Carlos Serrano Azcona
Familiatik banandu da Santiago. Emazte eta seme-alabengandik urruntzeko agindu dio epaileak. Gainera, horren ondorioz eta daraman bizitzarengatik, adiskide baten tabernan lan egin "beharko" du. Kaleratzen duten arte. Orduan hasiko dira bere egun okerrenak, egoerari aurre egin beharko dio eta aldatzeko edo hiltzeko ardura hartu beharko du bere gain.
Santiago Loza
Trajez jantzitako gizonak bidaiak egiten ditu, autobusean, txalupan, oinez. Diruz beteriko poltsa darama aldean, emazte bahituaren erreskatea ordaintzeko. Ekiteko seinalearen zain dago. Bidaiatzea, poliziaren zainketarik badagoen jakiteko trikimailua da. Bakarrik doa gizona. Bakarrik, ezbeharrez. Alderrai dabil, zentzurik gabeko bidean. Mugako hiri baten auzo behartsuetako paisaia berria da berarentzat, ezezaguna guztiz. Artikoa bezain arrotza eta soila.
Cristián Jiménez
Llueve en Valdivia. Un guardia de mall (centro comercial) se enamora de una elegante ladrona. Un eficiente funcionario es enviado por su empresa a un taller de capacitación para el desempleo. Un esquiador ciego recupera la vista y la ciudad súbitamente lo aterroriza. Tres hombres sumergidos en circunstancias y deseos que no terminan de comprender. Sigue lloviendo. Todo parece irreal: ilusiones ópticas.
Sebastián Silva
Raquelek, emakume mikatz eta itxiak, 23 urte daramatza goi-klaseko Valdés familia ugariaren umeak zaintzen. Halako batean, Pilarrek, etxeko andreak, beste haurzaintzaile bat kontratatuko du, hari laguntzeko asmotan. Raquel, familiaren barruan daukan tokia galtzeko beldurrez, iritsi berria uxatzen saiatuko da tratu txar psikologiko krudelen bidez. Egoera behin eta berriz errepikatuko da harik eta Lucy, barnealdeko emakume irribarretsua, iritsi artean. Hark zulatuko du Raquelen oskola eta bizitza ikusteko modua aldaraziko dio.
Rigoberto Perezcano
Andresek, Oaxacako gazteak, AEBetako muga igaro nahi du kosta ahala kosta, legez kanpo, baina heriotza, egarria eta basamortua aterako zaizkio bidera. Etsi duela dirudienean, Iparrerako grina nagusitzen zaio, eta plan sinesgaitz baina bikain baten bidez, muga igarotzeko azken saiakera abiatzen du.
Florence Jaugey
Managua. Gaur. Yumak boxealari izan nahi du. Bere auzo txiroan, pandilleroek kalea kontrolatzeko egiten dute borroka. Etxean, berriz, maitasunik eza da nagusi. Ringa, energia eta eskuak eta oinak arin astintzea ditu amets eta aukera. Kale bat, lapurreta bat, topaketa bat: Yumak Ernesto ezagutuko du, hiriaren beste aldean kazetaritza ikasten ari den mutila. Desberdinak badira ere, munduan berentzako txokoa bilatzeko duten grinak erakarrita, maitemindu egingo dira.