearen izenean. Baina Aguinaldo jeneralaren atzetik zebiltzan AEBetako tropak iristean askatu egingo dituzte ofizial espainiarra eta Hidalgo fraidea, eta Ike Compton tenientearen agindupean dagoen goarnizio bat bertan geratuko da auzoa "babesteko". Estatu Batuetako okupazio politikak "bihotz-buruetatik" "kontzentraziora" egin du bilakaera (hamletting deitu zioten bilakabide horri Vietnameko gerra garaian), eta Rafaelek amerikarren aurrean ez ezik, abertzale filipinarren aurrean ere erantzun beharko du, eta horrek, ondorio izugarriak ekarriko ditu.
Victoria Galardi
Argentina 
86 min.
Eskiatzeko sasoia hurbil dago Patagoniako Cerro Bayoren magalean kokatutako herri batean, baina bertako bizimodu lasaia nahasi egingo da Juana Keller, familia bitxi bateko matriarka, bere buruaz beste egiten saiatu ondoren. Koman dagoen bitartean, bere alaba, suhi eta biloben bizitzak zeharo aldatuko dira eta bakoitzaren alderdi onenak eta txarrenak agerian geratuko dira.
Judith Colell, Jordi Cadena
Espainia 
72 min.
Elisak hamaika urte egingo ditu udan eta lazo urdinak dituen soineko zuri berria gustuko du. Baina gutxi falta da guztiak garrantzia izateari uzteko. Bere aitaren lagunak negar eragin dio, eta hara zer esan dion ondoren: "Negar egiteari uzten badiozu, zilarrezko eskumuturrekoa oparituko dizut". Inortxo ere ez da jabetu zer gertatu den. Elisa harrituta antzean dago, baina besterik ez. Hamalau urte, lau hilabete eta hainbat egun igarotakoan, ordea, amari deituko dio izututa: "Lagundu! Gauza izugarria gogoratu dut".
Naomi Kawase
Japonia 
92 min.
Genpin izenburuak Lao Tzu txinatar filosofoaren hitzak ditu oinarri: "Bailarako espiritua ez da inoiz hiltzen / Emakume misteriotsua izena du (genpin)". Filmean, Yoshimura Tadashi tokologoak erditzearen eta heriotzaren arteko harremanari buruz hausnartuko du, eta behaketaren ondorioz konturatuko da, gizaki gisa, mediku gisa baino gehiago, heriotza ukatzea bizitza bera ukatzea dela. Mundu honetara jaio den bizitza, jaiotzaren unean amaitzen den bizitza, jaio aurretik amaitzen den bizitza. Bizitzak ez dira eteten bizitza isolatuak bailiran, luzatu egiten dira espeziearen bitartez, eta jarraitu egiten dute. Japonian, urtaroen joan-etorriarekin, Naomi Kawase Yoshimura klinikan erditzear dauden emakumeen taldean sartuko da, baita 40 urtez erditze naturalaren arloan jardun den Yoshimura doktorearen munduan ere. Hortxe osatuko du, 16 mm-ko bere kamerarekin grabaturiko metrajea erabilita, film honen argumentua.
Óscar Aibar
Espainia 
106 min.
Bartzelona, 60ko hamarkada. Udaberria da eta Vázquezek bete-betean gozatzen du bizitza. Berak sortutako pertsonaiek -las Hermanas Gilda, Anacleto, la Familia Cebolleta eta abar- sekulako arrakasta dute Bruguera argitaletxeko komikien artean. Hori horrela izanik, komikigile espainiarrak nahi duen guztia egiten du nahi duenean; ez du ezertxo ere ordaintzen, gatz handiarekin egiten die ihes zorrei, nagusiei iseka eta iruzur egiten die eta birritan ezkondu da, sekulako familia osatu arte. Baina, halako batean, argitaletxeko kontuak eramaten dituen gizon ilun batek ipiniko dio neurriko zapata. Ez da lan erraza izango: margolari bikainaren ustean, bizitza jaia da; gonbidatuta ez egonagatik ere, sartu beharreko jaia, hain zuzen.
Bent Hamer
Norvegia-Suedia-Alemania 
90 min.
Fikziozko Norvegiako Skogli herri txikian, pertsonaia talde baten bizitzak gurutzatu egingo dira hainbat istoriotan. Pertsonaiak adin eta gizarte klase askotakoak izango dira; umorea eta tragedia, samurtasuna eta etsipena tartekatuko dituzte, baina beti egongo dira barkatzeko eta itxaropena izateko prest. Istorioek bizikidetzaren gaia jorratzen dute hainbat alderditatik, eta maitasuna aztertzen dute, edozein adinetan eta fasetan dagoela ere, erditzetik heriotzara arte. Home for Christmas gabon-kanta modernoa da eta Levi Henriksen idazle norvegiarraren Bare mjuke pakker under treet kontakizun laburren bilduman dago oinarrituta
Daoud Aoulad-Syad
Maroko-Frantzia 
85 min.
Aoulad-Syad zuzendariaren aurreko filma, En attendant Pasolini, errodatzeko, herritarrek alokairuan utzitako lursailetan eraiki zituzten dekoratuak. Filmean agertzen den bizilagun Moharen lursailean meskita bat eraiki zuten. Errodajearen amaieran, grabaketa-taldeak tokitik alde egitean, bizilagunek dekoratu guztiak bota zituzten, meskita izan ezik, herritar guztientzat otoitzetarako leku bilakatu baitzen. Moharentzat desastre hutsa izango da hori, lursail horretan bere familiaren biziraupenerako lekak landatzen baitzituen.
Raúl Ruiz
Portugal 
256 min.
Portugaletik Frantziara, Italiara eta Brasilera eramango gaituen bidaia rapsodiko honetan abenturak eta ihesaldiak, kointzidentziak eta ustekabeak, sentimendu eta pasio bortitzak eta mendekua eta amodiozko abenturak nahastuko dira. Intrigaz eta nortasun ezkutuz jantzitako Lisboa honetan, pertsonaia multzo bat aurkituko dugu, modu batean edo bestean, umezurtz-etxe batean dagoen Pedro de Silvaren patuari lotuta dagoena. Aristokrata libertinoen leinu batetik datorren aita Dinis, azkenean, justiziaren heroi defendatzaile bilakatuko dena; jeloskortasunak erotuta, mendeku bila dabilen kondesa; negozio gizon arrakastatsu bat, isilpean pirata odolzale gisa aberastu zena; pertsonaia horien eta gehiagoren bizitzak elkarren artean gurutzatuko dira XIX. mendean kokaturiko istorio honetan, pertsonaia nagusiaren egiazko nortasunaren bila.
Agustí Villaronga
Espainia 
108 min.
Kataluniako landa inguruetan, gerra osteko urte latzetan, galtzaileen aldean dagoen Andreu haurrak aita-semeak aurkituko ditu hilik basoan. Agintariek Andreuren aitari egotzi nahiko diote aita-semeen heriotza, baina haurra, aitari laguntzeko, nork hil zituen jakiten saiatuko da. Ibilbide horretan, Andreuri kontzientzia morala sortuko zaio gezurrez jositako helduen munduaren aurrean. Bizirik irauteko, bere sustraiei traizio egingo die, eta halaxe ezagutuko du barruan duen munstroa.
Sophie Heldman
Alemania-Suitza 
84 min.
Amodiozko historia da, 50 urte ezkonduta daramatzaten Anitaren eta Freden historia. Bizitzaren azken etapan aspaldi sartu baziren ere, oraindik ausardiaz bizi dute beren amodioa, nahiz eta ez beti ondo moldatu. Fred bere gaixotasunaren fase terminalean sartzen denean, familiari ez ezer esatea erabakiko du, Anitari izan ezik, berak bai baitaki. Askatasuna edo ukazioa? Maiteminduta dagoen bikote baten azken asteei buruzko istorioa da, eta aparteko azken urrats horren ondorioz betirako maitasunean pentsaraziko digu.
Carles Bosch
Espainia 
106 min.
2007ko udazkenean Pascual Maragalli Alzheimerra diagnostikatu zioten. Albisteak astindu gogorra eman zien hasieran, baina ondoren, Pascualek eta bere familiak gaixotasunaren aurkako gurutzadari ekin zioten eta, hasiera-hasieratik, film hau borroka horren aparteko lekuko izan da. Adimena, zintzotasuna eta umore ona erabilita, Maragallek bertan egoteko baimena emango digu eta bere familiarekin eta medikuekin ikusi ahal izango dugu, bere borrokaren berri izan dezagun. Munduan Alzheimerra duten 26 milioi pertsonen kopurua 10 aldiz biderkatu baino lehen zientzialariei sendabidea aurkitzen laguntzeko prest dagoen aparteko paziente honi bi urtez eginiko jarraipena. Film gogorra baina optimista, azken finean.
Ryan Murphy
AEB 
139 min.
Liz Gilbert emakume modernoak munduan barrena bidaiatzeari ekingo dio, bizitzaren alderdi politak aurkitu eta barnean duen egiazko nortasunarekin berriz konektatzeko asmoz. Dibortziatu ondoren noraezean geratuko da eta, azkenean, urte sabatikoa hartu eta errutina erosotik alde egitea erabakiko du Gilbertek, bere bizitza erabat aldatzeko, daukan guztia arriskuan jarrita. Bidaia zoragarri eta exotikoetan, janariaz gozatzen ikasiko du Italian; Indian, errezatzearen botereaz jabetuko da, eta azkenean, ustekabean gainera, barneko bakea eta maitasunaren oreka aurkituko ditu Balin. Egiazko istorio iradokitzaile batean oinarrituriko Eat Pray Love (Jan Errezatu Edan) filmak lotzen gaituenetik askatu eta mundua ikustera abiatzeko modu bat baino gehiago dagoela erakutsiko digu.
Lehiaketatik kanpo
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: