Fabio Carpi
Psikoanalista zahar batek, aginkeri eta nahaikeri izakeraduna, bere azken hatsa emateko garaia gertu duela erreparatzen du, juxtu telebistak bere bizitzari buruzko biografia presentatzera dihoanean. Agureak, "Barbablù" goitizenaz ezagutua bost emakumeekin ezkondu izanagatik, bere familia osoa biltzen du -semeak, erraina eta ilobak- Como aintziran duen oporretxe ederrean. Semeekiko harreman latza, aitaren begiratu garbiaren azpian antzeman daiteke, tentsioek kutsaturiko giroa parte. Barbablùren aurrikuspenaren kontra, bere ondorengoak izanen dira banan bana desagertuz joango direnak, berak artean itzuraz behintzat suntsigaitz dirauelarik.
Amos Gitai
Japonia - Erresuma Batua
93 min.
Eurythmics musika taldeak emanaldi saioak ematen ditu Japonian zehar, beren "Revenge" diskoa bultzatu asmoz. Nioiarran herrialdeko xarmez liluratuta, soinuek, koloreek, irudiek, edozer gauza iruditzen zaie bitxi Dave Steward eta Annie Lennoxi. Zirrara honen zioz bertan jaso dituzten sentipenak azaltzen zaizkigu.
Lehiaketatik kanpo
Robert Frank, Rudy Wurlitzer
Julius, musikari gaztea bera, Elmore Silk legendariaren bila abiatzen da, munduko kitarra egilerik hoberena, duela hogei urte desagerturik dena. Musika historioaren hari zuzendari eta argitzaile izanik, Juliusek Elmoreren anaia, alaba eta amorantea aurkitzen ditu. Piskanaka piskanaka bere izu propioei aurre eginez, berorren izakera galdu beharko du, gero, bere benetazko baitarekin topatu ahal izateko. Odisea, mentura, bida bat dugu filmea. Kultura batetik abiatuz (iparamerikarra), beste batean (Kanadiarra) mugara heldu arteko ibilbidea, finean.
Piero Natoli
Filme honetako pertsonaiak, heuren bikote harremanen hutsugitekin eta gizabizitzan finkatu beharraz itsutuak daude. Chiara, izar izatearekin amesten duen aktoresa, bere burua porroteko aktoretza duen senarra abandonatuko du. Mercuriok, argitaletxe batetako zuzendariak biziki desiatzen du idazle bihurtzea. Honek ere emaztea eta alaba abandonatuko ditu. Vera, azken honen maitale-ohiak, marrazki bizidunen bikoizketan dihardu eta sozial maila garai batetara nolanahi igo nahi du. Vittorio eta Lucianaren etxean, argitaletxe nagusiaren jabeak, faltsukerian oinarritu festak ospatu bide dira. Mercurio sarritan joaten den tabernako kutxazainak, amaigabeko solqasaldial ukan ohi ditu telefonoz...
Dominique Deruddere
Maitasunaren bila dabilen pertsona baten hiru gau "Bukowskiar" eta bero. Harry Voss hamabi urte ditu eta uste du, nonbait, maitasuna sentipen oneko printze eta printzesen kontua dela. Heroetzat dauka aita, zeinak ama bahitu eta berarekin ezkondu baitzen mendi bakarti baten gailurrean. denbora aurrera joan ahala, Harryk beste horrenbeste egingo du, aitzitik gausa asko geratzen zaio oraindik orain ikasteke, pasioa eta desioa bezalako gauzak. Bakardadea zer den eta maitasuna sarritan arras ez zilegia denaz ohartuko da. Ordea, gauza guztien gainetik, Harryk ikasiko du gizona maitasun apur batengatik edozer egiteko kapaz dela.
José Luis Cuerda
"Errealismo maijko"az jantzitako komedia honakoa, baso baterako biztanleen arteko harreman eta gorabeherak elkar lotzen dira, bertatik, noraezean, dabilen Santa Compaña ardatz delarik. Ingurugiro sorgindu honetan murgildurik pertsonak, animaliak eta gauzak elkarren artean mintzo dira, Malvis-en, Basoko Gaizkilearen, ibilketak; Fucoren tribulazio eta desadostasunak; Pilara neskaren lanak; Fiz Cotoveloren arima penatuaz; Geraldo putzuzainaren Hermelinda xarmantarekiko atsekabeak eta Roade liluragarriaren mentura zentzugabeak, elkarri kondatuz.
Vicente Aranda
Frankismoaren garaiko azken urteetan, Eleuterio sánchez, delinkuentziaren maila desberdinak zeharkatzen dituen oilo litxarreroak, nazio mailako ospea lortzen du "el Lute" goitizenaz; benetako mito handietsia bera, etengabeko ihes ausartengatik eta bere buruaren gain duen heriotz sententziagatik.
János Dömölky
Budapest, 1956ko abuztua. Benedek Both (BB), azken partean margotzeaz utzi duen pintore bat da. aspaldiko lagun baten, pintorea hura ere, heriotzaren berri izango du. Péter Halasz (OH) da hildakoaren izena. BB bere neska Martarekin hildakoarenganako harremanaz ari da oroitzen, telefonoaren hotsak mintaldia eteten dienean: BBren koadreo bat erosi nahi dute, non PH agertzen baita. BBk azaltzen dio erosleari Hajnali háztetök (Egunsentiaren sapaia) koadroa PHren errepresentazioa dela emakume biren artean, bata bilutsik, Alice, eta bestea jantzia, Lilith, ez omen da erretratua, alabaina koadroa berregiteaz arduratuko dela agintzen du. BBk bere oroitzapenak bergauzatzen dituen bitartean, PHrenegiazko erretratua azaltzen zaio, zeinak behin ziria sartu bait zion eta BBren harridurarako, ez da hura azken aldia izango.
Clare Peploe
Katherine, Rodas greziar uharteko heriska idiliko batetan bizi den argazkilari britaniar bat da. Bizimodu lasai eta atsegina darama bidenbar, bere senar-ohiaren presentziaz hurbil bizitzeak sorterazten dizkion arazoengatik izan ezik, kabuz arinki aterata dagoen eskultorea, eta bere finantzar egoera petrala parte. Aipatu egoeratik atera ahal izateko, azpijoko txiki bat planeiatzen du, diruz josita dagoen amerikar bati antigualeko pitxer greziarra saldu asmoz. Pitxerra bere lagunik minenaren oparia da, arte kritikari batena alegia.
John Boorman
Billy Rohan, bederatzi urtetako mutikoa, oso ikuspuntu berezi batetik errelatatuz doa, Bretainia Handia eta Alemaniaren arteko gatazkaren eztanda, Bigarren Mundu Gerra bitartean. Billy Londongo auzotzar batetan bizi da ama eta bi arrebekin, aita armandan lerrokaturik baitu. Billyren haur ulermenerako, gerrateak, gaureo "su artifizialez" gozatu ahal izatea eta berandu oheratzea baizik ez du adierazi nahi. Bizitzaren eskolak lasterrean eragingo dio. Dena iruditzen zaio zilegi, bere arreba zaharrenak, gaztetxoa oraindik halere, ezkontzaren egun berberan seme bat euki izana ere. Azken finean, ikuskizun arras divertigarritzat dauka gerra bera ere.
Lehiaketatik kanpo
Luis Valdez
Emanaldi Bereziak
Lehiaketatik kanpo
Felipe Cazals
Claudio O'Riley, heredentzian hartutako arrantzu enpresa batetako jabe, hogeita hamar urterekin jadanik zoramenarekin mugakide bizi den gizaki tormentatia da. Argi guztitara bere arreba Estefaníarekin ahaidearteko harremanak ukan zituen adin goiztiarrez, zeina oso gazte zelarik hil baitzen. Harrezkero, gizakien nola gauzen maneiua eldarnio bida bilatuko zaio. Musika eta itsasoarekiko senti duen maitasunagatik, izango ez balitz, nahiago izanen zukeen heriotzaren lasaitasuna.
Jaroslav Soukup
Vilda Jakub, txekiar jatorrizko boxelaria, erabat lur jota geratu da Shaller alemanarekin izandako gonbatean garaiturik irten eta gero. Honen jarraian emaztegaiak abandonatu egingo du eta krisi sakon batetan murgiltzen da, hala ere, ezusteko gertakizun batek desolaziotik atera eraziko du: Shallerrenkin berriz ere borrokatuko du, Pragan. Eta sentimenduekiko ikusmirak ere hobetu egiten zaizkio, itzuraz behintzat; zinema aktoresa bat ezagutzerakoan, Ema Gabriel izenekoa. Jakubek ez dakiena ordea zera da, boxeoaren inguruko mafiak neskari eman diola mandatua, gonbatea galtzeko konbentzi diezaion.
Wayne Wang
Drood marrazkigile gaztea da, baita desastre hutsan murgildurik bizi ere. Bapatean, erromantze bat izan zueneko neskaren hilketa misteriotsua leporatzen diote. Bere kasa hasiko da juzia ikertzen, Los angelesko gau giro eta mundu artistikoan batipat, baina ikerketa aurrera dihoan heinean, are lotuagorik azaltzen du bere burua hilketarekin eta are gehiago konspiratzen dute bere kontra. Kasua sekulako nahaspilan bilakatu denean, Drooden heriotzaren gakoa argitu beharrean izango da, bere bizitza salbu ikusi nahi badu behintzat.
Zlatko Lavanic
Budimir Sarenac betidanik pentsamolde finko bat zuen alde borrokatu izan den pertsona zintzoa da. Egun, erretiratua jadanik, gaztarozko ideietan sinesmena galtzen hasia da.
Amaiera filma lehiaketaz kanpo
John Schlesinger
Santeria izeneko sektaren sinesleek naturaz kanpoko indarrak bileratzen ohi dituzte xede exberdinekin, baina aldiberean norbere onerako lanean diharduen axolagabe mordoa dabilazpijokotan. Carl Jamison, psikiatra sendagile ogibidez, semearekin New Yorkera iritsi bear da bere iraganaz ihesi. Behin bizilekuan kokatua dagoeneko Sean McTaggart, ikertzaile sinesgabeak, laguntza eskatzen dio heriotz ilun sailaren zioa argitzekotan.
David Wheatley
Umezurtz geldiru ondoren, hiru haur Londresen bizi den osaba Philipen esku geratzen dira, honek jostailu eta txontxongilo denda bat dauka. Osaba Philipek esku bortitzaz zuzentzen du bere negozioa eta berarentzat lan egiten duten hiru irlandar gazteak izuturik dauzka. Ingurugiro iradakor eta enigmatiko batetan, txontxongiloen irrealitatea irlandar floklore herrikoiarekin bahasten da, azken batez umeak enplegatuekin bat egiten dira, ondo pasa eta zoriontsu izateko eskubidearen alde azalduz.
Brian de Palma
Brian de Palmaren azken buruketak, "Ukigaitzak", Estatu batuetako debejazioaren garaian murgiltzen gaitu, eten gabeko akzioaz, "lege lehorra"-ren giro bortitzan zehar abiatuz. Negozio itzelak, milioetako irabaziak parte, asesinatzen asko eta Hudson ibaiaren ondoan porlan lauki barruan desagertutako morrio mordiska. Sean Connery, Robert de Niro eta Kevin Costnerrek protagonizatua, filmaren soinu banda Ennio Morricone oscartuaren esku datorkigu.
Lehiaketatik kanpo
Michel Khleifi
Palestina - Frantzia - Belgika
116 min.
Duela lau hilabete, manifestazio botitzak jasan ditu herri palestindar batek lege martzial gogorrak indarrean direlarik. Herriko buruzagiak, El Moukhtar, bere semea ezkon dadin behin behineko su etena eskatzen dio gobernadore militarrari. Nahiz eta hasiera batean gobernadoreak ezkontza manifestapen politikoan bilaka litekenaren beldur baimena ukatzen dion, bide ematen dio eskakizunari festa 24 ordutara mugatu eta bere ofizialak ohorezko gonbidatu izangoaren baldintzapenaz. El Moukhtarek gogoz kontra onartu eta bere herria konbenzitzen saio beharko du ezteietara joan bitez. Izan ere, bere laguntza du beharrezko semea ezkontzearen ametsa gausatu ahal izateko, botere militarra eta herrikoia gatazka bizian diren bitartean.
Omer Zülfü Livaneli
Anatolia mendikateko herrizka batetan, nekazariek estutasunez espero dute bertako lurjabearen iristea, zeinak urtero egiten duen lez uzta eta abereen kopuru finko batez jabetzen baita. Gainera, urte hartako uzta desastre hutsa suertatu da alkatearen kontseilu petralen zioz. Inorekin konfidatu beharrean daudenez, Tasbashengana (Harrisko Burua) jotzen dute, herriko jakintsua, alkateari aurre ein dakiokeen pertsona bakarra hain zuzen . Saindutzat hartzen dute eta, bera gogo onez ez bada ere aipatu eginkizuna onartu egingo du. alkateak, eskupean zuen herria ihes egiten diola ikusirik haserre bizian hasten du koartelerik gabeko borroka "saindua"-ren aurka.