"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.

Elena Molina zuzendarikideak eta Alba Flores "Flores para Antonio" (Proiekzio Bereziak) filmaren produktores, bultzatzaile eta protagonistak Autobiografia eta ez-fikzioa gaia jorratuko dute ekainean (eguna zehaztu gabe).



