"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Albertina Carrik (Buenos Aires) Buenos Airesko Zinema Unibertsitatean ikasi zuen. Carriren lanaren ezaugarri nagusia da moldaerraztasunez jorratzen dituela generoak eta materialak; moldaerraztasun horri esker, indartu egin ditzake, sorkuntza-bilaketa propioaren eta gizarte-kezketako esku-hartze zehatzaren arteko elkarrizketa batean.
Honako film hauek zuzendu ditu: No quiero volver a casa (2000); Los rubios (2003); Géminis (2005), Cannesko Quinzaine des Cinéastes ataletik igaro ondoren Donostiako Horizontes Latinos sailean lehiatu zena; La rabia (2008), Berlinaleko Panorama sailean eman eta Horizontes Latinosen parte hartu zuena; Cuatreros, Berlinaleko Forum sailean jasoa; eta Las hijas del fuego (2018), BAFICIn Argentinako film onenaren saria irabazi eta Zabaltegi-Tabakaleran sartua. Los extraños de la montaña helada proiektua Europa-Latinoamerika 2018 Koprodukzio Fororako hautatua izan zen.
Liburu hauek argitaratu ditu: Cartografía de una película (2007), Retratos ciegos (Juliana Laffitterekin, 2020), Lo que aprendí de las bestias (2021), eta Las posesas (Esther Díazekin, 2022). Horrez gain, Operación fracaso y el sonido recobrado (Buenos Aires, 2015), Animales puros (Buenos Aires, 2016) eta Cine puro (Berlin, 2022) ikus-entzunezko instalazioak ere egin ditu.
2010ean Kutxabank-New Directors saileko epaimahaian parte hartu zuen eta 2022an Zabaltegi-Tabakalerakoan.