2025ean, Quezon City Film Commission batzordearekiko (QCFC) lankidetzari esker, Filipinetako ikus-entzunezkoen arloko hamar profesionalek aukera izango dute Europako eta Latinoamerikako beste herrialde batzuekin harremanetan jartzeko eta koproduzitzeko aukerak zabaltzeko.
Ordezkaritzak askotariko parte-hartzaileen talde bat aurkezten du: Quezon Hirian egoitza duten sei konpainia ordezkatzen dituzten sei ekoizpen-profesional, han bizi diren eta gorabidean dauden bi profesional eta QCinema jaialdiko Project Market proiektuaren laguntza jaso duten beste bi profesional.
Europarekin eta Latinoamerikarekin lankidetzan aritzeko duen interesari jarraikiz, QCFCk QCinema Saria emango du Koprodukzio Foroaren esparruan. Saria 4.000 eurokoa izango da proiektua garatzen laguntzeko, eta proiektu irabazlearen produktore nagusiak jasoko du. Sari hau QCFCk ezarrita duen jomuga zabalago baten parte da: zinema inklusiboa eta mundu-konpromisoduna sustatzea QCinema International Film Festival (QCIFF) jaialdi bereizgarriaren medioz; urtero egiten da Quezon Hirian (Filipinak) QCIFF.
Focus on ekimena 2014an abiatu zen, Focus on Kanada programarekin, Telefilm Canadarekin izandako lankidetzari esker. 2015ean ere herrialde berean jarri zen fokua, arrakasta handia izan baitzuen. 2016an, Danimarkako, Islandiako eta Norvegiako zinema-institutuekin lankidetzan, Focus on Nordic Glocal egin zen; 2018an, Herrialde Baltikoei eskaini zitzaien; 2019an, Poloniako Zinema Institutuaren laguntzari esker, Focus on Poland egin zen; 2021ean, Focus on Georgia, Georgian National Film Centerren laguntzarekin; 2022an, Focus on Serbia, Film Center Serbiarekin lankidetzan, eta, 2023an, Focus on Brasil, Cinema do Brasilekin lankidetzan.


Laguntzailea


Ondorengoen babesarekin

