72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Made in Spain
Made in Spain
Miguel Bardem
 
110 min.
Zentzua duenez geroztik, Ernestok gauza bakarra egin du bizitzan: besteei iruzur egin. El Manco izeneko iruzurgile zahar batek eskuzko iruzurraren zirrikituak erakutsi zizkion. Biktimak klase erdi edo baxuko inozoak dira eta harrapakinak berrehun mila pezetatik beherakoak. Laster, El Mancok Ernesto denik eta iruzurgilerik onenarekin harremanetan jarriko du, Federicorekin, maula-egile dotore, maltzur eta metodikoarekin. Herritar gehienak bankuekin hipotekatu eta zergek itoarazten dituzten bitartean, Ernestok bankariei, politikariei, jeneralei egiten die iruzur... eta ez du sekula letra bat ordainduko, eta are gutxiago Ogasunari. Bizitza ezin izan liteke ezin hobea, harik eta Pilar azaltzen den arte, Federicoren amorante eta bazkide ohia, duela urte mordoa maula baten diruarekin alde egin eta bertan utzi zuena. Pilarrek Federicori iruzurgileen artean ?Zozo Inozoa? bezala ezagutzen dena eskainiko dio, behingoz erretiroa hartzeko iruzurtu beharreko hori: inozo fidakor bat, zikoitza eta diru beltzez aberastutakoa.
Carlos Saura
Espainia-Frantzia 
103 min.
Bi familik urteak daramatzate espainiar penintsulako barnealdeko herri bateko beren lurraldeen mugen inguruan ika-mikan. Haserreen ondorioz, odola asko isuri da eta horregatik, Isabel, bi familia horietako baten alaba zaharrena, halako liskar errukigabearen benetako jatorria ikertzen saiatuko da. Chino, bere lehenbiziko mutil-lagunarekin batera, Isabelek guztiaren iturburua aspaldiko maitasun zapuztu bat dela jakingo du, zeinaren oroitzapenak oraindik bizirik dirauen Lucianaren zainetan. Eta Lucianak ez du ahazteko asmorik, ezta hurrik eman ere; beren anaiei mendeku har dezaten eskatu die, emakumea izaki, berak bere eskuekin ezin burutu baitu. Mendekuaren ordaina herri osoak bere odolaz ordaindu beharko du. Hurbil samar ditugun benetako gertaeratan oinarritutako tragedia garaikide bat.
Daniel Burman
Argentina-Espainia-Frantzia-Italia 
100 min.
?Aitaren irudi bakar bat daukat. Etxeko bideo bat da, baina nahiko ondo ikusten zaio. Osaba Eduardoren ondoan eta errabinoaren atzean dago. Poztasunez eta harrotasunez erdaindu naute. Soinua ez da oso ona, baina nire mainak entzuten dira, gonbidatuen txaloekin nahasturik. Hurrengo egunean Aita Israelera joan zen, gerran borrokatzera. Gerra berehala bukatu zen, baina bera ez zen itzuli. Zenbait eskutitz iritsi dira, eta batzuetan telefonoz hots egiten du. Amari hau guztia normala iruditzen zaio eta nire anaia Josephek ez du ezer esaten. Ez ditut ulertzen. Aita batek ez die bere semeei zakila ebakitzen gero hogeita hamar urtez desagertzeko, ezer gertatuko ez balitz bezala. Ez da bidezkoa. Nik amarekin egiten dut lan Once auzoko merkatal galerian. Galeria da nire unibertsoa, galzorian dagoen unibertso bat. Dendak aldatu egiten dira, nire lagunak ere ez dira berdinak, batzuk ezkondu egin dira, beste batzuk itxuraldatu eta gehientsuenak Europarako pasaportean bilatzen dute salbazioa. Aaron frantsea da dagoeneko, Pedro espainiarra eta ni aurki poloniarra izango naiz?. (Ariel, pelikulako pertsonaia nagusia)
Santi Amodeo
Espainia 
86 min.
Danielek berrogei urte inguru ditu. Laurak hamabost, hamasei betetzeko. Mutilarengandik esaten dutenaren arabera, poeta edo komiki-marrazkilari izan behar du, edo gauza biak batera. Droga-menpekotasun luze bat gainditu berri du, eta etxera itzultzean, bere bizitza berriz antolatzen saiatu beharko du pertsona ?arrunt? batek egingo lukeen bezalaxe. Danieli gertatzen zaion guztia aurreikusteko modukoa da gutxi gora-behera, helburua horixe baita: bere garbitasunaz arduratu beharko du, gauza txikiak zaindu, mundu errealean murgildu... eta honela, bere eskuliburuak azaltzen dituen hamar ekintza gogoangarri txikiak betetzeraino, Gizarte-segurantzako psikiatra gatzgabe batek idatzitako Dekalogo batekoak alegia. Eta honen guztiaren erdian, ustekabeko gertaera bat: Laura hirira iritsi da Andres, bere anaiaren bila, zeina Danielen bizilaguna den. Baina bere anaia ez dago etxean eta neskak haren zain egotea erabaki du, bere mundu perfektua izan litekeena Danielen inguruan antolatzen duen bitartean.
Pablo Carbonell
Espainia 
91 min.
Barbateko hiru arrantzale, Manuel, El Perra eta El Cherif, Cadizeko kostaldean bizi den krisialdia dela eta, hainbestean bizirik irauten saiatzen dira. Horietako baten semea, Manolín, arazo berri batekin iritsi da etxera: jaunartzea egin nahi du. Bere gurasoak, Manuel eta María, ez daude ezkonduta eta umea ez dago bataiatuta, eta beraz, ?beren bizitza ordenatu? beharraz eta ezkontzeaz serio pentsatu beharko dute. Maríak, bere semearen gogoak kutsatuta, den-dena antolatzeari ekiten dio, baina, noski, ez dago gonbiterik gabeko ezkontzarik. Eta horrek dirua balio du. Nola lortu bada halako dirutza? Manuel arduratuko da hortaz: japoniarrentzako atun bat ?lortuko? du (eta atun-kiloa garesti dago oso, arrantzaleek beraiek ere ezin dute probatu ere egin) eta El Perrak eginkizun ia ezinezko horretan lagunduko die. Maitasun-egintza honen bitartez herriko lagun guztiek elkartasuna erakutsiko diote bikoteari.
Miguel Albaladejo
Espainia 
99 min.
Pedro, dentista homosexual erakargarri batek, bere buruarekiko erantzukizuna besterik ez duenak, hamabost egunez Bernardo, 9 urteko bere iloba zaintzeko ardura hartzen du, orain artean harreman handirik izan ez badute ere. Bernardo Violetaren semea da, Pedroren arreba, Indiara bidaiatzea erabaki duen antigoaleko hippie bat. Pedrok bolada batez bere jokabidea aldatuko du bere ilobak haren izaeraz eta bizimoduaz ohar ez dadin, eta berarentzat ezezagun diren gauza askori aurre egin beharko die (eskola, heziketa, eta abar). Pixkanaka, harremana estutzen doa maitasun, estimu eta adiskidetasunaren poderioz. Primeran doa dena, harik eta doña Teresak, Bernardoren aitaren aldetiko amonak, Violeta ez dagoenez, umearekin egon eta emozio-xantaia batzuk egiteko aprobetxatuko duen arte. Haur baten heziketak, bere ustez, ezin baitu homosexual baten eskuetan egon.
Joaquín Oristrell, Pere Portabella, Álvaro del Amo , Ana Díez, David Trueba, Gracia Querejeta, Isabel Coixet, José Ángel Rebolledo, Sigfrid Monleón, Icíar Bollaín, Chus Gutiérrez, Víctor Manuel , Pedro Olea, Yolanda García Serrano, Víctor García León
Espainia 
112 min.
Hay motivo hiru minutu inguruko pieza laburrez osaturiko metraje luzeko film bat da. Atal bakoitza egile ezberdin batek egin du eta azken legealdian okerrera egin duten espainiar errealitate politiko eta sozialeko alderdiren bat edo beste salatzea du helburu. Adierazpen askatasunaren aldeko eskubideak adoretu zituen egileak. Herritarren begiak zabaldu nahi zituzten eta Gobernuak azken urteetan alde batera utzi, manipulatu, saihestu edo iritzi publikoari ezkutatutako zenbait arazo agerian utzi.
Gracia Querejeta
Espainia 
112 min.
Hectorrek, 16 urteko mutiko gazteak, ama galdu du. Izeba Terek bere ardura hartuko du. Hirigunetik gertuko lorategidun etxe batean bizitzetik Madrilgo aldirietako pisu txiki batera aldatuko da. Hector begien bistan duen errealitate berria ulertzen saiatuko da. Bere lehengo bizimoduaz oso bestelakoa dena, baina apurka-apurka, oso hurbilekoa bihurtuko zaio. Martin, Hectorren aita iristean dena aldatuko da ordea. Ozeanoaz bestaldetik bidaian dator bere semearekin elkartzera. Mutikoak jakin bazekien aita bazuela, baina sekula ez zuen hura ezagutu nahi izan. Martin bere atzetik doa hain urrunaldi luzearen zergatia azaltzeko eta bere semearen maitasuna berreskuratzeko, eta Mexikon bizialdi berri bat ere eskainiko dio. Hectorrek ezagutu berri duen familiaren eta itsasoaz haraindiko abenturaren artean erabaki beharko du. Agian bere izaerak edo sentimenduak bultzatuta, Hectorrek erabakia hartua du.
Pedro Almodóvar
Espainia 
110 min.
Bi mutikok, Ignaciok eta Enriquek maitasuna, zinema eta beldurra ezagutu dituzte erlijiosoen ikastetxe batean 60ko hamarkadako hasieran. Manolo aita, ikastetxeko zuzendari eta literaturako beren irakaslea dena, aurkikunde hauen lekuko eta parte ere bada. Hiru pertsonaiak bi aldiz gehiago elkarrekin topatuko dira, 70eko hamarkada bukaeran eta 80ko hamarkadan. Berriro elkartzeak horietako baten bizitzan eta heriotzan arrastoa utziko du.
Felipe Vega
Espainia 
101 min.
Uda. Costa Bravako herri turistiko bat. Ana, Daniel eta Manuel bere semea Madrilgoak dira, baina duela lau urtetik hona han igarotzen dituzte oporrak. Anaren familiak hilabetez hondartzaren ondoko masia eder bat uzten die. Marta herriko paper-denda bakarrean lanean ari da. Mutil-laguna badu, Tomas okina, eta lehengusu bat, Robert, antigoaleko gauzen denda baten jabe dena. Bostak beren bizitzak aldatuko dituen gezur eta egien joko batera bultzatuko ditu halabeharrak. Uda hori ez baita besteen modukoa izango. Anak eta Danielek osatzen duten bikote zoriontsu eta ohikeriazkoak iraultza txiki bat jasango du Robert, kosta ahala kosta Ana limurtzeko ahaleginean, jokoan sartu orduko.
Gerardo Herrero
Espainia 
101 min.
Sonia moda munduko goi exekutibo bat da, bere semearekin eta senarrarekin egoteko ia denborarik ez duena. Rocío ere ezkondua eta alaba baten ama da, Soniaren auzoko eta laguna. Profesionalki oso ondo prestatuta dagoen arren, ez du zorterik izan eta beti dabil aldi bateko lanak egiten. Emakume bakoitza besteak jada baduena lortzen saiatuko da, hartara bizimodu hobea izango dutelakoan. Azkenaldian bakarrik pijamaz jantzita ikusten duen bere semearekin egoteko denbora eta lasaitasunaren bila dabil Sonia, eta Rocíok, aldiz, boterea, onarpen soziala eta independentzia ekonomikoa lortu nahi ditu. Hori lortzea ez zaie samurra gertatuko, Arkimedesen printzipioaren arabera, flotatzea ala ez flotatzea ez baita bakoitzaren osagaien kontua bakarrik, igeri egiten saiatzen zaren lan eta afektibitate-likidoa ere oinarrizkoa izango da.
Manuel Gutiérrez Aragón
Espainia 
100 min.
Espainiako Iparraldeko eskualde bateko haran idilikoetan liskar izugarri bat piztu da: Gildok Severo bere bizilaguna hil egin du. Arrazoia: esne-behi eder eta potolo bat. Baina Pasko ibar sakonetan dena ez da behi-kontua. Genia bezalako neskek kirol-bota on batzurekin eta sabel-dantza ikastearekin egiten dute amets. Van eta Genia Gildoren alabak dira: batek egunetik gauera lan egiten du, bestea, berriz, ikaslea da. Biktimaren lur-ematera hildakoaren semea iritsi da, Rai. Val gustukoa du Raik, bere aitaren hiltzailearen alaba alegia. Val Rairekin hasten da eta bere aitaren aginduz, mutilaren sentimenduzko eskakizun guztiei amore ematen die, Raik hilketaren inguruan dakien guztia jakin nahi baitu, baita gizahiltzailea nor den ere. Raik ere Valen bitartez bere aitaren heriotzaren berri jakin nahiko du. Pixkanaka, bata eta bestearen ikertzaile-asmoak benetako maitasun bilakatuko dira, denak mehatxatuko dituen amodioa da, ordea.
Salvador García Ruíz
 
109 min.
Espainia, 50eko hamarkada. Elisa eta Jorge ehungintza faktoriaren inguruan bizi den herriska industrial batekoak dira. Jorge honen fundatzailearen semea eta Elisa kontulariaren alaba da. Ezkutuan bata-bestearekin elkartuko dira, beren bizitzetako monotonia eramatearren. Asteazken eta larunbatetan hiriko gela batean arratsalde pasa egiten dute. Bertan berariazko mundu bat sortu dute, kanpoko guztiaz at dagoena, zeinean aske sentitu daitezkeen. Sortu duten harremanaz jakitun dira biak eta elkarrengandik ez dute besterik espero. Harik eta Elisak arauak haustea erabakitzen duen arte.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: