"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Eduardo Crespok (Crespo, Argentina) zinema eta ikus-entzunezkoen zaintza ikasi zuen Buenos Airesen. 2012an bere lehen film luzea zuzendu zuen, Tan cerca como pueda, Mar del Platako zinema-jaialdian lehiatu zena. 2016an Crespo (La continuidad del la memoria) dokumentala zuzendu zuen, BAFICIren barnean Argentinako lanen lehiaketan parte hartu zuena. 2020an bere hirugarren film luzea, Nosotras nunca moriremos, Urrezko Maskorrerako hautagaia izan zen Donostia Zinemaldian. Hainbat golardo erdietsi zituen filmak: New Vision saria Santa Barbarako zinema-jaialdian, jatorrizko gidoi onenaren Zilarrezko Kondorra eta muntaketa onenaren saria Mar del Platako zinema-jaialdian. Cresporen azken filma, Las delicias (2021), IDFAren nazioarteko lehiaketan estreinatu eta sari ugari jaso zituen hainbat jaialditan.
Argazki-zuzendari gisa lan egin du honako film hauetan: Breve historia del planeta verde (Santiago Loza, 2019), 2017an Donostiako Koprodukzio Fororako hautatua; Hoy no tuve miedo (Iván Fund, 2011); De nuevo otra vez (Romina Paula, 2019), Horizontes saria Donostian; eta Amigas en un camino de campo (Santiago Loza, 2022), Zabaltegi-Tabakaleran parte hartu zuena.
Gaur egun bere film berria garatzen ari da, La gruta del viento, 2021ean Ikusmira Berriak programarako hautatua eta urte berean Donostian Postprodukzioaren Irusoin Saria jaso zuena. 2022az geroztik, Entre Ríoseko nazioarteko zinema-jaialdiko zuzendari artistikoa da.