"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Valentina Maurelek (San José, Costa Rica) Zinema Zuzendaritza ikasi zuen Bruselako INSASen. Paul Is Here bere graduazioko film laburrak Cinéfondationen lehen saria jaso zuen 2017an Cannesen. Bere bigarren film laburra, Lucía en el linbo (2019), Cannesko Semaine de la Critique atalean aurkeztu zen, baita Torontoko jaialdian ere, eta Guanajuatoko jaialdian lehen saria jaso zuen.
Tengo sueños eléctricos (2022) bere lehen film luzeak Horizontes saria irabazi zuen Donostia Zinemaldian, baita zuzendari onenaren, emakumezko aktore onenaren eta gizonezko aktore onenaren sariak ere Locarnoko jaialdian, nazioartean hogeita hamar saritik goraz gainera.
Gaur egun bere bigarren film luzea lantzen ari da, Siempre soy tu animal materno.