"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Musika technoko festa batean bere mutil-laguna arrastorik utzi gabe desagertzean, Miguel linbo batean murgilduko da. Ninja ez egoteak errealitatearen zentzua galtzera eramango du, eta maitaleen, bikotekidearen amaren eta ezezagunen artean bilatuko du maitasuna. Mugikorrean mutil-lagunaren irudi espektral gisako argazki eta bideo iraunkorrak errepikatzearekin obsesionatuta dago, zarata eta pixelen artean noraezean, Miguelek txakur batekin topo egingo du, eta horrek iraganeko oroitzapenei aurre egitera eramango du.



