"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Jessica Kiang (Dublin) kritikaria, saiakera-idazlea eta programatzailea da, duela 15 urtetik zinemari buruz idazten duena. The Playlist egunkarian bost urte eman zituen erreportaje-editore gisa, eta 2014tik Variety, Sight & Sound, The New York Times, The Los Angeles Times, The Washington Post, Film Comment eta Rolling Stone argitalpenetarako idatzi du. Bere entsegu luzeak Mubi eta Criterion plataformetan agertu dira, DVD eta Blu-Ray merkaturatze askoren liburuxketan sartzeaz gain. Cannes, Berlin, Venezia, Locarno, Karlovy Vary, Sundance eta Busango zinema-jaialdietan ohikoa da, eta birritan izan da mentore Melbourneko Jaialdiko Kritikaren Campusean. Zinema-jaialdietako hainbat epaimahaitan parte hartu du, besteak beste, 2019ko Torontoko Nazioarteko zinema-jaialdian, 2021eko BFI Londresko zinema-jaialdian, 2021eko IDFAn, 2023ko Film Fest Gent Jaialdian eta 2024ko CPH: DOX jaialdian. 2022tik Belfasteko zinema-jaialdiko nazioarteko programatzailea da eta duela gutxi Berlinaleko hautespen-batzordeko kide izendatu dute.