72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
ROBERT WIENE
 
58 min.
Bologna, Munich eta Bruselako zinematekek hartu dute Robert Wieneren maisulana berriztatzeko ardura garrantzi handikoa. Txuribeltzean ezagutu izan dugu beti El gabinete del doctor Caligari baina adituek bazekiten jatorrizko kopiak bazituela bost kolore desberdin eta tintura zoragarri bat. Montevideon aurkituriko kopia oinarri harturik, teknikarik berrienak aprobetxatuz, margo horiek berreskuratu ziren. Egun, Donostian ikusgai den filmeak bere sortzaileak amestu zuen tindu harrigarria du.
JOE MAY
 
118 min.
Urteetan zehar, munduak Pragako zinema artxibategian zegoen txekerazko kopia baino ez zuen ezagutu. Kopia hori txuribeltzezkoa eta jatorrizkoa baino motzagoa zen. Bois d' Arcyko artxiboetan berriz ia oso osorik eta tindatua zegoen kopia bat aurkitu zen. Berlin, Koblenz eta Municheko filmategiek elkarrekin egin zuten lan benetako bertsioa berreskuratu ahal izateko. Errepublika txekoan zegoen kopiaren hainbat zati kokatu zuten Frantziakoan. Bestalde, falta ziren ertatituluak zentsuraren izkribuetan bilatu zituzten.
PAUL WEGENER , CARL BOESE
 
Milan, Bologna eta Municheko zinemateken lorpena izan da Loew rabinoak Pragako judutarrak babesteko lokatzez eginiko monstruaren trajediaren berritze lana. Search for Lost Films (Galdutako Filmeen Bila, hots) taldeak Milanen aurkitu zuen munduan dagoen nitratozko kopia tindatu bakarra. Bolognan berriztu zituzten filmearen berezko berde, arrosa, laranja eta hori koloreak. Munichen birmoldatu ziren alemanezko ertatituluak. Marco Dalpanek Hans Landsbergerren jatorrizko musikaren gainean egin zuen lan.
WILLIAM KARFIOL
 
102 min.
Berlinen estrenatu zen garaian ezkertiarrek erroiluak hartu eta antzokian bertan erre egin zituzten. Programatu zuten areto guztiek arazoak izan zituzten, eta, beraz, bazterturik geratu zen. Belgikara iristeko unea ere ez zen oso aproposa izan. Filme alemaniarra zen eta gerra bukatu berria zegoen. Kreditu tituluak, fitxa artistikoa eta teknika ezabatu zizkioten eta ia biluzik pantailara atera zen. 1993an berriztatu zuten Amsterdameko Filmategian zegoen beste kopia baten bitartez. Egun, oso filme kuriosoa da. Politikoki, eta filmikoki ere.
HANS BEHRENDT
 
88 min.
Romerok, Shawek eta Vivesek sorturiko zarzuelaren gaineko filme honek eztabaida, jakinmina eta ikusteko gogo handia sortu zuen 1934 urteko Espainian. Madrilen filmatu zuten, bai bertako kaleetan bai estudioetan eraikitako dekoratu bikainetan. Batzuen ustez, arrotzak ziren zuzendariek argudioaz eta giroaz ez zuten tutik ulertu. Beste batzuen aburuz, berriz, horrelakoxea izan behar zuen Espainia islatzen zuen zinemak. Bilboko Trueba aretoan estrenatu zen 1934an eta Espainiako Filmategian burutu da berritze esfortzua.
BENITO PEROJO
 
110 min.
Segundo de Chomónek, Aragoako zinema aztiak, asmatu zuen filme honetako eszenarik ikusgarrienetarikoa. Amets batean, Emmak, dantzari beltzak maitatzen dituen emakume zuriak, Peter ikusten du piztia bailitzan. Benito Perojok Nizan, Madrilen, Betancourten eta Pariseko Joinville estudioetan filmatu zuen arrazismoaren aurkako salaketa dotore hau. Espainiako Filmategiak eta Frantziako Centre National de la Cinématographiek elkarrekin egin zuten lan eta 1994rako El negro que tenía el alma negra berriztatu zuten.
F. W. MURNAU
 
Luciano Berriatuak esanda, Faust-en berriztatze lanak ikerlari batek har zezakeen nekea ekarri zion. Bederatzi bertsio desberdinekin egin zuen topo Madrilgo Filmategiko adituak. Bertsio horiek sei negatibo desberdin zuten oinarri... Arazo eta oztopo horiek guztiak gainditu zituen Luciano Berriatuak. Hiru urteko lanaren emaitza da Carlos eta Armando Pérez Mantarasek landutako jatorrizko musikaren arrastoez lagundurik, azken Berlinalen estrenatu zen Faust hau.
ROBERT LAND
 
Distiraz betea da Robert Langen komedia dotore, lirain, bihurri eta pinpirin hau Geroan, Zinemaren mitologian, Marlene Dietrich zer izango zen primeran eta maltzurkeri punttu eder batez erakusten du Berlingo Filmategi eta artxibategietako teknikariek maite eta maisuki berriztaturiko lan honek
JACQUES FEYDER
 
167 min.
La kermesse heroique zuzendu zuen Feyderren L´Atlantide -k beste zinegile asko sorgindu zuen. Pabstek berak 1932an alemanez, frantzesez eta ingelesaraz mintzaturiko hiru bertsio egin zituen. Amsterdameko zinemategian eta Bois d' Arcyn Frantziako Centre National de la Cinématographiek dituen artxiboetan egindako lanari esker berreskuratu da arreta eta maitasun handiz Feyderrek erabili zuen kolorea. Paris, Bologna, Cartago eta Marokkoko zinemaldietan aurkeztu da kopia eder hau.
GEORGES MÉLIES
 
LUMIERE proiektu honek bi artxibategi publikoen lankidetza (Valencia eta Bois d'Arcy) eta Méliès familiaren abilezia uztartu zituen. Pelikula guztiak, horietako batzuk osatu gabeak, Valentziako Generalitateko Filmategiak berriztatu ditu. (The Lumière Project. The European Film Archives at the Crossroads)
GUNNAR SOMMERFELDT
 
95 min.
Norvegiako filme mutu gutxi iritsi ziren Estatu Batuetara. Haietako bat, Markens Grode. Osorik ez zegoen bertsioan estrenatu zen. Galdutzat eman zen filmea urteetan zehar baina 1971an 16mmko kopia aurkitu zuten New Yorken. Beranduago, 35mmko beste bat topatu zen Amsterdamen. Mimo osoz erabili zuten Amsterdam eta Osloko teknikariek, Dreyerrekin lan egin zuen George Schneevoigten argazki lana maitekiro konponduz. 1993an Norvegian estrenatu zen Leif Halvorsenen jatorrizko musikaz lagundurik.
ALFRED MACHIN
 
43 min.
Gerraren aurkako lan paregabe honen berritze lanaren ardura hartu zuten Brusela, Amsterdam, Bois d'Arcy, London, Paris eta Luxemburgoko filmategiek.Aditu askoren ustez, Alfred Machin Europan izan zen lehendabiziko zine egilea dugu. Afrika korritu zuen ehiza erraldoiak filmatuz. Munduko I. Gerratea hurbil zegoelarik, Maudite soit la guerre filmatu zuen. Oraindik ere gudako eszenek eta Belgikako eguneroko bizitzaren irudiek indar izugarria dute. Berriztatzaileen zainketak tindura ederra itzuli dio filmeari.
MARK-PAUL MEYER
 
Filmeen berreskuratze eta kontserbazio prozesuari buruzko dokumental honen egilea Mark-Paul Meyer izan da eta hamaika filmategiren laguntzaz burutu da, Nederlands Filmmuseum eta Bolognako Cinematecaren partaidetzarekin bereziki. Dokumentalaren ardatz narratiboak Meyer aus Berlin filmearen berreskuratze eta eraberritze prozesu erreala du oinarri.
JACQUES FEYDER
 
115 min.
Luzez desagerturik, Bruselako Cinémathèqueko Jacques Ledoux 1986an, han hemenka zegoen materiala erabiliz, berriztatze lanean hasi zen. Horrela, Feyderrek eta bere emazteak eginiko saio ederra salbatu zen. Halare, kopia horrek ez zuen ez ertatitulorik ez eta kolorerik ere. Beranduago, Moskun aurkituriko azetatozko beste hiru erroiluren laguntzaz, Amsterdameko Filmategiak zinemaldian eskeintzen duen bertsioaren moldaketa bideratu zuen. Minutu exkas batzu baino ez dira falta berriztatutako 2.500 zeluloide metro hauetan.
MIHALY KERTÉSZ
 
Lucyren ibilketei buruzko melodrama, tren-istripu ikusgarri batetik bizirik atera eta lapurreta bat leporatzen dioten neska batetik, bestetik senar-emazte aberats parea, eta benetako maitasunarekin bitartez zoriontasuna aurkituko dutenak.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: