72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Zabaltegi-Bereziak
Zabaltegi-Bereziak
Hana Makhmalbaf
Iran-Frantzia 
72 min.
Ava, depresioa duen neska irandarrak, arestian Iranen jazotako gertakari politikoei botatzen die bere buruko egoeraren errua eta psikologoarengana joatea erabakiko du. Medikuak ariketa fisikoa egin dezan aholkatuko dio, eta geroago, antzezlan batean parte har dezan. Baina, errealitatean eta gizarte arazoetan oinarrituriko antzezlana debekatu egingo dute. Hauteskundeak iritsi eta hiria berpiztu egingo da. Itxaropen bultzada berri batek parte hartzera eta indarrean dagoen presidentearen aurka bozkatzera eramango ditu biztanleak. Herrialdearentzat etorkizun oso desberdina hurbil dagoelakoan jendea kantuan eta dantzan ari da toki guztietan. Baina Avak ez du uste aldaketa hori inoiz iritsiko denik. Etxetik atera eta kaleko jendearekin hitz egingo du, bere itxaropena berpizteko azken saiakera gisa.
Michael Winterbottom, Mat Whitecross
Britainia Handia 
78 min.
Filmak Milton Friedmanen teoria erradikalen jatorria aztertzen du Chicagoko Unibertsitatean, baita teoria horiek azken berrogei urteetan praktikan izan duten aplikazioa ere, egoera oso ezberdinak zituzten herrialdeetan; esaterako Pinocheten garaiko Txilen, Yeltsinen Errusian, Thatcherren Britainia Handian eta duela gutxiago, Afganistango eta Irakeko inbasio berrietan. The Shock Doctrine lanak agerian uzten du Friedmanen ideologiaren alderik ilunena, hain onarpen txikia izaki, torturaren eta errepresioaren bitartez baino ezarri ahal izan ez zena. Naomi Kleinek idatzitako izenburu bereko liburuan oinarrituta dago dokumental hau, eta hondamendiaren kapitalismoaren gorakada azaltzen digu: krisi garaien aprobetxamendua gobernuen eta enpresa handien aldetik, herri ahulen ekonomiak arpilatzeko.
Tom DiCillo
AEB 
Lau artista bikainen arteko kimika kreatiboari esker The Doors Amerikako rock banda adierazgarrienetako eta eraginkorrenetako bat izan zen. Taldea sortu zen garaitik -1965- Morrison hil zen arte -1971- errodaturiko metrajea erabilita, filmak haien urratsak jarraituko ditu, Manzarekek eta Morrisonek elkar ezagutu zuten UCLAko zinema eskolatik, estadioetako etaparaino. Tom DiCillok taldeari buruz lehenago ikusi ez genituen irudiak erakutsiko dizkigu eta haien musikak eta ondareak izan duen eragina hobeto ulertzen lagunduko digu.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: