Donostia Zinemaldian aurkeztutako hamar filmek 18 kategoriatako sariak jaso dituzte Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak ematen dituen Goya sarien 39. edizioko zeremonian. El 47 filmak ex aequo irabazi du film onenaren saria La Infiltradarekin batera, eta gaueko film sarituena izan da.
La estrella azul / The Blue Star, Gazteriaren Saria eta Espainiako Lankidetzaren Saria lortu zituen filmak ondorengo sariak irabazi ditu: zuzendari berri onenaren saria (Javier Macipe) eta gizonezko aktore berri onenaren saria (Pepe Lorente).
Antón Álvarezek zuzendutako La guitarra flamenca de Yerai Cortés filmak Kutxabank-New Directors sariaren aipamen berezia jaso zuen Donostian, eta film dokumental onenaren Goya saria jaso du, baita abesti original onenarena ere (Antón Álvarez, Yerai Cortés).
Sail Ofizialean estreinatutako La virgen roja / The Red Virgin filmak bi sari jaso ditu: jantzien diseinuarena (Arantxa Ezquerro) eta arte zuzendaritzarena (Javier Alvariño).
La habitación de al lado / The Room Next Door, Pedro Almodóvarri Donostia Saria emate galaren ondoren proiektatu zen Venezian Urrezko Lehoia irabazi ondoren, eta ondorengo Goya sariak jaso ditu bart: gidoi egokituarena (Pedro Almodóvar), musika originalarena (Alberto Iglesias) eta argazki-zuzendaritzarena (Edu Grau).
Marco filmak Perlak saila itxi zuen Veneziatik igaro ondoren, aktore protagonista onenaren saria (Eduard Fernandez) eta makillaje eta ile-apainketa onenarena (Karmele Soler, Sergio Pérez Berbel, Nacho Díaz) lortu ditu.
Jacques Audiard zuzendariaren Emilia Pérez lanak, Perlak saila inauguratu zuenak, Europako film onenaren saria irabazi du.
Walter Sallesen Ainda estou aquí / I'm Still Here, Perlak sailean parte hartu zuena, iberoamerikar film onena aukeratu dute.
Segundo premio / Saturn Return filmak, Malagan irabazi ondoren Made in Spain sailean parte hartu zuenak, sari hauek lortu ditu: zuzendari onenarena (Isaki Lacuesta, Pol Rodríguez), muntaketarena (Javi Frutos) eta soinuarena (Diana Sagrista, Eva Valiño, Alejandro Castillo, Antonin Dalmasso).
Casa en flames / A House on Fire lanak, Dani de la Ordenek zuzendu eta Malagatik igaro ondoren Made in Spainen hautaketan parte hartu zuenak, jatorrizko gidoi onenaren Goya saria (Eduard Sola) lortu du.
Loterias Film Laburren bigarren saria jaso zuen Carlos Fernandez de Vigo eta Lorena Aresen Cafuné filmak animaziozko film labur onenaren Goya saria irabazi du.
Richard Gere aktoreak, 2007an Donostia Saria jaso zuenak, Nazioarteko Goya jaso du.