71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
Belodromoa
Belodromoa
Adam Ravetch, Sarah Robertson
AEB 
90 min.
Artikoaren lurralde basati eta izoztuan, urtero-urtero oso aspaldiko ziklo bat hasten da: jaiotze, hiltze eta berritze ziklo bat, maitasunezkoa eta bizitzazkoa, autosakrifizioz eta sekulako arriskuz betea. Ipar poloko bi titaik, hartz zuriak eta mortsak, babesik gabeko kumezarotik heldutasunerako bidaldi magikoari ekingo diote. Amek Naturak eman dien indar guztiarekin defendatuko dituzte euren kumeak.
Renny Harlin
Estatu Batuak 
89 min.
Etxean norbait hiltzen bazaizu, gorpua Poliziak eramaten du, hori edozeinek daki? gutxik dakite ordea dena garbitzea zure kontura doala. Beraz, horretarako barrenik ez duzunez, Tom Cutlerri deitzea beste erremediorik ez duzu. Tom "garbitzaile" bat da, odol, usain edo orban arrasto guztiak kentzen aditua, baina, batez ere, tragedia gogorarazten dizun guztia ezabatuz oinazea sendatzeko gauza den pertsonatzat dauka bere burua. Geldiro, metodikoki, gogotik, ez du gertatutakoaren zantzurik uzten. Baina, Cleaner filman, Tomek erabaki bat hartu beharko du: bere iragana lurperatu dezake, edo bestela bere burua behin betiko "garbitu".
Chris Wedge, Carlos Saldanha
 
82 min.
Duela hogei mila urte, Lurra historiaurreko arriskuz beteriko mundu zoragarri bat zen. Egun horietan hasi zen Izotz Aroa. Sasoi honetan sortu zen garaiko animali-talde bitxiena: Manfred izeneko mamuta, gauzak bere kasa egin ohi dituena; Sid izeneko hartz nagi alfer bat; Diego izeneko hortz luze eta zorrotzeko tigre maltzurra eta ezkurrek zoratzen duten Scrat katagorria. Moldatu gabekoen laukote hau gizakien haurtxo bat bere gurasoengana itzularazteko abentura harrigarrian abiatzen da, munduko lehenbiziko heroiak bilakatuz. +
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: