"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Pedro Hernández Santosek (Madrid) Aquí y Allí Films ikus-entzunezkoen ekoiztetxea sortu zuen 2010ean. Harrez geroztik hamabost film luze baino gehiago ekoitzi ditu, betiere talentu gazteei arreta berezia eskainiz. Bere ibilbidean zehar, nola nazioko hala nazioarteko hainbat sari jaso ditu bere ekoizpenengatik.
Aquí y Allá (Antonio Méndez Esparza, 2012) bere lehen film luzearekin Sari Nagusia beretu zuen Cannesko Semaine de la Critique atalean, Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean parte hartzeaz gain: Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean hirutan hartu du parte: 2014an, Magical Girl filmarekin (Carlos Vermut), Urrezko Maskorra irabazi eta film onenaren Goya sarirako izendatua izan zena; 2017an, Life and Nothing More / La vida y nada más (Antonio Méndez Esparza) lanarekin, FIPRESCI saria beretu zuena (horri esker, Film Independent Spirit Awards sarietan John Cassavetes saria irabazi zuen lehen ekoizle espainiarra izan zen Hernández Santos; eta 2020an Courtroom 3H dokumentalarekin (Antonio Méndez Esparza). Halaber, bi aldiz egon da Made in Spain sailean: Hablar (Joaquín Oristrell, 2015) pelikularekin, eta El fantástico caso del Golem (Burnin’ Percebes, 2023) obrarekin.
Espainiako ordezkaria izan zen Producers on the Move 2016 programan, eta Cannesko 2022ko Marché du film azokako Cinema from Spain delakoan parte hartu zuen ekoizle espainoletako bat izan zen.
Azken urteotan hauek ekoitzi ditu, besteak beste: Mantícora (Carlos Vermut, 2022), Que nadie duerma (Antonio Méndez Esparza, 2023), Alumbramiento (Pau Teixidor, 2024) eta As neves (Sonia Méndez, 2024), Málagako jaialdian lehiatua eta Donostia Zinemaldiko Made in Spain sailean hautatua.