"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bound in Heaven-en sinopsia irakurtzen duzunean erne jartzen zara. Gaixo terminal batez, indarkeriak harrapatutako emakume batez, ustekabeko gertakari baten ondoren ihes egiteaz eta heriotzaren hondamenaz hitz egiten du. Izan ere, datu horiekin, filmak melodramoi tragiko, efektista eta lizunaren itxura du. Baina ez. Sinopsian aipatutako elementu horiek guztiak badaude, baina Huo Xinen eszenaratze dotore eta errespetuzkoak Bound in Heaven maitasunaren eta heriotzaren inguruko drama neurriduna ahalbidetu du. Beraz, bizitzaren azken uneetan bizitako maitasun istorioa bat da Huo Xinen lehen luzemetraia.
Filma ikusten duen oro poztu egingo da maitasun hutsezko istorio polit bat ikusteaz, argazki ikusgarri batekin eta “protagonistak zerutik ikusten direla simulatzen duten plano zenitalekin”, esan du zinemagileak.
“Eleberri bat inspirazio iturri izan nuen. Duela ia hogei urte idatzi zen eta gaurko egunera egokitu behar izan dut. Zentzu soziala ere badauka eta garai hartako testuingurua oso ezberdina da. Ondorioz, edukia aldatu dut. Erronka asko aurkitu ditut bidean, baina uste dut hau zela modurik onena”, azaldu du.
Prentsaurrekoan, Ni Ni eta Zhou You aktoreek ere parte hartu dute, eta Huo Xinekin izandako lehen enkontrua nolakoa izan zen gogorarazi dute. “Ikusi gintuen lehen aldian, esan zidan ni izango nintzela bere filmeko aktorea. Ni Txinan ez naiz oso aktore ospetsua, eta ezin nuen sinetsi, baina agindu nion onena emango nuela. Espero dut huts egin ez izana”, adierazi du Zhou Youk.
Ni Nik ere lehen aldia du Huo Xinekin lan egin duena. “Oso eroso egon naiz, atsegina izan da filmaketa. Hasieratik konfiantza eman dit. Oso pertsonaia desberdina da aurretik egindako edozein pertsonaiekin alderatuta. Zuzendaria oso sentibera da eta begiradaz behar duena adierazten dizu. Begien bidez soilik, ez du hitzen beharrik”, kontatu du.
Gainera, nazioarteko eszenatoki batean bere filma pantaila handi batean ikusi duen lehen aldia izan dela jakinarazi du. “Oso urduri eta hunkituta nengoen aldi berean. Ikusi ondoren, talde osoarekin besarkatu naiz eta bihotzez eskertu dut hemen egoteko aukera”, aitortu du.
“Ni Nik eta Zhouk ñabardura zoragarriak ematen dizkiete euren rolei, eta oso bikote interesgarria osatzen dute”, gehitu nahi izan du zuzendariak.
Bestalde, Liao Fan aktoreak txantxetan esan du berari esan ziotela bera izango zela protagonista, baina azkenean ez dela horrelakorik gertatu. “Huo Xin duela 20 urtetik ezagutzen dut, gidoilari zenetik eta oso miresten dut. Testu onak idazten ditu. Zuzendaritza munduan sartuko zela jakitean, izugarri poztu nintzen; begi itsu onartu nuen papera, protagonistarena”.
Harro, Huo Xinek esan du Txinan emakume zuzendariei dagokionean gero eta film eta telesail gehiago daudela. “Emakumeok gero eta indar handiagoa daukagu”, azpimarratu du zinemagile ekialdearrak.
Bound to Heaven heriotzari aurre egiteko moduari buruzko filma da. Tokatzen ez den adin batean eta ez dagokion bizi-egoera batean. Eta horrek bikote-harremanari eta bizitzari aurre egiteko moduari nola eragiten dion. “Heriotzak banatzen gaituen arte” esaldia daukagu Txinan, amaitu du Zhou You aktoreak.
Sergio Basurko