"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Aulona Selmani (Binningen, Suitza) Kosovon hazi zen, eta zortzi urte zituela hasi zen kontakizun laburrak eta poemak idazten bertan. 2015ean zinema ikasten hasi zen Pristinako Unibertsitatean. Ikasketen ari zela, esperientzia hartu zuen toki-zinemagintzan freelance gisa lanean. Lizentziatura lortu ondoren, Züricheko Arteen Unibertsitatean (ZHDK) ikasten jarraitu zuen, eta zuzendaritza-masterra burutu zuen 2023ko ekainean.
Hainbat film labur idatzi eta zuzendu ditu, hala nola Pariah State (2020); And The Wind Weeps (2023), Donostia Zinemaldiko Nesten lehiatua, Nagroda New Europe Talents sariaren irabazlea Bialystokeko nazioarteko film laburren jaialdian, Suitzako Solothurner Filmtage jaialdian erakutsia eta Max Ophüls Jaialdian lehiatua; eta Si Në Vaj (2023), Gässliko jaialdian estreinatu zena, non zuzendaritza onenaren SRG saria eta Publikoaren Saria irabazi zituen, eta geroago Pristinako jaialdian film ertain onenaren eta Tiranako jaialdian film labur onenaren sariak jaso zituena.
Gaur egun bere lehen film luzea ari da zuzentzen, Serra. Aktore gisa, laster Michele Pennettak zuzendutako The White Club filmaren protagonista izango da.