71SSIFF - 2023ko irailak 22/30
Hizkuntzak
Babesle
Ofiziala
Media
Partner
Filmak
Filmak
TERRY GILLIAM
Erresuma Batua - AEB 
131 min.
XX. mendeko edozein urtetako eguberria. Gizarte maltzur bat, kutsatua, nonahi makinak eta errepresiozko burokrazia mesfidati eta garroduna, gaitasunik ezak herdoildua. Sam Lowry Informazio Ministerioko funtzionarioak, handinahirik eta iraultza-izpiriturik gabeak, sisteman parte hartzen du. Gauez bakarrik egiten du ihes, eta hori Ilunbeetako Indarrak desafiatzen dituzten ametsen bidez lortzen du.
Terry Gilliam
Erresuma Batua 
11 min. Film laburra
Christmas Card eguberritako zorion-postaletako pertsonaien jazarpen-istorio bizkor askoa da. Beware of Elephants atalak, berriz, elefante bat pertsona baten gainean erortzean sortatazten diren egoera zelebreak kontatzen ditu. The Miracle of Flight sketchak gizakiaren hegan egiteko saio etengabeen porrota du hizpide. Lehenengo bi animazioak Do Not adjust Your Set (1968-69) telesailari dagozkio, eta azkenak, The Marty Feldman Comedy Machine (1971) izenburukoari. 
TERRY GILLIAM
AEB 
120 min.
Raoul Duke kirol-kazetaria eta honen abokatua, Gonzo, Las Vegasera bidean doaz, lehenak motozikleta-lasterketa baten berri eman behar baitu. Funtsean, ez doaz erreportaje on baten bila, garai txarrenean dagoen amerikar ametsaren benetako esentziaren bila baizik. Ekipaje gisa William S. Burroughsek bere maletan sartuko lituzkeen substantzia haluzinagarri guztien aukera besterik ez daramate.
TERRY GILLIAM
Erresuma Batua 
100 min.
Erdi Aro ilunean, Jabberwocky izeneko munstroak ikara batean dauzka tokiko biztanleak. Bruno erregeak bere alabarekin ezkontzeko mandatua iragartzen du munstroarekin akabatzeko gauza denarentzat. Dennis, upelgilearen semea, balentria hori gauzatu eta printzesarekin ezkonduko da, nahiz eta berak Griselda lodi eta zakarra maite duen.
TERRY GILLIAM, TERRY JONES
Erresuma Batua 
90 min.
Arturo erregea eta Patsy bere ezkutari leiala Ingalaterran zehar dabiltza Cameloteko gortean sartzeko prest leudeken zaldunen bila. Zaldi gainean joan ordez, Arturo saltoka dabil, ezkutariak koko pare batekin zaldi-apoen soinua imitatzen duen bitartean. Hain pertsonaia bitxiekin, ez da harritzekoa Grial Santuaren bilatzea gora-behera xelebrez zipristindua agertzea.
TERRY JONES
Erresuma Batua 
93 min.
Brian Nazareteko Jesus jaio zen egun berean, aldameneko ikuluan sortu zen mundura. Politika-asaldurako garaiak dira: judu taldeska batzuk isilpeko azpijokoan dabiltza erromatarrak bertatik bota nahian. Erakunde horietako batek Brian bereganatzen du eta, honen gogoz kontra bada ere, mesias aldarrikatuko dute.
TERRY JONES, TERRY GILLIAM (The Crimson Permanent Assurance)
Erresuma Batua 
107 min.
Crimson deritzan aseguru-etxeko enplegatu beteranoek oso baldintza txarretan egiten dute lan, enpresaren kontrola bereganatu duen exekutibo talde baten begirada zorrozpean. Yuppie etorriberriek kontulari zahar bat lanetik kaleratzen dute, eta orduan enplegatuak matxinatu egiten dira eta edifizioa, itsasuntzi pirata bat bailitzen, finantzen-itsaso zurrunbilotsua konkistatzera abiatzen da.
TERRY GILLIAM
Erresuma Batua - Italia - Mendebaldeko Alemania - AEB 
126 min.
XVIII. mendearen amaieran, turkoek setiatutako hiri batean, antzerki-konpainia bat Munchausen baroiaren abenturetan oinarritutako obra bat antzezten ari da. Baroia bera etortzen da emankizuna etetera, aktoreak gezurtitzat jotzen ditu eta bere istorioaren bertsio propioa kontatzea erabakitzen du; turkoen aurkako gerraren benetako sorreraren azalpena emango du Munchausen baroiak.
TERRY GILLIAM
AEB 
137 min.
Jack Lucas, irrati esatari oldarkor batek, telefonoz hitz egin duen entzule bat nahi gabe zirikatzen du taberna batean sartu eta eskopeta batez hainbat bezeroak tiroz hil ditzan. Jacken karrera gainbehera doa eta, bere buruaz beste egin zorian dagoela, Parry Erdi Aroko historia-irakasle ohiak salbatuko du, eta eginkizun sakratu bat duela konbentzituko: Grial Santua eskuratzea.
TERRY GILLIAM
Erresuma Batua 
110 min.
Kevinen gurasoek ez diote bere semeari jaramon askorik egiten, beraz, abentura liburuak eta bere irudimen handia ihesbidetzat hartzen ditu. Gau batez, armairu barrutik sei ipotx ateratzen zaizkio Izaki Gorenaren zerbitzariak direla eta hari Denbora eta Espazioaren Zuloen Mapa kendu diotela esanez. Beren nagusiarengandik ihesi doaz horretarako nonahi zuloak irekiz. Kevinek denbora eta espazioan zeharreko bidaian abiatzea erabakiko du.
TERRY GILLIAM
AEB 
130 min.
2035. urtea. Birus batek sarraskia eragin du munduko biztanleen artean eta bizirik dirauten gutxiak lurpeko mundu batean bizi dira, izurritearen kontrako antidotoa aurkitzeko itxaropenaz. James Cole, hondar-amets baten irudiek jotako konbiktua, iraganera bidaltzen dute birusaren jatorriari eta ustez hura barreiatu zuen Hamabi Tximuen Ejerzitoari buruzko informazioa biltzera.
Babesle Ofiziala
Media Partner
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: