"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ekintza East Siden gertatzen da, New Yorkeko klase apaleko auzo batean. Goi-klaseko jendea joan da bizitzera auzora, zonaldeak hartu duen pintoresko-famak erakarrita. Baby Face Martin gangsterra ere hara itzuliko da, eta amarekin eta aspaldiko neskalagunarekin topo egingo du. Hellmanen eta Wylerren kolaborazio berria.