Anjelica Huston
Dublín, 1967. Brownetarrak hainbestean bizi dira, harik eta familia-burua hil eta Agnes bere zazpi seme-alabak hezi eta mantentzeko bakarrik gelditzen den arte. Arazoak berandu baino lehen hasiko dira: hildako senarrari behar bezalako ehorzketa emateko Billyri, ezkrupulorik gabeko mailegu-emaile bati, dirua eskatzea beste erremediorik ez du. Lukurariaren baldintzak drakoniarrak dira: Agnesek astero diru-kopuru finko bat gehi honi dagozkion interesak itzuli behar dizkio, bestela... Billyek ez du sekula salbuespenik egiten, eta ez da zazpi seme-alaba dituen alarguna bere harrizko bihotza samurtuko duena.
John Stephenson
AEB - Erresuma Batua
94 min.
George Orwellen izen bereko lanean oinarritutako Animal Farm klasikoaren bersio honek, Jim Henson's Creature Shopen landutako teknologia animatronikoaren azken berrikuntzak eta benetako pertsona nahiz aberez osatutako banaketa dakarzigu. Pete Postlethwaitek Jonesen papera jokatzen du, iraultzaren hazia ereiten duen nekazari anker eta mozkortiarena, berea baita tratu txarrak jaso dituzten animaliek osatutako abere-osteak okupatuko duen etxaldea. azkenean, abereak ere sistema zapaltzaile eta gupidagabe baten inguruan antolatuko dira, txerriak zakur-zaintzaileen laguntzarekin boterea eskuratuko dutelarik.
Bertrand Tavernier
Langabeziak jotako eskualde bateko eskolaurreko zuzendaria da Daniel. Arratsalde batez, Henry andrea Laetitia bere alabaren bila doa, baina patioan ziplo erortzen da, mozkor-mozkor eginda. Bere onera etortzen denean, lotsatuta aldegiten du, Laetitia eta bere neba txikia bertan utzita. Danielek umeak hartu eta beraien etxera eramango ditu. Hara iristean, haserretu egingo da umeen bizi-baldintza kaskarrak ikusita. Danielek, meatzari baten seme denez, badaki bere ikasleek irakurtzen eta idazten ikastea baino behar premiazkoagoak dituztela. Bere neska-lagun Valéria eta Samia, eskolako umezain berriaren laguntasunaz arazoan esku hartzea erabakiko du Danielek. Baina zuzendaritzak es du durutzada hau begi onez ikusten.
Antonio Banderas
1965ko uda partean gaude eta alabamako landa-giroko Peejoe gaztea -Peter Joseph izenaren txikigarria- gizabanakoaren askatasunaz, emakumeen eskibideez, eta arraza aurreiritzei buruzko ikuspuntu berriak ikasteko zorian da. Bere izeba Lucille erakargarri eta xelebrea da ikasketa honen katalizatzailea, zeinak, bere ezkontzan jasandako tratu-txarrez aspertua, poltsan bere senarraren burua zeramala Hollywoodera alde egin baitzuen, telebistako izan handia izateko bere ametsa gauzatzeko asmoz.
Jim Jarmusch
Frantzia - Alemania - AEB - Japonia
116 min.
Ghost Dog munduaren gain bizi da, abandonatutako eraikin baten puntan eraikitako etxola batean. Samuraien gidaliburu zaharraren jarraibideen arabera bizi den hiltzaile profesionala da Ghost Dog, hirian barna labaindu eta deigarri gertatu gabe gauarekin nahasten dena. Lan zikin bat egiteko kontratatu duen mafiako familia batek bere kode morala traizionatzen duenean, Samuraiaren Bideari zorrozki jarraituz aurka egingo die.
Giuseppe Tornatore
Europatik Amerikarako bidaia egiten duen trasatlantikoan ume bat jaioko da, baina egongelako pianoren gainean, kutxa batean sartuta uzten dute. Danny makinariak semetzat hartuko du eta Mila Bederatziehun izana jarriko dio, jaio zen urtea gogoratzeko. Urteak joan ahala, Mila Bederatziehun pianojole adimetsu eta entzutetsua bihurtzen da; mundura sortu zeneko ontzian pianoa jotzen du eta bertan bizi da sekula ontzitik lurreratu gabe. Halako batean, Jelly Roll Morton jazz-pianojole ospetsuarekin lehian hasiko da. Behin, italiar neska batenganako maitasunak ia ontzitik ateraraziko du, baina azkenean barkuan geratzea erabakiko du.
Erick Zonca
S., herriska bateko okin-mutilak, bere aitaren okindegiak aldegiten du honekin eztabaida bortitza izan ondoren. Gau hori Laura kamarera gaztearekin igaroko du. Neska lotan dagoen bitartean, aurrereztuta duen diru guztia lapurtuko dio; eta honenbestez hasiko dira, garrantzi txikiko lapur baten eta bere xixalari-taldearen ibilerak.
Benoît Mariage
Frantzia - Belgika - Suitza
94 min.
Roger Closset, herriko egunkariko erreportaria, emaztea eta bi seme-alabekin hiriko kanpoaldeko industrialdean bizi da. Ez du bizimodu samurra, baina Errekorren Liburuan bere izena agertaraztea du amets eta sari moduan Meskatarien Elkarteak eskaini duen autoa irabaztea. Edozein motako errekorra onartzen dutenez, Michel bere semeak ateak irekitzen parte hartu dezan erabakitzen du: 40.000 aldiz, 24 ordutan! Roger den-dena kontrolpean edukitzen saiatzen da: Michel entrenatzeko amerikar tekniko bat kontratatzen du eta ateak irekitzen praktika dezan etxeko lorategian ate bat eta atezango bat jartzen dizkio. Nahikoa ote da hau guztia Roger eta bere familiari hirugarren milurtekoaren atea zabaltzeko?
Murali Nair
Erresuma Batua - India
60 min.
Krishnan, Keralako uharte txiki bateko sasoikako nekazari batek, koko batzuk ostu beharko ditu bere familiari jaten emateko. Alabaina, eskarmentu gutxiko lapurra denez, harrapatu egiten dute, eta egoera ezberdinen ondorioz, uhartean urteetan argitu gabeko hilketa bat leporatzen diote. Herrialdean gaizkileak hiltzeko modu berri bat probatzen ari dira, "aulki elektronikoa". Uharteko biztanleek Krishnan hil behar badute, sistema horrekin egin dezatela eskatzen dute, modu horretan akabatzen duten uharteko lehen biztanlea izan dadin. Hartara, krishnanek heriotz ospetsu bat izango du, bere ohorez estatua bat eraikiko da eta lortutako publizitateari esker, uhartearen eta kontinentearen artean zubi bat eraikiko dute.
Søren Kragh-Jacobsen
Danimarka - Suedia
98 min.
Kresten, Kopenhageko etorkizun handiko yuppie batek, bere eztei-gauean aita hil zaiola jakiten du eta familiaren etxalde kalamastrara itzultzen da Rud bere anaia zaharrarengana. Rud atzeratua da eta ez da bere burua zaintzeko gauza. Bere ondasun kaxkarrek lotsatzen dutenez, Kresten emaztea handik urrun edukitzen saiatuko da, eta gezur bat bestearen atzetik esango dio. Hirira itzuli baino lehen, bere anaia zainduko duen neskame bat bilatzeko iragarki bat jartzen du. Liva ederra iristen denean, hankaz-gora jarriko du dena, neska ez baita esaten duen hori. Emaztea mesfidati utzi eta etxalderako bidean doala, kezkatzeko modukoak dira dagoeneko Kresten arazoak.
Khyentse Norbu
Australia - Bhutan
93 min.
Palden eta Nyima gazteek, Tibetetik ihes egiten dute Himalaiaren magalean dagoen erbesteko monasterio batera, eta bertan monje ordenatuko dituzte. Haatik, monasterioko bizimodiaren laztasuna kontuan hartuta ezohikoak diren gertaera batzuetan nahastuko dira: Futboleko Mundu Kopa jokatzen ari direnez, monasterioa asaldatuta dabil oso. Futbozale amorratua den 14 urteko Orygen monjeak Palden konventzitzen du gauez finalerdi bat ikustera inguruko denda batera joan daitezen; baina Gekok, monasterioko erretoreak horretan harrapatuko ditu. Honek, abade jakintsu eta ulerkorraren laguntzarekin, monastegitik ez egozteko gazteekin akordio batera iritsi beharko du.
Lynne Ramsay
Erresuma Batua - Frantzia
90 min.
Akzioa Glasgown gertatzen da, 70eko hamarkadaren erdialdera. James Gillespie 12 urteko mutiko bat da eta bere inguruko munduaren aldaketaren lekuko egingo gaitu, bere familiak auzo hobe batean babes ofizialeko etzebizitza bat lortzea espero duen bitartean. Sekretu bat burutik ezin kendurik dabil, arrotza bihurtzen da bere familiarentzat eta berezko mundu propioa sortzen du etxetik gertuko kanal batean, zabor-biltzaileen greba luzearen ondorioz zakarrez josita dagoenean. Kanalak halako erakarmen saihestezina dauka Jamesentzat. Hantxe ezagutuko du Margaret Anne, 14 urteko neska samur eta zaurgarria; baita Kenny ere, ingiru gogor horretan bizi den arren, ez ohiko tolesgabetasunaren jabe den mutikoa.
Jeremy Podeswa
The Five Senses filmea bost zentzumenen -ukimena, dastamena, entzumena, usaimena, ikusmena- eta benetako harreman estu baten bila dabiltzan zenbait pertsonaien bizitzei buruzko lana da. Istorioa hiru egunetan gertatzen da: neska baten desagertzeak publikoa hunkitu eta komunikabideak erakartzen dituenekoa. Atze-oihal dramatiko honekin, neska desagertu den parkearen pareko eraikinean bizi edota lan egiten duten bost pertsonaiek nork bere krisi pertsonalari aurre egin beharko diete. Horietako bakoitzak beren desira inkontzienteak argitzeko funtsezko aztama bana aurkituko du. Desagertutako neskaren dramaren konponbidearekin batera, bost pertsonaia hauen ezbaiak ere argituko dira.
Simon West
Brenner ofizialak Elisabeth Campbell kapitainaren hilketa ikertzeko mandatua jaso du. Honek sekulako eskandalua agerian utziko du. Brennerrek edozein mailako militarrak atxilotzeko baimen osoa dauka, eta ez da ezeren aurrean geldituko, arrasto guztiek hainbeste miresten duen biktimaren aita, Campbell jenerala, seinalatzen badute ere. Honen alaba Elisabeth, baseko kuttuna zena, hilik agertu zen, eskuak lotuta zituela, entrenamendu-eremu erdi-erdian. Agintari militarrek Ikerketa Kriminalen Ataleko laguntzaile bat jartzen diote Brennerri, Sarah Sunhill beteranoa. Pal eta Sarahk lehendik ere elkar ezagutzen zuten eta orain, beren karreretako kasurik garrantzitsuenean daudenean, euren harremanak atzera aztertu beharko dituzte.
Sofia Coppola
Lisbon abizena duten bost ahizpa, matematikako irakasle bitxi abten eta honen emazte zorrotz eta elizkoiaren alabak, nerabezaroan pertsona loriatsu eta hurbilgaitzak bihurtzen dira, auzoko mutilengan irrika eta sexu-griña piztuz. Ceciliak, 13 urteko ahizpa gazteenak, bere buruaz beste egiten duenean, mutilek ahizpekiko duten lilura areagotuko da. Neskak eskolatik aterako dituzte eta neurrigabe babeslea den amak mundutik bakanduko ditu. Mutilek, orduan, beren etxean preso dauden neskak erreskatatzea erabakiko dute.
Carlo Gabriel Nero
Tony Grasso, gazte marjinatu batek, Patriciarenganazko fantasien inguruan antolatu du bere bizitza, haurtzarotik ezagutzen duen neska gaztearen inguruan. Patricia Kirk Carver aberatsarekin ezkondu den arren, Tonyk oraindik harenganako fantasiak ditu. Patricia, bere senarra eta bi seme-alabak bortizki hilda agertzen direnean, sarraskia Tonyri leporatzen diote. Ralph Barolo bere abokatuari berdin zaio Tony errudun den ala ez. Harentzat, egia ez da esistitzen, eta Tony bere bizitzako aldi jakin batzuk gogoraraztera behartzen du, heriotz-zigorraz salbatuko duen istorio bat josi dezaten.
James Marsh
Orain dela ehun urte Wisconsingo herri bateko biztanleak erotu zirenekoa kontatzen du eta garai hartan bertako egunkarian argiratutako albisteetan eta ospitale psikiatrikoaren onarpen-formularioen informazioan oinarritzen da. Black River Falls, itxuraz behintzat, Alemaniatik eta Eskandinaviatik emigratutako merkatari eta baserritar protestantez osaturiko komunitate agurgarria zen. Hala eta guztiz, XIX, mendeko azken hamarkadan eromen, gaixotasun eta etsipenezko gertaerak gailentzearekin batera, suizidioak eta hilketak ohiko bihurtu ziren paraje haietan.