"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Hrönn Kristinsdóttirrek (Reykjavik) Antzerkia, Literatura, Kazetaritza eta Zinema ikasi zituen Islandian, Berlinen eta Los Angelesen. Islandiako eta nazioarteko zinema-industriako kide aktiboa da 1997az geroztik, eta 20 film baino gehiago ekoitzi ditu.
WIFT Icelanden (Emakumeak Zineman eta Telebistan) bazkide fundatzaileetako bat izan zen, bai eta Islandiako Ekoizleen Elkarteko zuzendaritza-batzordeko kide ere 2007tik 2012ra; halaber, 2024an kargu horretara itzuli da. S101 ekoiztetxe islandiarra zuzentzen du Sara Nassim ekoizlearekin batera; Reykjaviken bizi da bere bikotekide Valdimar Jóhannsson zuzendariarekin.
Bere filmek nola Islandiako hala nazioarteko sari ugari jaso dituzte. Bere azken film luzeak (Valdimar Jóhannssonek zuzendutako Lamb) Originaltasunaren Saria jaso zuen2021eko Cannesko Un Certain Regard sailean, besteak beste. Bere azken dokumentala, Gustav Geir Bollasonen Mannvirki, Tiger Sarirako izendatu zuten 2023ko Rotterdameko Jaialdian.
Ekoizteaz gain, Stockfish zinema-jaialdiaren zuzendari artistikoa ere bada 2022tik.