73SSIFF - 2025eko irailak 19/27
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Haurrentzako zinema
Haurrentzako zinema
Filmak
Filmak
Adrià García
Espainia - Belgika 
87 min.
Bere gurasoen bila dabilela, Chispasek Barrakuda Kapitain beldurgarriaren ontzian amaituko du. Tripulazioak ez daki irakurtzen Chispasek baino ezin die lagundu Phineas Craneren altxorra aurkitzen, Karibeko pirata guztien artean baliotsu eta gutiziatuena izanik.
Gints Zilbalodis
Letonia 
85 min.
Katu bat itxuraz urez estalitako eta agidanez gizakirik gabeko mundu batean dago. Babesleku bila, beste espezie batzuetako animaliak dituen itsasontzi batera iritsiko da. Horiekin ondo moldatzea urari dioten beldurra gainditzea baino erronka handiagoa izango da. Abentura hartan, ausardia erakutsi eta desberdintasunak gainditu beharko dituzte egoera berrira egokitzeko. Animaziozko film onenaren Oscar eta Golden Globe sariak, Cannesko Un Certain Regard atalean estreinatu ondoren.
Karine Vézina , André Kadi
Kanada - Frantzia 
83 min.
Neskato desberdin baten istorioa da hau. Bere mundua Coyoacán da, Mexikon. Distiratsua, kartsua, dena interesatzen zaio. Eta zailtasunak jazotzen direnean, irudimen mugaezinez egiten die aurre. Frida Kahlo da neskato hori!
Tobias Schwarz, Aizea Roca
Alemania - Espainia - Belgika 
80 min.
Heidik zauritutako katamotz bat aurkitzen duenean mendian, misio ausart bati ekingo dio bere lagun Peterrekin, animalia haren familiarengana eramateko, natura eta bere etxea arriskuan jartzen dituen enpresaburu gupidagabe baten aurka.
Waldemar Fast
Alemania 
98 min.
Eddak auto lasterkarien pilotu bihurtzea du amets. Ustekabean, bere ametsa egia bihurtzen da: gainbeheran zegoen jolas-parkea lasterketa-zirkuitu bihurtzen da! Bere idoloarekin, Ed pilotuarekin batera, Europako Sari Nagusia izango dute erronka, eta lasterketaren aurkako sabotaje-plan bat aurkituko dute. Lortuko al dute lehiaketa salbatzea eta jolas-parkea ixtea saihestea?
Ute von Münchwo-Pohl
Alemania 
77 min.
Elfkin iratxo abenturazalea da Elfie, eta bizitza zirraragarriagoa izan nahi luke, elfkinen laguntza sekretu tipikoa dibertsioa eta adrenalinarekin konbinatuz. Beren klaneko kide nagusien ez daude pozik horrekin, denak berdin jarraitzea nahi baitute. Baina egunen batean Elfiek Bo ezagutu eta bere bizitzak ustekabeko bira emango du. Bo filosofia berezi bat duten elfkinen beste klan batekoa da: ondo pasatzea eta goi teknologiako gadgeten erabiltzea, gauza ausart baina ez nahitaez legezkoak egiteko.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: