"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Artikoaren lurralde basati eta izoztuan, urtero-urtero oso aspaldiko ziklo bat hasten da: jaiotze, hiltze eta berritze ziklo bat, maitasunezkoa eta bizitzazkoa, autosakrifizioz eta sekulako arriskuz betea. Ipar poloko bi titaik, hartz zuriak eta mortsak, babesik gabeko kumezarotik heldutasunerako bidaldi magikoari ekingo diote. Amek Naturak eman dien indar guztiarekin defendatuko dituzte euren kumeak.


